{"id":1020,"date":"2022-04-08T15:32:49","date_gmt":"2022-04-08T14:32:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.monakotik.com\/?p=1020"},"modified":"2022-04-23T07:47:45","modified_gmt":"2022-04-23T06:47:45","slug":"sancho-iturbideren-nafarroako-karlinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/2022\/04\/08\/sancho-iturbideren-nafarroako-karlinak\/","title":{"rendered":"Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak"},"content":{"rendered":"<p>Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana.<\/p>\n<p><em>Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra Infant dAragon y de Sicillia Duch de Nemours de Gandia de Montblanc de Peinafiel Comte de Ribagorca y Senyor dla Ciudat de Balaguer. Et Donablanca por la mesma gra Reina de Navarra heredera propiet. del dcho reino duquessa delos dchos ducados comtessa de los dchos comtados y senyora dla dcha ciudat de Balaguer a ntro amado y fiel consellero e oydor de nos comptos Sancho Iturbide<\/em>.<\/p>\n<p>Horrela hasten da 1432. urtearen urtarrilak 10.an idatzitako txanponketa legea. Vianako Printzearen gros aleek izan zezaketen zilar legeari buruz azterketan ari nintzela, Iba\u00f1ez Artica maisuaren \u201eMoneda Medieval Navarra\u201c liburuak, Juan eta Blanka errege-erreginaren azken txanponketa legearen kokapena agertu zidan. Agiria, Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen da, 132. kaixaren, lehen ataleko, VII. agiria da alegia.<\/p>\n<p>Urrun naiz Iru\u00f1atik, oso urrun eta gainera handik aurki pasatzeko itxura handirik gabe. Gaur egunean, posible ahal litzateke ni bezala atzerrian bizi den euskaldun batentzat, Iru\u00f1ako artxiboan gordetzen den XV mendeko agiri bati so egitea? Artxiboari posta elektroniko bat bidaltzea erabaki nuen, galdetzea ez da ezer kostatzen.<\/p>\n<p>Artxibo-ko langile adei batek berehala erantzun zidan, ez bakarrik posible, erraztasunak ere jarri zizkidan eta gustora egindako ordainketa xume baten ondoren, bereizmen handiko irudi batean jaitsi ahal izan nuen txanponketa agindua, internet medio.<\/p>\n<p>Aginduari begira gelditu nintzen, hasieran ez nuen piperrik ere ulertzen. Behin eta berriro begiratu ondoren hitz solte batzu ulertzen hasi nintzen. Egunetan zehar begiak trebatzen joan zitzaizkidan, gero eta gehiago ulertzen nuen. Nafarroako Artxiboko Miriam-ek laguntza aparta eskaini zidan, niretzak ulergaitzak ziren hitz batzuekin. Hemendik eskerrik beroenak!<\/p>\n<p>Oraindik gaurko egunean ere, ez dut hitz batzuren esanahia zeharo deszifratzen edo ez naiz erabat ziur behintzat. Ondorengoetan, gorriz ageriko dira hitz hauek\u2026 argi da ez naizela erdi aroan aditua, baina hala ere nik uste dut ondo ulertuko dugula ondorengo txanponketa legea.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1430\" height=\"1373\" class=\"wp-image-1022 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image.jpeg 1430w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-300x288.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1024x983.jpeg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-768x737.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-250x240.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-550x528.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-800x768.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-187x180.jpeg 187w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-312x300.jpeg 312w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-521x500.jpeg 521w\" sizes=\"auto, (max-width: 1430px) 100vw, 1430px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren adeitasuna &#8211; AGN, CO DOCS.,Caj. 132, n.1.7<\/p>\n<p><em>Salut fazemos vos saver que en la casa dla Moneda q nos fazemos bater en ntra ciudat de Pamplona es <span style=\"color: #ff0000;\">assaber<\/span> en la casa nombrada ntra torre en la dcha ciudat noa<\/em> (hau da, no hay) <em>maestro <span style=\"color: #ff0000;\">alguno<\/span> para bater la dca moneda. Et por <span style=\"color: #ff0000;\">tanto cesa<\/span> la obra dla dca moneda en la dca casa en <span style=\"color: #ff0000;\">dtrmto<\/span> ntro y danyo de nto reino het por quanto somos <span style=\"color: #ff0000;\">certificados<\/span> que vos nos poderes servir en bater moneda. <span style=\"color: #ff0000;\">Etvos<\/span> ayamos<span style=\"color: #ff0000;\"> rogado<\/span> y encarguado que vos <span style=\"color: #ff0000;\">querades<\/span> tomar cargua dla dca casa dla moneda, nos avemos ordenado y deliberado con deliberacion delos de ntro conseio de bater moneda de plata q sean nombrados carlines de Navarra y baldra la pieca dos sueldos fuertes. <\/em><\/p>\n<p>Sancho Iturbide delakoak, errege-erreginaren kontselari eta kontu ganbararen epaileak, txanponketa lanak hasteko agindua jaso zuen. Iru\u00f1a hiriko txanpon etxeak, errege dorrea bezala ezaguna zenak behintzat, ez omen zuen 1432. urte hasieran txanponetxebururik.