{"id":420,"date":"2021-04-02T07:43:00","date_gmt":"2021-04-02T06:43:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.monakotik.com\/?p=420"},"modified":"2024-05-07T06:51:05","modified_gmt":"2024-05-07T05:51:05","slug":"navarre-shall-be-the-wonder-of-the-world","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/2021\/04\/02\/navarre-shall-be-the-wonder-of-the-world\/","title":{"rendered":"Navarre Shall Be the Wonder of the World"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"color: #ffffff;\">\u201cNavarre shall be the wonder of the world\u201d\u2026 hitz hauek Fernando Nafarroako erregearen ahotan jarri zituen Shakespeare idazle ingelesak \u201cLove\u2019s Lavour\u2019s Lost\u201d antzeslanean. Antzeslan hau, 1590. hamarkadaren erdi aldera idatzi zuen Shakespeare-ek, eta Nafarroako erregeari Fernando izena jarri bazion ere, bertan ageri den Nafarroa, Henrike III.aren XVI. mendearen bukaera inguruko Behe-Nafarroaz eta Bearnoz osatutako Nafarroako erresuma da. Aipagarria da ala ere, Shakespeare-k Fernando izena jarri izana Nafarroako erregeari\u2026 again humore edo ironia apur batez.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Nolanahi ere, eta salbuespen batzuk badiren arren, XVI. mendeko Nafarroako erresuma ez zen munduaren miraria izatera iritsi, ez behintzat ohizko erreferentzia diren gizarte, ekonomia, zientzia edo politikako arlo gehienetan. Esparru batean hala ere, mundumailako erreferentzia izan zen XVI. mendearen erdialdetik XVII mendearen hasierararte, eta honako esparru hau txanpongintzarena izan zen. Sakondu gaitezen gehiago historio honetan.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Henrike II.aren douzainen atalean ikusi genuenez (<\/span><span style=\"color: #3366ff;\"><a style=\"color: #3366ff;\" href=\"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/2021\/02\/05\/henrike-ii-aren-douzain-ak\/\">enlace<\/a><\/span><span style=\"color: #ffffff;\">), Joana III. erreginaren aitak, Henrike Zangotzarrrak, Jean Erondelle ekarri zuen Pau-ra 1554.ean, bertako gazteluarean ondoko dorretxean azken teknologiaz hornitutako txanponetxea gauzatzeko asmotan. Baina nor zen Jean Erondelle hau?<\/span><\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Frantziako Hernike II.ak (ez da Nafarrokoarekin nahastu behar) 1551. urte inguruan sortu zuen Paris-en Moulin des \u00c8tuves deitutako txanponetxea. Txanponetxe honek, Marx Schwab zilargin suaboak, Augsburg-en 1550 urte inguruan asmatu zituen medaila prentsa berriak erabili beharko zituen. Xedea, txanponen kalitatea, zilegitasuna eta ertz ebaketaren kontrako osotasuna bermatzen zituen txanpongintza jardunbide berriak erabiltzea zen.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Txanponen kalitatea hobetu asmoz, (bere izenak adierazten duen moduan moulin hitzak errota adierazten bait du), uraren energiaz mugitutako arrabola paraleloek metal laminatzaile moduan lan egiten zuten, eta hauen bidez metal lamina lehun, fin eta zehatzak sortzen ziren. Hainbat alditan igarotzen zituzten metal lamina beroak arreboletan zehar, desiratutako leuntasun, kalitate eta lodiera lortzen zuten arte. Urezko errota bidez indartutako laminatzaileen erabilerari buruz ideia bat lortu nahi izan ezkero, honako bideo hau esanguratsua da<\/span> <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=sU9gJ9BMiW0\">enlace<\/a>.<\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"608\" height=\"502\" class=\"wp-image-422 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5.jpeg 608w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5-300x248.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5-250x206.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5-550x454.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5-218x180.jpeg 218w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5-363x300.jpeg 363w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-5-606x500.jpeg 606w\" sizes=\"auto, (max-width: 608px) 100vw, 608px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">XVIII. mendeko Diderot eta d&#8217;Alembert-en enziklopedian azaltzen den laminatzaileraren irudia<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Bideo honek XVI. mendearen bukaeran sortutako Segovia-ko errege txanponetxearen laminatzaileen funtzionamendua erakusten du. Pau-ko txanponetxeko laminatzaileen erabilera bideoan agertutakoen berdina zen, baina Segovia-n txanponketa arrabola bidez egiten zen bitartean, Pau-ko Nafarroako erresumako txanponetxean beste era batean txanpontzen zen, bolantezko prentsa bidez alegia.