Monakotik

Baskoniako Dukerriaren Txanponak

Kirmen Uribek dioen bezala, “Zorioneko sentitzen naiz euskalduna naizelako. Oztopoak oztopo, eta erasoak eraso, zorte onekoak gara. Euskara lurra planetaren ondarea da, ez soilik euskaldunona. Gure ardura da zaintzea, badugu guk zorte hori, badugu munduari zerbait eskaintzeko, lurra bera izan dadin anitzagoa.” Txanpongintza bildumetan gabiltzanok badugu ere ondarea zaintzeko betebeharra. Txanpon hauek badute golpez inprimatutako …

Baskoniako Dukerriaren Txanponak Read More »

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa

Duela aste batzu, Munitx-eko Staatliche Münzsammlung txanpon museoaren bisitan begiztatutako nafar txanpon bilduma aurkeztu nuen. Museoko ale guztien artean bereziena, ziurrenik munduan ezagutzen den ale bakarra, Adrien Blanchet-ek aipatutako Joana III. eta Henrike III.aren medaila bateratua izango litzateke. Adrien Blanchet-ek bere „Histoire monétaire du Béarn“, 1893. urtean argitaratutako liburuan, honako marrazki hau erabili zuen medaila …

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa Read More »

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma

Aspaldidanik, duela zortzi urte pasatxo dira dagoeneko, Munitx inguruetan bizi den euskalduna naiz. Orain dela urtebeterarte hiriburu bavariarretik urrutixeago bizi nintzen, baina orain Munitx kanpokaldera aldatu naiz eta pandemia ere bukatu dela profitatuz, hiri erdialdera bueltatxoak ematera adoretzen gara. 2022. urteko azaroaren hirugarren igandean, Marienplatz-eko geltokian trena utzi eta Odeonplatz inguruetara abiatu ginen oinez familia …

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma Read More »

Gure Emakumeen Islada Txanpongintzan

Emakumeek erabateko garrantzia dute gure bizitzetan, gure amek, maiteek, familiarteko eta lagunek, euskaraz mundua erakutsi ziguten ikastolako andereñoek…hauek denek eta besteek garrantzi berbera izan dute euskal historian, baina edonon gertatutako moduan garrantzi horrek ez du islada egokia izan ez gordetako dokumentuetan, ez egiten dugun historiaren kontakizunean. Txanpon zaharrak, gure egunetaraino iritsitako dokumentu ofizialak dira. Metalaren …

Gure Emakumeen Islada Txanpongintzan Read More »

Irulegiko Eskua eta Signario Baskonikoa Txanponetan

2022. urteko azaroak 14.a egun historikoa suertatu zen euskaldunontzat, baita euskara maitatzen duen ororentzat ere. Egun hartan, Aranzadi Zientzia Taldeak, Arangurengo Udalak, Nafarroako Gobernuak eta hizkuntzalaritza arloko adituek, Irulegiko aztarnategian (Nafarroako Arangurengo udalerrian kokatutako aztarnategia) aurkitutako brontzezko esku baten eta esku horretan aurkitutako idatziaren berri eman zuten. K.a. I. mendean, Sertorioren gerrateen (k.a.82-k.a.72) garaian datakotzat …

Irulegiko Eskua eta Signario Baskonikoa Txanponetan Read More »

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak

Donapaleun landutako aleen artean ospe eta ohore gutxien pilatzen dituztenak, Luis II.aren (Frantziako Luis XIII.aren) zilarrezko ezkutu laurden eta zortzirenak dira. Bere aita Henrike III. aren txanpongintzaren inguruan lan dexente aurki daitezkeen bitartean, Biarnoko eta Nafarroako txanponetxeetan landutako Luis II.aren txanpongintzari buruz ezer gutxi aurkitu daiteke. Erakargarritasun falta hori azaldu dezakeen arrazoietako bat, Luis-en agintealdian …

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak Read More »

1589, Hiru Erregeen Urtea

Henrike III.aren Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuenez, 1584. urtea Nafarroako liberen azken lanketa urtea izan zen. Era berean, urte berbera izan zen Donapaleun landutako ezkutu laurdenen lehen lanketa urtea; libera eta libera erdien lanketa amaitzen zen garaiean, ezkutu laurdenen lanketa hasi zuen Donapaleuko txanponetxeak. Frantziako Henrike III.a erregearen 1577. urteko azaroak 28-ko aginduaren bidez …

1589, Hiru Erregeen Urtea Read More »

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak

Euskal txanpongintzari eskeinitako blog honetan ez dugu oraindik Henrike III.ari buruz hitz egin. Gaurkoan, Henrikeren txapongintzari buruz hitz egingo dugu, edo hobe esanda haren txanpongintzaren garai motz bati buruz. Bada Henrike-ren bizitzari buruz zer hitz eginik; 1572tik 1589-ra Nafarroako errege izan ondoren, urte honetatik aurrera Frantzia eta Nafarroako errege izatera pasa zen. Baina higanota izanik, …

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak Read More »

Pirinioetako Bake Hitzarmenaren Txanpona

1659. urteko uztailak 22.an Jules Mazarin kardinala, Frantziar errege Luis XIV., eta ondorioz Nafar errege Luis III. aren lehen ministroa, Bidaxuneko Printzerri sobiranora iritsi zen. Han, egunaren bukaeran antolatutako afarian, Antoine III. Bidaxuneko Printze subirano, Agaramonteko konte, Frantziako marexal, Biarno eta Nafarroako erregeorde eta Baionako alkateak ohoretu eta lausengatu zuen bere Bidaxuneko gazteluan… Agaramonteko kontea, …

Pirinioetako Bake Hitzarmenaren Txanpona Read More »