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1023 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1.jpeg\" width=\"1199\" height=\"900\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-300x225.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-768x576.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-250x188.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-550x413.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-240x180.jpeg 240w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-400x300.jpeg 400w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-667x500.jpeg 667w\" sizes=\"auto, (max-width: 1199px) 100vw, 1199px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Xabier-ko Frantzisko deunaren plazan, gaur egunean Frantzisko Deunaren Ikastetxe Publikoa dagoen eraikinaren orubean aurkitzen zen XV. mendeko Errege Dorre txanponetxea \u2013 Wikipedia Commons.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Nafarroako Karlos IV.ak 1524.an eraikina bota eta txanponetxe eta kontu ganbara gaurko egoitzara lekualdatu zituen arte, hemen izan ziren landuak XV. mendean zehar Nafarroako txanponak<\/p>\n<p>Ez da erabat harritzekoa egoera hau, 1432. urtearen hasierako txanponketa lege hau, 1428. urtetik aurrera emandako seigarrena bait zen. Blanka eta Juan errege-erreginaren agintealdi hasieran emandako aurreko bost legeek, landutako zilarrezko blanka edo zurikoen zilar legea ondoratzea baino ez zuten lortu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1429\" height=\"717\" class=\"wp-image-1024\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2.jpeg 1429w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-300x151.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-1024x514.jpeg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-768x385.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-250x125.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-550x276.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-800x401.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-359x180.jpeg 359w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-598x300.jpeg 598w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-997x500.jpeg 997w\" sizes=\"auto, (max-width: 1429px) 100vw, 1429px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Lehen eta Bostgarren txanponketa legeen babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren blanka edo zurikoa \u2013 2,75gr<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: I:Z:B:DEI:GRA:REX:Z:RGA:NAVARRE<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: SIT*NOMEN*DOMINI*BENEDICTVM<\/p>\n<p>1428. urteko maiatzak 10.ean emandako lehen legeak %45,83-ko zilar zilegitasuna ematen zien erresumako blanka edo grosei. Zilegitasun hau % 14,58-ra jaitsia zen dagoeneko, bostgarren legea 1430. urteko irailaren 2.an kaleratu zenean. Bi urte pasatxoren buruan, blanka edo grosek bere baitan zuten zilarraren %70 galdu zuten, merkatuan zuten balioa bi sueldotan mantentzen zen bitartean. Gogoratu, garaiko baliokidetasunen arabera sueldo bakoitzak, hamabi diru karlino edo sei kornadutako balioa zuela.<\/p>\n<p>Erregetxeak egindako iruzur honen atzean, Juan errege atzerritarrak zituen interes gaztelarrak ziren. Juan, printze aragoidarra zen tituluz, baina egiazki Gaztelako Trastamara etxearen adar aldemeneko baten fruitua zen. Adar honek, Juan-en aita zen Antekerako Fernando I.aren buruan, Aragoiko koroa lortu zuen. Juan-en anai zaharrenak, Alfontso V.ak, Aragoiko koroa oinordetu zuen bitartean, Juan-ek familiaren feudo eta interes gaztelar guztien oinordekotza jaso zuen eta ondorioz, Gaztelako Erresuman ematen ari ziren barneko liskar eta borroka guztietan bero-bero sartu zen. Liskar hauen ondorioz, Nafarroako erresuma Gaztelako erresumaren aurkako gerrate batean korapilatu zuen 1429 eta 1430 urteen artean. Gerrak garestiak dira eta erregeek bere mendeko eta hiritarrei sartzen diete eskua poltsikuan hauek finantzatzeko; hemen ere horrenbeste pasa zen.<\/p>\n<p>Blanka hauen merkatu balioa mantentzea ezinezkoa zen, atzerrian inork ez zituen haien balio nominalean onartzen eta azkenik ere, 1431. urtearen abuztuan, txanpon hauen balioa bederatzi diru karlinoetara murrizten zuen agindua kaleratu zen. Hau %62,5-eko balio galtzea zen, eta ondorioz, zilarrezko txanpon sendorik gabe gelditu zen erresuma. Txanpon berriak egin beharrean ziren eta txanpon hauek izena ere, berria behar zuten. Aurreko gros edo blanka izenpean izendatu ordez, ziur aski hauek oso ospe txarra bait zuten dagoeneko, txanpon berriak \u201eKarlin\u201c izenpean ezagutaraztea erabaki zen. <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1025 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image.png\" width=\"1206\" height=\"603\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image.png 1000w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-300x150.