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Laminatzaileen bidez sortutako metal lamina hauek, kospel edo txanponbudin zirkularretan bihurtzen ziren makina ebakitzaileen bidez. Laminen ebaketa gauzatutakoan eta kospel edo txanponbudinen ertzak leundu ondoren, pisu kontrolaren eta behar izan ezkero, pisu egokitze edo doitzearen prozesua ematen zen.<\/span><\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1834\" height=\"1362\" class=\"wp-image-423 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6.jpeg 1834w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-300x223.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-1024x760.jpeg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-768x570.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-1536x1141.jpeg 1536w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-250x186.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-550x408.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-800x594.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-242x180.jpeg 242w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-404x300.jpeg 404w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-673x500.jpeg 673w\" sizes=\"auto, (max-width: 1834px) 100vw, 1834px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Makina ebakitzaileen bidez, metal laminetatik txanponbudin edo kospelen sorketa erakusten duen irudia<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Eta azkenik, txanponbudin hauek, bolantezko prentsa berrien bidez, txanpon biribil, zehatz eta ederretan lantzen ziren. Bolantezko prentsa hauen erabileraren ideia bat egin nahi izan ezkero, honako beste bideo hau ere esanguratsua da<\/span> <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=n4XahlNg4mE\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1429\" height=\"927\" class=\"wp-image-424 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7.jpeg 1429w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-300x195.jpeg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-1024x664.jpeg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-768x498.jpeg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-250x162.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-550x357.jpeg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-800x519.jpeg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-277x180.jpeg 277w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-462x300.jpeg 462w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-771x500.jpeg 771w\" sizes=\"auto, (max-width: 1429px) 100vw, 1429px\" \/><\/span><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">XVIII. mendeko Diderot eta d&#8217;Alembert-en enziklopedian azaltzen den bolantezko prentsaren irudia<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Bolantezko prentsa handiek, zortzi edo hamabi langiletako kuadrilak izateraino iritsi zitezkeen. Makinak beharrezkoak zituen golpe presioetara iritsi ahal izateko, langile hauek, soken bidez gogor eragiten zioten bolanterari. Bolantearen ardatz horizontalak pisu gehigarriak zituen muturretan, inertziaren bidez golpearen indarra gehitzeko asmotan. Lan gogorra eta nekeza zen, kuadrilak ordu laurdenero txandatzen ziren, atseden apur bat jaso eta txanpongintza lanak kalitatez jarraitu ahal izateko. Eserita zegoen langilearentzat lan arriskutsua zen aldi berean, kospelak jarri eta txanpondutako txanpona atera behar zuenarentzat. Bere kuadrilarekin erabat sinkronizatuta egon beharrean zen sartze eta erretiratze eragiketetan, gainerakoan behatzak edo eskua galtzeko arriskua bait zuen (izan ere istripuak, lanaldi luzeen ondorioz nahi baino maiztasun haundiagoz gertatzen bait ziren). Prozesu honen bidez, gehiengoz hogei bat txanponetako produkzioa lor zitekeen minutuero. Atal honetan noski, txanpon prozesu mekanikoei buruz hitz egin dugu bakarrik, beharrezko galdaketa metalurgiko edo prozesu kimikoetan sartu gabe.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Laburpen bezala, \u00c8tuves-eko Errota txanponetxea txanpongintza prozesu modernoaren jaioera izan zela esan dezakegu. Moulin des \u00c9tuves txanponetxearen irekieraren aurretik, mailu bidez egiten ziren txanponak munduko alderdi gehienetan, baita Frantziako, Nafarroako eta Espainietako txanponetxeetan ere. Prozesu berritzaile honek, erabat aurka jarri zituen mailu bidez txanponak lantzen zituzten Frantziako beste txanpon etxeak, Paris-eko beste txanpon etxeak barne, eta ondorioz 1558.an Moulin des \u00c9tuves, txanpon berezien, medailen eta jetoien langintzarako baztertzea lortu zuten.