Monakotik

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum

Blog sarrera bat argitaratzen dudanean atzera begiratzen dut eta azken begirada bat ematen diot argitaratutako gaiari. Honakoan, Sancho Iturbide eta bere karlinei buruz hitz egin nuenean, Bernart Lonjuhac alde batera utzi nuela penatu zitzaidan. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bidalitako bigarren eskuizkriboari begira gelditu nintzen, Bernart eta erregetxearen arteko akordioa erakusten diguna. Honako honek oraindik ere …

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum Read More »

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana. Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra …

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak Read More »

Euskararen Lehen Aztarnen Bila…Txanponetan

Garona ibaiaren hegoaldean aurkitzen diren Akitaniako lurraldeek eta Ebro ibaiaren erdialdearen iparraldean eta inguru urbilean aurkitzen diren lurraldeek, berezitasun komun ugari aurkezten dituzte erromaterren iritsieraren aurreko eta ondorengo mendeetan. Sarrera honen aurretik akitaniarren txanpongintzari buruz hitz egin genuen, abiapuntu aparta gaurko lehen sarreraren aurretik. Aipatutako berezitasun komun hauen artean euskara aintzindariaren lehen aztarnen erakusleku izatearena …

Euskararen Lehen Aztarnen Bila…Txanponetan Read More »

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan

1640. hamarkadaren bukaeran izugarrizko iskanbila hedatu zen Espainietako erresumen eta baita hein handi batean Europako lurralde guztietan zehar. Peru-ko lurraldeetatik, Indietako ontziteriak urtero ekarritako 8 eta 4 errealetako txanponek ez zituzten beharrezko zilar pisu eta legeak betetzen. Errealek 931 milesima inguruko zilar zilegitasuna zuten garai hartan (11 diru eta 4 grano) eta legediaren arabera, erreal …

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan Read More »

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza

Denbora luzean izan dut gogoan Kristo aurreko txanpongintzari buruz blog sarrera pare bat idaztearen ideia, eta luzaroan atzeratu dut lanketa. Ziur aski, euskal txanpongintzari buruz idatzi daitekeen gairik konplexu eta zailenaren aurrean gaude. Gai honi buruz, eta txanpon hauek landu zituzten lurraldetako etniei eta biztanleei buruz, zalantzak gehiago dira ziurtasunak baino. Eta euskararen jatorri eta …

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza Read More »

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Lehengo astean, „Nueve Reinas“ deritzon filme argentinarra ikusi genuen etxean gure haurrekin. Filme honetan, Weimar errepublikako bederatzi zigilu apartekoen inguruko historioa kontatzen dute. Pentsatzen gelditu nintzen, ba al ditu euskal txanpongintzak bere bederatzi erreginak? Ba bai jauna, baina kasu honetan, bederatzi erregeak izendatu beharko genituzke! Jean Warin, zizelkatzaile eta grabatzaile herbeheretarraren izena ospe eta ohoretsu …

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak Read More »

Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak

Hilabete pare bateko etenaldia izan dut blog honen sarrera berri bat idatzi aurretik. Etenaldi honetan etxez aldatu gara. Munitx inguruetara gerturatu asmoan, aspalditik gabiltz etxetxo bat eraikitzeko lanetan eta azkenean iritsi da etxetxo horretan bizitzeko garaia. Euskal Herrian trakets eta nahaspilatuak garenaren eta Alemania eraginkortasunaren herrialdea denaren irudia dutenei, gustora erakutsiko nizkioke nire pasadizoak…baina hori …

Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak Read More »

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 2. Atala

Lehen atalean, Pernando Faltsutzailearen eraso eta konkistak sortutako erresumaren zatiketa aztertu genuen eta nola bai Iparraldean, Labrit familiak eta hauen borboi ondorengoek, bai hegoaldean Pernando Trastamaratarrak eta bere austriatar ondorengoek, botere zilegitasun mezuak, landutako txanponen bidez indartzen sahiatu ziren. Pirineotako bake hitzarmenak (1659) beste ondorio ustekabeko bat izan zuen, Luis XIV.aren eta Felipe IV.aren alaba …

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 2. Atala Read More »

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 1. Atala

Dagoeneko gauza jakina izan beharko luke Pernando katoliko deitutako Aragoiko erregeak Nafarroako erresuma erasotu eta konkistatu zuela 1512.garren uztailean. Erasoa, Gaztelako erresumako tropekin egin zuen hala ere, Pernando usurpatzaile deitu beharko genuena, bere alaba Juana erreginaren erregeorde bait zen aldi berean Gaztelako erresuman. Hasiera batean, Pernandok aita santuaren bulda bat faltsutu zuen bere erasoa justifikatu …

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 1. Atala Read More »

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak

Garaialdia: Luis II. Nafarroako erregea, Luis XIII. Frantziako erregea Mota: Zilarrezko Ezkutu Laurdena Urtea: 1620 Txanpon-etxea: Donapaleuko txanponetxea Ertza: Irregularra Ertzaren Grabatua: ————– Metala: Zilarra, 917 milesima edo 11 dirutako zilegitasuna Diametroa: 29 mm Pisua: Ale honek 9,43 gr Kopurua: Ezezaguna 1620 urtean, 1619. urtean 50.707 ale landu ziren Txanpongintza: Mailu bidez Txanponetxeburua: Jean Pierre …

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak Read More »