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-768x384.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-250x125.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-550x275.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-800x400.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-360x180.png 360w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-600x300.png 600w\" sizes=\"auto, (max-width: 1206px) 100vw, 1206px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Seigarren txanponketa legearen babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren Karlin-a \u2013 2,61gr \u2013 Koroaren oinarri zabala<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: I:Z:B:DEI:GRA:REX:Z:RGA:NAVARRE<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: SIT:NOMEN:DOMINI:BENEDICTVM<\/p>\n<p><em>La qoal dca moneda ser\u00e1 de ley de qinquo diners y dizeocho granos argent le Roy y de seis sueldos ocho diners de talla. Et fiado <span style=\"color: #ff0000;\">de vtra<\/span> lealdat y diligencia queramos que los batades <span style=\"color: #ff0000;\">ofaguades<\/span> bat por vtro <span style=\"color: #ff0000;\">subarengado<\/span> en ntra dca casa dela tore la dca moneda la qoal batuedes sin remedio y saldr\u00e1 de marco de plata de doze diners de ley argent le Roy setze libras treze sueldos diez diners. Delos quoals dar\u00e9is alos mercaderos <span style=\"color: #ff0000;\">ofornydors<\/span> que traigan plata a ntra casa dla moneda por cadany marco de plata de XII D. de ley argent le Roy que avos seva deliberada quinze libras dla dca moneda comptada la pieca en dos sueldos como dco es. Et respondredes y daredes anos o alagoarda q por nos es en la dca casa dla moneda de toda la plata q obrares dlos dcos mercaderos <span style=\"color: #ff0000;\">ofornydors<\/span>. <span style=\"color: #ff0000;\">Es assaber<\/span>\u00a0por el senyorage dizeocho sueldos dla dca moneda. Et lo sobreplus que saliera de dco marco de plata o sueldo <span style=\"color: #ff0000;\">sea<\/span> <span style=\"color: #ff0000;\">vtro y paravos<\/span> el dco Sancho, lo quoal abredes por bracaje y todos costages. <\/em><\/p>\n<p>Benetan mamitxua da goiko pasartea, garaiko txanponetxe baten funtzionamendua garbi erakusten bait du. Lehenik eta behin, zilarrezko txanpona indarberritu eta prestigiatu beharra zen eta izen berria eman ondoren, lehenengo legeak erabilitako zilegitasun antzekoa berrezarri zen. Egia esan, lehenengo legearen zilegitasuna baino zertxobait haundiagoa berrezarri zen. Lehenengo legeak %45,83-ko zilegitasuna, hau da bost diru eta hamabi granotako zilegitasuna ezartzen bazuen, honako honetan %47,92 edo bost diru eta hemezortzi granotako zilegitasuna ezarri zen. Diru eta granoen zilegitasun baliokidetasunari buruz <a href=\"https:\/\/www.monakotik.com\/2021\/06\/18\/euskal-txanponen-pisu-eta-legea\/\">euskal txanponen pisu eta legea<\/a> sarreran hitz egin genuen.<\/p>\n<p>Legearen textuak karlinen lanketaren tailla sei sueldo eta zortzi dirutakoa izan behar zela adierazten du ondoren. Kasu honetan, sueldo eta diruen aipamen honek ez du txanponen balioari buruzko esanahirik, baizik eta, kobrearekin nahastu ondoren, lanketarako prest zegoen zilar aleazio marko bakoitzetik irten beharreko txanpon unitateen kopurua adierazten zuen. Sueldo bakoitzak hamabi txanpon kopuruaren baliokidetasuna adierazten digu eta diru bakoitzak txanpon batekoarena. Horrenbestez, lanketa marko bakoitzeko 6&#215;12+8=80 karlin txanpon landu beharrean zirela adierazten da. Datu honek, karlinen pisu nominala jakineraztea ahalbidetzen digu. Nafarroako erresumak txanponketarako erabiltzen zuen marko pisuaren erreferentzia, Troyes-eko markoaren 244,75gr edo Iru\u00f1ako markoaren 248 gr-takoa izan zitekeen. Lehen kasuan 3,06gr eta bigarren kasuan 3,1gr inguruko pisu nominala zuten karlinak sortuko lirateke. Bi kasuetan nahiko antzeko balioak, gure egunetaraino iritsitako txanponen pisua, balio hauen azpitik izan ohi den arren.