<\/span><\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-493\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"843\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa.jpg 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-300x247.jpg 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-768x632.jpg 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-250x206.jpg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-550x453.jpg 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-800x659.jpg 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-219x180.jpg 219w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-364x300.jpg 364w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Irunako-Bolantezko-prentsa-607x500.jpg 607w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Nafarroako Museoan gordetzen den XVIII. mende bukaera edo XIX. mende hasierako Iru\u00f1ako Txanponetxeko bolantezko prentsa<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Baina data horren aurretik, langile ugari jadanik alde eginak ziren Moulin des \u00c9tuves-etik eta alde egin zuten hauetako bat Jean Erondelle izan zen. Dirudienez, Jean Erondelle grabatzaile moduan ibili zen lanean Moulin des \u00c9tuves-eko lehenengo hasierako urteetatik. 1552 eta 1554. urteen artean bertako errota txanponetxean lan egin ondoren, Nafarroako Henrike II.a erregearekin tratutan hasi zen. 1554. urtean bertan, Pariseko errota txanponetxea utzi eta hango sekretu guztiekin Pau aldera lekualdatu zen, Nafarroako erregearen zerbitzupean. Egia esan, eta dirudienez, jadanik Paris-en lanean zen bitartean ezkutupean makinak erreplikatzen eta hobetzen ibili zen, garaiko espioitza industrialaren lekuko diren jardueretan.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Jean Erondelle-ek 1555. urtea daramaten lehen entsegu-txanpon nafar datadunak zuzendu zituen. Arrakasta izan zuen bere sahiakeretan eta ondorioz, Pau-ko txanponetxearen lehen oinarriak jarri zituen. Sortutako txanponen artean, urrezko ezkutuak, zilarrezko testoiak eta bilioezko douzainak aurki daitezke.<\/span><\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1000\" height=\"486\" class=\"wp-image-425 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6.png\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6.png 1000w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-300x146.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-768x373.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-250x122.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-550x267.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-800x389.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-370x180.png 370w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-6-617x300.png 617w\" sizes=\"auto, (max-width: 1000px) 100vw, 1000px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Jean Erondellen agintepean Pau-ko txanponean sortutako 1555.eko testoi entsegua \u2013 27mm, 9.22gr<\/span><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">+ ANT ET IOAN DEI G RR NA D D B &#8211; + GRATIA DEI SVMVS Q D SVMVS<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Txanponetxea Pau-ko errege gazteluaren ondoan aurkitzen den dorretxean kokatu zen. Honek errota moduan lan egiten zuen dagoeneko, Ousse ibaitik ekarritako ubideak mugitzen bait zuen bertako errotarria. Ondorioz, uraren bidez indartutako laminatzaile makinen kokapenerako erabat egokia zen. Hiru makina laminatzaile jarri zituzten dorretxean, eta toki gehiegi soberan ez zegoenez, dorretxearen inguruetan eraikuntza gehiago altxatu zituzten. Eraikuntza hauetan, kobre, urre eta zilarraren galdaketa eremuak, hiru bolantezko prentsa zituen txanpongintza lantegia, dirutruke bulegoa, ofizialen bizilekuak, txanpon entsegu eta egokitze lantegiak, eta material edo produktu sarrera eta irteera atalak kokatu ziren.