Hasiera

Dagoeneko bi mila eta bostehun urte baino gehiago igaro dira, txanponek gizadiari lagun egiten hasi zirenetik. Badirudi euskerak ere guxienez urte kopuru berdina daramatzala gure artean.

Txanponek, eginak izan direnaren garaiko xehetasun ugari ematen dizkigute; artelanak dira, era berean bitxiak, mezu idatziak eta irudiak igortzen dituzte, garaiko egoera politikoaren eta ekonomikoaren mezulariak dira. Kobrea, urrea edo zilarra, era berean metalgintzaren eta teknikaren denbora makina dira.

Baskoiek, Nafarroako erresumak, Akitaniako Dukerriak eta Frantziako erregeek, Espanietako erresumak eta hainbat gehiagok…denek sortu zituzten txanponak euskal lurraldeetan. Hauek aztertuz, gure iragana argituko dugu.

Metalezko pieza txiki hauen bidez, eta hauei buruz, Euskalherriaren historiaren zehar bidaiatuko dugu; eta behingoz bada ere, euskera erabiliko dugu bidaia horretan, gure arbasoek ez bait zuten apenas erabili ez txanponetan ezta hauek dokumentatzen zituzten agirietan ere. Iritsi da beraz garaia!