<\/p>\n<p>Ondorenean, txanponketa legeak zilar puru marko bakoitzetik irten beharreko diru kopurua adierazten du. Ikus dezagun ea garaiko kalkuloak zehatzak ziren. Zilar puru marko bakoitzak, %47,92-ko zilegitasuna zuten 166,94 karlinen lanketa ahalbidetuko zuen. Karlin bakoitzak bi sueldotako, hau da hogeitalau dirutako balioa zuela kontutan hartuz, zilar puru marko bakoitzak 4006,67 dirutako balioa zuen karlin txanpon masa merkaturatzea ahalbidetuko zuen. 4006,67 diru hauek libra, sueldo eta dirutara pasa ezkero (gogoratu, libera batek hogei sueldo, eta sueldo batek hamabi dirutako baliokidetasuna zuela sistema karolingiarrean), honek 16 libera, 13 sueldo eta 10 diru emango lizkiguke, txanponketa legeak adierazitako kopuru zehatza. Ez zen hemen, tolerantziarik edo erremediorik, hemen edo handik kopuru guzti hauek azaldu beharrean ziren landutako zilar marko garbi bakoitzeko.<\/p>\n<p>Goian aipatutako 16 libera, 13 sueldo eta 10 diru hauetatik, 15 libera zilar merkatarien ordainketan erabili behar ziren. Erregetxeak, txanponketa zerga, edo beste era batean esanda \u201csenyorage\u201d moduan beste 18 sueldo eramaten zituen. Gainontzekoa, hau da 15 sueldo eta 10 diru, Sancho Iturbideren eskutan geratzen zen. Diru sarrera hauen bidez, txanponketarako beharrezkoak ziren lanabes, trokel, pila eta langileak ordaindu behar zituen; irabaziak ere nonbait izan beharrekoak ziren, inork ez bait du debalde traturik egiten.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1429\" height=\"715\" class=\"wp-image-1026\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3.jpeg 1429w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-300x150.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-1024x512.jpeg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-768x384.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-250x125.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-550x275.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-800x400.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-360x180.jpeg 360w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-600x300.jpeg 600w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-999x500.jpeg 999w\" sizes=\"auto, (max-width: 1429px) 100vw, 1429px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Seigarren txanponketa legearen babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren Karlin-a \u2013 3,06gr \u2013 Koroaren oinarri estua<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: I:Z:B:DEI:GRA:REX:Z:RGA:NAVARRE<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: IT:NOMEN:DOMINI:BENEDICTVM (Hemen grabatzaileak hasierako S-a ahaztu zuen)<\/p>\n<p>Aipatutako Karlin hauek, aurreko bi irudietan erakutsitako txanpon gogoangarriak izan beharko lirateke. Ifrentzuan, sei lirio lorez eta orla gingilodun bikoitzez inguratutako gurutzea aurkezten dute. Aurkian, erregetza koroaren irudia aurkezten dute. Koroa honen bi aldaki dira ezagunak, bata koroaren oinarri estu edo motza irudikatzen duena eta bestea koroa oinarri zabaldunarena.<\/p>\n<p>Errege dorretxean Sancho Iturbidek landutago seigarren legearen karlin aleez gain, Bernart Lonjuhac txanponetxeburuak ere jaso zuen Karlinak lantzeko erregalia, kasu honetan San Zernin burgoaren karrika Nagusian kokatutako txanponetxe lantegieetan. Bi txanponetxeburu, bi txanponetxe; posible da koroa zabaleraren bi aldaki desberdinek, bi txanponetxeak desberdintzen dituen ezaugarriaren islada izatea.<\/p>\n<p>Ez dakigu koroa bakoitza zein txanponetxeri dagokion eta ez dugu landutako karlinen kopuruaren berririk. Baina badakigu Blanka eta Juan erregina-erregearen agintealdian landutako azken zilarrezko txanpon ereduaren aurrean aurkitzen garela. Gerora Viana-ko printzearen eta Juan, errege bakar usurpatzailearen eredu berriak izango ditugu.<\/p>\n<p><em><span style=\"color: #ff0000;\">Assi<\/span> mesmo queremos q. dla mesma ley de qinquo diners deziocho granos batades y <span style=\"color: #ff0000;\">fagades<\/span> bat medios carlines q sean de talla de treze sueldos quoatro diners por los quoales daredes y respondredes anos por el senyorage y alos mercaderos y fornidors al respecto <span style=\"color: #ff0000;\">y pornos<\/span> sobra dchos y valdr\u00e1 la pieca doce diners. <\/em><\/p>\n<p>Karlin erdien zilar legea, karlin osoen lege berbera zen, % 47,92-takoa alegia. Taila hala ere bikoitza zen, eta ondorioz karlin erdien pisua, karlin osoen erdia zen. Lanketa marko bakoitzeko, 160 ale karlin erdi irten beharrean ziren, eta honek, erabilitako markoaren arabera, 1,53gr (Troyes-eko markoa) edo 1,55gr-tako (Iru\u00f1ako markoa) pisu nominala emango liguke. Karlin erdi hauen balioa sueldo bat edo gauza bera zena, hamabi dirutakoa zen. Merkatariei ordaindu beharreko zilar marko bakoitzaren prezioa 15 libratakoa zen berriro ere, erregearen txanpon zerga edo \u201csenyoragea\u201d 18 sueldo eta ondorioz, 15 sueldo eta 10 dirutako marjina gelditzen zitzaion hemen ere txanponetxeburuari.