<\/span><\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"450\" height=\"600\" class=\"wp-image-426 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8.jpeg\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8.jpeg 450w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-225x300.jpeg 225w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-250x333.jpeg 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-135x180.jpeg 135w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-375x500.jpeg 375w\" sizes=\"auto, (max-width: 450px) 100vw, 450px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Hemen kokatu ziren Jean Erondelle-k ekarritako hiru laminatzaileak, magalean somatu daitekeen ubidearen indarrez eragindakoak (atzean Pau-ko errege gaztelua) \u2013 Wikipedia irudia<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Baina Erondelle grabatzailea zen eta ziur aski arazoak izan zituen entsegu kopuruetatik areago, txanponerrota txanpon produkzio lantegi sendo eta fidagarri batean bihurtzeko orduan. Eta bigarren pauso hau eman ahal izateko, Etienne Bergeron-en laguntza jaso behar izan zuen.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Etienne Bergeron, Moulin de \u00c9tuves-eko txanponetxeburua izan zen 1553 eta 1558. urteen artean, eta denboraldi horretan, txanponetxe berriaren eraginkortasuna eta produktibitatea erabat hobetu zituen. <\/span><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"700\" height=\"338\" class=\"wp-image-427 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7.png\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7.png 700w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-300x145.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-250x121.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-550x266.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-373x180.png 373w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-7-621x300.png 621w\" sizes=\"auto, (max-width: 700px) 100vw, 700px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Etienne Bergeron-en zuzendaritzapean landutako Henrike II.a Frantziako erregearen testoia \u2013 Moulin des \u00c9tuves \u2013 1557 \u2013 28,0mm 9,30 gr<\/span><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">1557 dataren aurrean EB Monograma ikus daiteke, Etiennen ezaugarria<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Hobekuntza hauek, mailu bidezko txanpongintza teknikak erabiltzen zituzten beste txanponetxeen haserre eta etsaitasuna ekarri zioten eta ondorioz bere postua utzi eta garai hartan atzerrian zen Nancy-ra lekualdatu zen, bertako Lorena-ko dukearen agindupean txanpongintza mekanikoan lan egiten jarraitzeko asmotan.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Etienne Bergeronek fede protestantea zuen eta dirudionez, 1561 urte inguruan, atseginez jaso zuen Jean Erondelle grabatzaileak eta Joana erreginak egindako lan eskeintza. Nancy utzi eta Pau-ko txanponetxeburu gisa lan egitera pasa zen.<\/span><\/p>\r\n<p>Ibilbide honen ispilu izan daitekeen txanponketa proba bat ezagutarazi da 2023. urteko abenduan. Txanponketa proba honek Pau-ko testoien aurki eredua aurkezten du, baina ifrentzu aldean, Pau-ko testoien Albretarren lelo eta armarriaren ordez, Lorenako dukearen testoien armarri eta leloak agertzen ditu! Piedfort txanpon honen jatorria ezezaguna dugu eta ez dugu haren inguruko dokumenturik. Aurki aldeko trokelak 1567 eta 1569 urteen artean erabilitakoak dirudite, ifrentzu aldekoak berriz, 1560 eta 1574 artekoak, txanponetxeburuaren B izkia antzeman bait daiteke. Esan bezala, Etienne Bergeron dugu bi txanponetxeen arteko lotura. Baina era berean, Lorenako kardenala zen Frantziako katolikoen buruzagietako bat, eta txanponketa hau Biarnok 1569. urtean pairatutako eraso katoliko motzarekin erlazionatu daiteke, non Pau aste gutxi batzutan menperatu zuten.<\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-large wp-image-1754 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-1024x510.png\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"510\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-1024x510.png 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-300x150.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-768x383.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-1536x765.png 1536w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-250x125.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-550x274.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-800x399.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-361x180.png 361w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-602x300.png 602w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua-1003x500.png 1003w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/04\/Etienne-Bergeron-Testoi-Piedfort-Ionaren-bustoa-baina-Lorenako-Ezkutua.png 1800w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\">Joana III.