Donapaleuko Txanponetxea

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Aurreko atalean, Paulo Girardi-k Guillaume le Soterel erreformatzaileari bidalitako moneta txostena azaldu genuen. Sarrera hartan, txosten honek Karlos II.-aren erregealdi hasieran landutako txanponketetan izan zuen eragina aurkeztu genuen. Karlos II.a 1350. urteko ekainak 27.an koroatu zuten Iruñako katedralean. Handik gutxira, azaroan, Lizarrako gorteek monedaje zerga onartu zioten nafar moneta berria lantzeko xedearekin. Nafar moneta berri […]

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak Read More »

Bertrand de la Lande, Baionatar Txanponetxeburuaren Nafar Lanketak

Gaurkoan Bertrand de la Lande txanponetxeburuaz, baiondar hiritar eta Gayon Biarnoko herrixkaren jaunaz arituko gara ikerketan. Bertrand, Nafarroako eta Biarnoko txanponetxeen txanponetxeburu izendatu zuten 1589. urtearen azaroak 30.ean, hau da, Nafarroako Henrike III. erregea era berean Frantziako Henrike IV. errege izatera pasa eta hilabete gutxitara. Gure Bertrand-ek sei urtetako mailegu hitzarmena lortu zuen Morlaas, Pau

Bertrand de la Lande, Baionatar Txanponetxeburuaren Nafar Lanketak Read More »

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak

Donapaleun landutako aleen artean ospe eta ohore gutxien pilatzen dituztenak, Luis II.aren (Frantziako Luis XIII.aren) zilarrezko ezkutu laurden eta zortzirenak dira. Bere aita Henrike III. aren txanpongintzaren inguruan lan dexente aurki daitezkeen bitartean, Biarnoko eta Nafarroako txanponetxeetan landutako Luis II.aren txanpongintzari buruz ezer gutxi aurkitu daiteke. Erakargarritasun falta hori azaldu dezakeen arrazoietako bat, Luis-en agintealdian

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak Read More »

1589, Hiru Erregeen Urtea

Henrike III.aren Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuenez, 1584. urtea Nafarroako liberen azken lanketa urtea izan zen. Era berean, urte berbera izan zen Donapaleun landutako ezkutu laurdenen lehen lanketa urtea; libera eta libera erdien lanketa amaitzen zen garaiean, ezkutu laurdenen lanketa hasi zuen Donapaleuko txanponetxeak. Frantziako Henrike III.a erregearen 1577. urteko azaroak 28-ko aginduaren bidez

1589, Hiru Erregeen Urtea Read More »

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak

Euskal txanpongintzari eskeinitako blog honetan ez dugu oraindik Henrike III.ari buruz hitz egin. Gaurkoan, Henrikeren txapongintzari buruz hitz egingo dugu, edo hobe esanda haren txanpongintzaren garai motz bati buruz. Bada Henrike-ren bizitzari buruz zer hitz eginik; 1572tik 1589-ra Nafarroako errege izan ondoren, urte honetatik aurrera Frantzia eta Nafarroako errege izatera pasa zen. Baina higanota izanik,

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak Read More »

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Lehengo astean, „Nueve Reinas“ deritzon filme argentinarra ikusi genuen etxean gure haurrekin. Filme honetan, Weimar errepublikako bederatzi zigilu apartekoen inguruko historioa kontatzen dute. Pentsatzen gelditu nintzen, ba al ditu euskal txanpongintzak bere bederatzi erreginak? Ba bai jauna, baina kasu honetan, bederatzi erregeak izendatu beharko genituzke! Jean Warin, zizelkatzaile eta grabatzaile herbeheretarraren izena ospe eta ohoretsu

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak Read More »

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak

Garaialdia: Luis II. Nafarroako erregea, Luis XIII. Frantziako erregea Mota: Zilarrezko Ezkutu Laurdena Urtea: 1620 Txanpon-etxea: Donapaleuko txanponetxea Ertza: Irregularra Ertzaren Grabatua: ————– Metala: Zilarra, 917 milesima edo 11 dirutako zilegitasuna Diametroa: 29 mm Pisua: Ale honek 9,43 gr Kopurua: Ezezaguna 1620 urtean, 1619. urtean 50.707 ale landu ziren Txanpongintza: Mailu bidez Txanponetxeburua: Jean Pierre

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak Read More »