<\/p>\n<p>Lanketa marko bakoitzeko erregetxeak baimendutako marjina, karlin osoen lanketak ematen zuenaren berbera zen, baina karlin erdien kasuan txanpon kopruru bikoitza landu behar zen etekin hau lortu ahal izateko. Txanpon kopuru bikoitzak, lanketa denbora eta kostu bikoitz edo are eta handiagoak zeudela esan nahi zuen, eta ondorioz irabaziak askoz ere murritzagoak ziren. Txanponetxeak eta hauen txanponetxeburuak irabaziak maximizatzen sahiatzen ziren eta ondorioz, blanka, karlin edo gros erdien landutako kopurua blanka osoena baino askoz ere txikiagoa izan ohi zen. Erreferentzia bezala, lehenengo legearean agindupean, 1428. urteko uztaila eta 1429. urteko azaroa artean, 605.260 blanka oso, baina 39.718 blanka erdi baino ez ziren landu.<\/p>\n<p>Gaur egunetaraino iritsitako blanka edo gros erdien kopurua, anai haundi ale osoena baino askoz ere murritzagoa da. Karlin erdien kasuan, gaur egunean ez dugu inongo ale ezagunik eta ondorioz ez dakigu seigarren lege honetan aipatutako karlin erdien inongo kopururik landu ote zen. Landu izan ezkero, ziur aski karlin erdi hauek, karlin osoen irudi antzekoa jaso izango zuten. Hona hemen gure egunetaraino iritsi diren lehen eta bostgarren txanponketa legediei dagozkien blanka erdi ale murritzetako bat:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1429\" height=\"715\" class=\"wp-image-1027\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4.jpeg 1429w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-300x150.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-1024x512.jpeg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-768x384.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-250x125.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-550x275.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-800x400.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-360x180.jpeg 360w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-600x300.jpeg 600w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-999x500.jpeg 999w\" sizes=\"auto, (max-width: 1429px) 100vw, 1429px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Lehen eta Bostgarren txanponketa legeen babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren blanka edo zuriko erdia \u2013 1,55gr<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: IOHANES:Z:B:DEI:GRACIA<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: REX:Z:RGNA:NAVARRE<\/p>\n<p>Karlinekin bukatu aurretik azken zehaztasun bat. Seigarren txanpongintza lege honetan ale hauek karlin izena jaso bazuten ere, ondorengo dokumentu eta izkribuetan blanka eta grosen aipua baino ez da azaltzen\u2026 karlin txanponen izenak ez zuen iraun.<\/p>\n<p><em><span style=\"color: #ff0000;\">Otrossi<\/span> queremos q batades y faguades bat cornados q sean a ley de un diner y ocho granos y abeinte sueldos de talla. Et medios cornados que sean a ley de XVIII granos y aXXV sueldos de talla y baldra la pieca dlos dcos cornados dos diners y la pieca delos dcos medios cornados un diner. Et desto daredes alos mercaderos o fornidores dla dca moneda por sueldo deley quince libras y anos por el senyoraje quince sueldos. Et lo sobreplus q quedare del dco sueldo deley sera para vos el dco Sancho por bracajes y todos costag\u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 \u00a0 es. <\/em><\/p>\n<p>Pasarte honetan kornado eta kornado erdien lanketaren xehetasunak ematen dira. Kornado erdiek, aurreko erregealdirano diru karlinoek izandako papera bereganatu zuten eta horrela azaltzen du txanponketa legeak, hau da kornado erdien balioa diru batekoa zen. Baina kornado osoa izango da erregealdi honetatik aurrera nafar sistema monetarioaren oinarria. Eta zeregin hori, XVII mendearen bigarren erdialdean baino ez du galduko, marabediaren gaineratzearekin bat.<\/p>\n<p>Kornado hauen balioa, bi dirutakoa zen. Bere zilar edukiera diru bat eta zortzi granotan finkatu zen lege honetan, %11,11 edo 111,1 milesimetan alegia. Zilar edukiera hau kornadoa sortu zuen 1428. urteko lehen legeak ezarritakoaren berbera zen, baina lehen legeak 18 sueldotako taila agintzen zuen bitartean lege honek 20 sueldotako taila ezartzen zuen. Taila honen arabera, kobre eta zilar aleazioaz osatutako lanketa marko bakoitzeko 240 kornado atera behar ziren. Honek, lehen ikusi dugunaren arabera, 1,02gr edo 1,03gr inguruko pisu nominala emango lioke kornadori.<\/p>\n<p>Seigarren legearen agindupean landutako kornadoak nahiko argi bereiztu daitezke. Kornado hauen kasuan, ifrentzuak sei orla gingilodun bikoitz aurkezten ditu gurutzearen inguruan. Hona hemen kornado ale hauetako bi:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1028 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1.png\" width=\"960\" height=\"481\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1.png 818w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-300x150.