-ren Pau-ko errota txanponetxean landutako testoien txanponketa proba ezagun bakarra, agian 1567 eta 1569 urteen artean \u2013 29,07gr, hiru testoien pisuaren inguruan, 27 mm diametro 6mm lodiera<\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\">Aurkia: IOANNA.D.G.REG.NAVAR.D.B.(Behitxoa) P &#8211; Joanaren testoien erregin erretratua<br \/>Ifrentzua: MONETA.NOVA.NANCEI.CVSA. &#8211; Lorena-ko Nancy hiria agertzen duen Lorenako dukearen testoien ifrentzua<\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\">Heritage Auctions, Weekly Auction 232349, Lot 61214 8.12.2023<\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Etiennek idatzitako kontu txostenetan, txanponetxeko makinetan konponketak egin ahal izateko erabilitako diru sailak agertzen dira. Kontu hauetan, bolantezko prentsen berrikuntzak altzairu euskaldunez eginak zirela agertzen du (acier Basque, ziur aski Gipuzkoar edo Bizkaitarra), garaiko Europako altzairu preziatuenetarikoa.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Etienne-k talentudun jende gehiago erakarri zuen bere proiektuaren ingurura. Guillaume Martin, Parisen finkatutako grabatzailea, Etienne-ekin ibili zen elkarlanean zenbait proiektutan 1557-1558. urteen inguruan, baina azken urte honetan Frantziako erresumako grabatzaile orokorraren posturako burruka galdu zuen Claude de H\u00e9ry-ren aurka.<\/span><\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #000000;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1100\" height=\"555\" class=\"wp-image-428 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8.png\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8.png 1100w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-300x151.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-1024x517.png 1024w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-768x387.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-250x126.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-550x278.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-800x404.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-357x180.png 357w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-595x300.png 595w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-8-991x500.png 991w\" sizes=\"auto, (max-width: 1100px) 100vw, 1100px\" \/><\/span><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\">Guil<span style=\"color: #ffffff;\">laume Martin-ri egotzitako Frantzisko II. Frantziako delfinaren eta Maria Eskoziarren erreginaren arteko ezkontzarem oritzapenezko medaila \u2013 1558.an landua, honako ale hau XIX mendeko erreplika<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Guillaumek, erlazio estuak mantendu zituen Etienne-rekin eta Jean Erondelle desagertu eta gero, 1564. urtean, Nafarroako erresumako grabatzaile orokorraren postuaren jabetzan ageri da. Pau-ko txanponetxean, 1564. urtetik aurrera landu ziren Joana erreginaren testoi eta ezkutu txanponen irudien sortzailea Guillaume Martin izan zen. Bere ikurra zen izarraren irudia, Etienne Bergeron-en ilargi ikurraren gainean ageri da txanpon hauetan.<\/span><\/p>\r\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1012\" height=\"495\" class=\"wp-image-429 aligncenter\" src=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9.png\" srcset=\"https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9.png 1012w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-300x147.png 300w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-768x376.png 768w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-250x122.png 250w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-550x269.png 550w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-800x391.png 800w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-368x180.png 368w, https:\/\/www.monakotik.com\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/word-image-9-613x300.png 613w\" sizes=\"auto, (max-width: 1012px) 100vw, 1012px\" \/><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Juana erreginaren urrezko ezkutua \u2013 Pau-ko txanponetxea \u2013 1564 \u2013 3,40gr, 24,5mm inguru<\/span><\/p>\r\n<p style=\"text-align: center;\"><span style=\"color: #ffffff;\">Etienne Bergeron txanponetxeburua (ilargia) \u2013 Guillaume Martin grabatzailea (Izarra)<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Guillaume Martin izan zen irudi hauen sortzailea eta bera zen Nafarroako erresumako grabatzaile orokorraren postuaren jabea. Baina Guillaumek Parisen zuen bizilekua eta Pau-ko txanponetxean, egunereko laneginetan, grabatzaile moduan lanean ibilitzen zena, Pierre Brucher zen (Graveur Particulier). Oso litekeena da Pierre Brucher, Guy Brucher (1553-1557) eta Antoine Brucher (1557-1568) Moulin des \u00c9tuves-eko grabatzaileen familiartekoa izana. Pierre-ri tokatu zitzaion Guillaumen diseinuak egunereko trokeletan irudikatzea eta trokel hauen bidez sortutako txanponen irudien kalitatea bermatzea.