Monakotik
Euskal Txanpongintzaren Historia
Monakotik, Munitx-eko hiri alemaniarraren inguruetan bizi den euskalduna da. Txikitatik, historien eta historiaren zalea izan da.
Baserriko zelaietan Pernando VII.aren txanpon zahar bat aurkitu ondoren, gazterik hasi zen amak peritik ekarritako pezeta txanpon desberdinak sailkatzen eta biltzen.
Lanak eta familiak Euskal Herritik urrun eraman du, baina blog honek, bere hizkuntzarekin eta era berean txanpongintzarekin, bere zaletasun handiarekin, harremana mantentzea ahalbidetzen dio.
Ez da txanpongintzaren edo historiaren adituna, baina bere txanpon bilduma apalaren ale batzuk gidari bezala hartuta, honako bidaia zuekin partekatu nahi luke:
Euskeraz idatzitako, euskal lurraldeetan sortutako txanponen historia liluragarria… beti ere honako leloaz:
“Ondo esanak gogoan hartu, eta gaizki esanak barkatu… ah eta ahalean jakinerazi”