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-768x385.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-250x125.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-550x276.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-800x401.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-359x180.png 359w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-1-599x300.png 599w\" sizes=\"auto, (max-width: 960px) 100vw, 960px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Seigarren txanponketa legearen babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren Kornadoa \u2013 0,78gr<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: I:Z:B:RE:Z:RGNA<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: NAVARRE<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1029 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2.png\" width=\"942\" height=\"404\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2.png 921w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-300x129.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-768x329.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-250x107.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-550x236.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-800x343.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-420x180.png 420w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-2-699x300.png 699w\" sizes=\"auto, (max-width: 942px) 100vw, 942px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Seigarren txanponketa legearen babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren beste Kornado ale bat \u2013 1,00gr \u2013 Andres Onieva-ren adeitasuna<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: I:Z:B:RE:Z:RGNA<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: NAVARRE<\/p>\n<p>Aurreko urteetako legepean landutako kornadoek berriz, ez dute orla gingilodunik aurkezten:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1396\" height=\"713\" class=\"wp-image-1030 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3.png\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3.png 1396w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-300x153.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-1024x523.png 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-768x392.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-250x128.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-550x281.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-800x409.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-352x180.png 352w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-587x300.png 587w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-3-979x500.png 979w\" sizes=\"auto, (max-width: 1396px) 100vw, 1396px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Lehenengo eta bostgarren txanponketa legeen arteko babespean landutako Blanka eta Juan errege-erreginaren Kornado ale bat \u2013 0,70gr<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: I:Z:B:REX:Z:RGNA<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: NAVARRE<\/p>\n<p>Kornado erdien kasuan, hemezortzi granotako zilar edukiak %6,25 edo 62,5 milesimetako zenbakia emango liguke. Tailari dagokionez, 25 sueldotako tailak lanketa marko bakoitzeko 300 kornado erdi atera behar zirela adierazten digu. Honek, lehen ikusi dugunaren arabera 0,815gr edo 0,826gr inguruko pisu nominala emango lioke kornado erdiari.<\/p>\n<p>Kornado erdien kasuan ez dugu ifrentzuan orla gingilodunik duen aleren ezagutzarik. Horrenbestez ez dugu seigarren txanpongintza legearekin zuzenean parekatu dezakegun kornado erdirik. Kornado erdien sailkapena egiterakoan, aurkian koroa handia eta txikia dutenen artean bereizten da:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1248\" height=\"640\" class=\"wp-image-1031 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4.png\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4.png 1248w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-300x154.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-1024x525.png 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-768x394.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-250x128.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-550x282.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-800x410.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-351x180.png 351w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-585x300.png 585w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-4-975x500.png 975w\" sizes=\"auto, (max-width: 1248px) 100vw, 1248px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Blanka eta Juan errege-erreginaren Kornado erdi ale bat \u2013 0,65gr \u2013 Koroa handiaren aldakia<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: REX:Z:RGNA<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: NAVARRE<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1032 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5.png\" width=\"941\" height=\"473\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5.png 815w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-300x151.