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Hirukote honek elkarrekin lan egin zuen 1570. urteraino (Etienne eta Pierre-k 1572. urteraino jarraitu zuten, baina Guillaumen ordez Jerome Lenormant sartu zen hirukotean) eta beraien lanari esker, Pau-ko errota txanponetxearen urrezko garaia hasi zuten. Bere agindupean, Pau-n sortutako Nafarroako erreginaren txanpon aleak garaiko txanpon eder eta finenak bezala ikusiak dira. Hurrengo ataletan, Joana III.aren eta Henrike III.aren Pau-ko errota txanponei buruz hitzegingo dugu.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Txanponetxearen agintari oinordekoek, txanpongintzaren kalitate eta maila artistikoa mantendu zuten Henrike III. erregeak, Frantziako koroa 1589. urtean lorte zuen arte. Hortik aurrera, nire ustez behintzat, kalitate teknikoa mantendu arren, maila artistikoa beheratuz joan zen 1632. urte inguruan, Pau-ko errota txanponetxearen lehen itsiera gertatu zen arte. <\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">Bitxikeria moduan esan behar, Frantziako erresuman 1640. hamarkadararte itsaron behar izan zela Jean Warin-en zuzendaritzapean errota eta bolante prentsa bidezko txanpongintza zabaldu zen arte. Baiona eta Donapaleuko txanponetxeak izan ziren mailu bidezko txanpongintza alde batera utzi zuten azkenetarikoak, 1650. urtean. Espainietako erresumetan aldiz, XVIII. menderarte itsaron beharko zen bolantezko prentsen erabiliera ikusi ahal izateko, nahiz eta arrabola bidezko txanpongintza dagoeneko indarrean egon Segovian, XVI. mende bukaeratik aurrera. Iru\u00f1ako txanponetxeak 1818. urtean jaso zuen bere lehenengo bolantezko prentsa.<\/span><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">1632. urtean bukatu zen Pau-ko txanponetxearen lehenengo urrezko garaia. 1650. urtean Parisetik ekarritako makina berriekin jarduera berriro ere abiatu zuen arte, irina egiten ibili ziren berriro ere Pau-ko txanponetxe-dorretxeko errotan.<\/span><\/p>\r\n<p><strong><em>Bibliograf\u00eda:<\/em><\/strong><\/p>\r\n<p>LOVE\u2019S LAVOUR\u2019S LOST &#8211; Shakespeare \u2013 Wikipedia &#8211; <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Love%27s_Labour%27s_Lost\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>TESTON MONNAIE \u2013 Wikipedia &#8211; <a href=\"https:\/\/fr.wikipedia.org\/wiki\/Teston\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>FRAPPE AU BALANCIER \u2013 Wikipedia &#8211; <a href=\"https:\/\/fr.wikipedia.org\/wiki\/Frappe_au_balancier\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>Numismatique, la frappe au balancier\u2013 Youtube Video &#8211; <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=n4XahlNg4mE\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>Argazkiak: Prensa de acu\u00f1acion ceca pamplona &#8211; Reverso12 &#8211; Foro imperio numism\u00e1tico &#8211;\u00a0<a href=\"https:\/\/www.imperio-numismatico.com\/t130717-prensa-de-acunacion-ceca-pamplona\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>Laminadores Real Casa de Moneda de Segovia\u2013 Youtube Video &#8211; <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=sU9gJ9BMiW0\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>Recorte de cospeles en el Real Ingenio \u2013 Real casa de la Moneda de Segovia &#8211; <a href=\"http:\/\/casamonedasegovia.es\/recorte-de-cospeles-en-el-real-ingenio\/\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>LA MONEDA EN NAVARRA \u2013 MUSEO DE NAVARRA \u2013 EXPOSICION DEL 31 DE MAYO AL 25 DE NOV 2001. Miguel Ib\u00e1\u00f1ez Artica <a href=\"https:\/\/www.fundacioncajanavarra.es\/sites\/default\/files\/la_moneda_en_navarra_can000240000000000000000000000410.pdf\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>MINT OF NAVARRE AND BEARN \u2013 WIKIPEDIA &#8211; <a href=\"https:\/\/en.wikipedia.org\/wiki\/Mint_of_Navarre_and_B%C3%A9arn\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p><span style=\"color: #ffffff;\">HISTOIRE MONETAIRE DU BEARN \u2013 Jules Adrien Blanchet \u2013 1893<\/span> \u2013 <a href=\"https:\/\/gallica.bnf.fr\/ark:\/12148\/btv1b53170030w.image\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>MONNAIES