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-768x386.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-250x126.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-550x277.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-800x402.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-358x180.png 358w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/word-image-5-596x300.png 596w\" sizes=\"auto, (max-width: 941px) 100vw, 941px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">Blanka eta Juan errege-erreginaren Kornado erdi ale bat \u2013 0,54gr \u2013 Koroa txikiaren aldakia<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">AURKIA: REX:Z:RGNA<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">IFRENTZUA: NAVARRE<\/p>\n<p>Ikusi dugunez, kornado eta kornado erdien lanketaren kasuan, karlin eta karlin erdien lanketan gertatu bezala, zilar marko bakoitzeko 15 libratako ordaina jasotzen zuten zilar ornitzaileek. Baina erregetxearen txaponketa zerga edo \u201csenyoragea\u201d hamabost sueldotara murrizten zen aurreko kasuan ikusitako hamazortzi sueldoen ordez. Zein zen beraz, kornado eta kornado erdien lanketan ateratzen zen marjina?<\/p>\n<p>%11,11-ko zilar edukiera zuten 240 kornado lantzen ziren lanketa marko bakoitzeko. Horrenbestez zilar marko garbi batek, 2160,21 kornadoren lanketa ahalbidetzen zuen, 4320,43 dirutako merkatu balioarekin. Diru hauek libratara pasa ezkero, 18 libra zehatz irtetzen dira. Merkatariei eman beharreko 15 librak eta erregetxeari eman beharreko 15 sueldoak kendu ondoren, 2 libra eta 5 sueldotako marjina ateratzen zen.<\/p>\n<p>Kornado erdien kasuan, %6,25-ko zilar edukiera zuten 300 kornado erdi lantzen ziren lanketa marko bakoitzeko. Horrenbestez zilar marko garbi batek, 4800 kornado erdiren lanketa ahalbidetzen zuen, 4800 dirutako merkatu balioarekin. Diru hauek libratara pasa ezkero, 20 libra zehatz irtetzen dira. Merkatariei eman beharreko 15 librak eta erregetxeari eman beharreko 15 sueldoak kendu ondoren, 4 libra eta 5 sueldotako marjina ateratzen zen.<\/p>\n<p>Ikus daitekeenez, marjinak handitzen doaz (karlin erdinen kasuan izan ezik) txanpon txikiagoetara jotzen dugun einean, baina aipatutako etekinak lortu ahal izateko karlinen kasuan 167 bat karlin landu behar ziren bitartean (karlin erdien kasuan 334), kornadoen kasuan 2160 ale eta kornado erdienean 4800 ale landu behar ziren. Beharrezko lanketa denbora eta honek ondorioztatzen zituen kostu (soldatak) eta lanketa inguruko gastuak (beharrezko pila eta trokelen lanketa, lanabesak, erregaiak, etc ) askoz ere handiagoak ziren ale txikien kasuan, eta horrenbestez, irabaziak ere ziur aski txikiagoak.<\/p>\n<p><em>A vos mandamos q la dca moneda de plata nobrada carlines y medios carlines y los dcos cornados y medios cornados los batades y <span style=\"color: #ff0000;\">faguades<\/span> bat y monedar ala ley y talla y porla forma desuso dca q an abat la dca moneda grossa y menuda en ntra dca casa dla tore. Et afazer todas las casas sobre dcas nos damos attoridat y poder complido y mandamyto <span style=\"color: #ff0000;\">espal (especial?)<\/span> porlas prntes. Por las quoales mandamos alos sobre dichos goarda y contragoarda por nos puestos en nta dca casa dla moneda a alos obreros monederos y otros officl dla dca casa y aquoales<span style=\"color: #ff0000;\">quiere<\/span> otros officl y subditos ntros q los permita bat la dca moneda et en facer todas las cosas sobre dchas vos obedezcan y vos den confort facer y ayuda en lo q por vos les fora demandado. Et en testimonio desto abemos madado sellar las prntes de ntro sello dla chancl. Dada en nta villa de Taffalla a X d\u00edas de mes Jenero lanyo de nascmto de nto sr MCCCCXXXII. El Rey Juhan y Blanqua por el rey et porla Reyna, p.d Ball <\/em><\/p>\n<p><strong><em>Bibliografia:<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Cat\u00e1logo general de la moneda de Navarra &#8211; Ricardo Ros Arrogante \u2013 2013 \u2013 Altaffaylla argitaretxea<\/p>\n<p>MONEDA MEDIEVAL NAVARRA \u2013 Manual de Numism\u00e1tica \u2013 Miguel Iba\u00f1ez Artica \u2013 2021<\/p>\n<p>Moneda de Euskal Herria &#8211; Pablo Mar\u00eda Beitia Arejolaleiba \u2013 2018<\/p>\n\n\n<!-- Begin Mailchimp Signup Form -->\n<link href=\"\/\/cdn-images.mailchimp.com\/embedcode\/classic-10_7.css\" rel=\"stylesheet\" type=\"text\/css\">\n<style type=\"text\/css\">\n\t#mc_embed_signup{background:#fff; clear:left; font:14px Helvetica,Arial,sans-serif; color: #000000;}\n\t\/* Add your own Mailchimp form style overrides in your site stylesheet or in this style block.\n\t   We recommend moving this block and the preceding CSS link to the HEAD of your HTML file. *\/\n<\/style>\n<div id=\"mc_embed_signup\">\n<form action=\"https:\/\/monakotik.us7.list-manage.com\/subscribe\/post?u=1c1728754b8440dba7bc7d19f&amp;id=7a4f166f0c\" method=\"post\" id=\"mc-embedded-subscribe-form\" name=\"mc-embedded-subscribe-form\" class=\"validate\" target=\"_blank\" novalidate=\"\">\n    <div id=\"mc_embed_signup_scroll\">\n\t\n<div class=\"indicates-required\"><span class=\"asterisk\">*<\/span> beharrezko atalak<\/div>\n<div class=\"mc-field-group\">\n\t<label for=\"mce-EMAIL\">Email helbidea  <span class=\"asterisk\">*<\/span>\n<\/label>\n\t<input type=\"email\" value=\"\" name=\"EMAIL\" class=\"required email\" id=\"mce-EMAIL\">\n<\/div>\n<div class=\"mc-field-group\">\n\t<label for=\"mce-FNAME\">Izena <\/label>\n\t<input type=\"text\" value=\"\" name=\"FNAME\" class=\"\" id=\"mce-FNAME\">\n<\/div>\n<div class=\"mc-field-group\">\n\t<label for=\"mce-LNAME\">Abizena <\/label>\n\t<input type=\"text\" value=\"\" name=\"LNAME\" class=\"\" id=\"mce-LNAME\">\n<\/div>\n\t<div id=\"mce-responses\" class=\"clear\">\n\t\t<div class=\"response\" id=\"mce-error-response\" style=\"display:none\"><\/div>\n\t\t<div class=\"response\" id=\"mce-success-response\" style=\"display:none\"><\/div>\n\t<\/div>    <!-- real people should not fill this in and expect good things - do not remove this or risk form bot signups-->\n    <div style=\"position: absolute; left: -5000px;\" aria-hidden=\"true\"><input type=\"text\" name=\"b_1c1728754b8440dba7bc7d19f_7a4f166f0c\" tabindex=\"-1\" value=\"\"><\/div>\n    <div class=\"clear\"><input type=\"submit\" value=\"Harpidetu\" name=\"subscribe\" id=\"mc-embedded-subscribe\" class=\"button\"><\/div>\n    <\/div>\n<\/form>\n<\/div>\n<script type=\"text\/javascript\" src=\"\/\/s3.amazonaws.com\/downloads.mailchimp.com\/js\/mc-validate.js\"><\/script><script type=\"text\/javascript\">(function($) {window.fnames = new Array(); window.ftypes = new Array();fnames[0]='EMAIL';ftypes[0]='email';fnames[1]='FNAME';ftypes[1]='text';fnames[2]='LNAME';ftypes[2]='text';fnames[3]='ADDRESS';ftypes[3]='address';fnames[4]='PHONE';ftypes[4]='phone';fnames[5]='BIRTHDAY';ftypes[5]='birthday'; }(jQuery));var $mcj = jQuery.noConflict(true);<\/script>\n<!--End mc_embed_signup-->\n\n\n\n<p>Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana. Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1025,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"bgseo_title":"","bgseo_description":"","bgseo_robots_index":"index","bgseo_robots_follow":"follow","site-sidebar-layout":"default","site-content-layout":"","ast-site-content-layout":"default","site-content-style":"default","site-sidebar-style":"default","ast-global-header-display":"","ast-banner-title-visibility":"","ast-main-header-display":"","ast-hfb-above-header-display":"","ast-hfb-below-header-display":"","ast-hfb-mobile-header-display":"","site-post-title":"","ast-breadcrumbs-content":"","ast-featured-img":"","footer-sml-layout":"","ast-disable-related-posts":"","theme-transparent-header-meta":"","adv-header-id-meta":"","stick-header-meta":"","header-above-stick-meta":"","header-main-stick-meta":"","header-below-stick-meta":"","astra-migrate-meta-layouts":"default","ast-page-background-enabled":"default","ast-page-background-meta":{"desktop":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"ast-content-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"footnotes":""},"categories":[179,3],"tags":[176,174,183,84,178,182,181,175,180],"class_list":["post-1020","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-blanka-i-eta-juan-ii-1425-1441","category-nafarroako-erresuma","tag-blanka","tag-blanka-eta-juan","tag-errege-dorretxearen-txanponetxea","tag-gros","tag-karlina","tag-kornado-erdia","tag-kornadoa","tag-sancho-iturbide","tag-zurikoa"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1020","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1020"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1020\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1051,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1020\/revisions\/1051"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1025"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1020"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1020"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1020"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}