DE FRANCIA, DE NAVARRA Y DU B\u00c8ARN \u2013 Jean Claude Ungar \u2013 2010<\/p>\r\n<p>LES MONNAIES FRANCAISES ROYALES \u2013 Tomo 1 y 2 \u2013 2\u00b0 Edici\u00f3n -1999 -Jean Duplessy (In Memoriam 1929- 2020)<\/p>\r\n<p>Le livre des monnaies f\u00e9odales de B\u00e9arn et de Navarre &#8211; Jeanne d&#8217;Albret (seule) 1562-1572 &#8211; Club Numismatique Palois \u2013 Serge Salles &#8211; <a href=\"https:\/\/serge64.forumactif.com\/t215-jeanne-d-albret-seule-1562-1572\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>Le livre des monnaies f\u00e9odales de B\u00e9arn et de Navarre &#8211; Antoine de Bourbon et Jeanne d&#8217;Albret 1555-1562 &#8211; Club Numismatique Palois \u2013 Serge Salles &#8211; <a href=\"https:\/\/serge64.forumactif.com\/t214-antoine-de-bourbon-et-jeanne-d-albret-1555-1562\">enlace<\/a><\/p>\r\n<p>Les monnaies b\u00e9arnaises de Louis XIV (I) \u2013 Christian Charlet &#8211; Revue numismatique, 6e s\u00e9rie &#8211; Tome 168, ann\u00e9e 2012 pp. 279-317 &#8211; <a href=\"https:\/\/www.persee.fr\/doc\/numi_0484-8942_2012_num_6_168_3184\">enlace<\/a><\/p>\r\n<!--End mc_embed_signup-->\r\n\r\n\r\n<p>Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.<\/p>\r\n\r\n\r\n\r\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cNavarre shall be the wonder of the world\u201d\u2026 hitz hauek Fernando Nafarroako erregearen ahotan jarri zituen Shakespeare idazle ingelesak \u201cLove\u2019s Lavour\u2019s Lost\u201d antzeslanean. Antzeslan hau, 1590. hamarkadaren erdi aldera idatzi zuen Shakespeare-ek, eta Nafarroako erregeari Fernando izena jarri bazion ere, bertan ageri den Nafarroa, Henrike III.aren XVI. mendearen bukaera inguruko Behe-Nafarroaz eta Bearnoz osatutako Nafarroako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":429,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"bgseo_title":"","bgseo_description":"","bgseo_robots_index":"index","bgseo_robots_follow":"follow","site-sidebar-layout":"default","site-content-layout":"default","ast-site-content-layout":"default","site-content-style":"default","site-sidebar-style":"default","ast-global-header-display":"","ast-banner-title-visibility":"","ast-main-header-display":"","ast-hfb-above-header-display":"","ast-hfb-below-header-display":"","ast-hfb-mobile-header-display":"","site-post-title":"","ast-breadcrumbs-content":"","ast-featured-img":"","footer-sml-layout":"","ast-disable-related-posts":"","theme-transparent-header-meta":"default","adv-header-id-meta":"","stick-header-meta":"","header-above-stick-meta":"","header-main-stick-meta":"","header-below-stick-meta":"","astra-migrate-meta-layouts":"set","ast-page-background-enabled":"default","ast-page-background-meta":{"desktop":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"ast-content-background-meta":{"desktop":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"tablet":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""},"mobile":{"background-color":"var(--ast-global-color-5)","background-image":"","background-repeat":"repeat","background-position":"center center","background-size":"auto","background-attachment":"scroll","background-type":"","background-media":"","overlay-type":"","overlay-color":"","overlay-opacity":"","overlay-gradient":""}},"footnotes":""},"categories":[45,3,81],"tags":[26,53,48,20,50,49,46,19,27,51,52,47],"class_list":["post-420","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-joana-iii","category-nafarroako-erresuma","category-txanpongintza-teknika-eta-xehetasunak","tag-douzain","tag-ecu","tag-etienne-bergeron","tag-gratia-dei-sum-id-quod-sum","tag-guillaume-martin","tag-jean-erondelle","tag-joana-iii","tag-nafarroako-erresuma","tag-pau","tag-pierre-brucher","tag-teston","tag-tour-de-la-monnaie"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/420","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=420"}],"version-history":[{"count":10,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/420\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1891,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/420\/revisions\/1891"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/429"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=420"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=420"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.monakotik.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=420"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}