Euskararen Lehen Aztarnen Bila…Txanponetan

Garona ibaiaren hegoaldean aurkitzen diren Akitaniako lurraldeek eta Ebro ibaiaren erdialdearen iparraldean eta inguru urbilean aurkitzen diren lurraldeek, berezitasun komun ugari aurkezten dituzte erromaterren iritsieraren aurreko eta ondorengo mendeetan. Sarrera honen aurretik akitaniarren txanpongintzari buruz hitz egin genuen, abiapuntu aparta gaurko lehen sarreraren aurretik.

Aipatutako berezitasun komun hauen artean euskara aintzindariaren lehen aztarnen erakusleku izatearena partekatzen dute.

Joakin Gorrotxategik bildutako euskara aintzindarizko antroponimoen agerraldiak, erromatar garaiko inskripzioetan (errepublikar eta inperio garaian) – Urdinez akitanieraz, gorriz baskonieraz

Blog honetan argitaratutako sarreretako batean idatzia nuen gaur egungo euskal lurraldeetan egindako txanponketetan ez dela inoiz euskera erabili, latina, frantsesa eta gaztelaniera baizik, baina egia esan eta ziurrenik, adierazpen hau ez da erabat zehatza.

Izan ere, euskararen lehen aztarna epigrafiko posibleen artean Ebro eta Pirineo mendilerroaren artean landutako txanpon paleohispaniarrak aipa ditzazkegu. Txanpon hauen deskribapena egiteko orduan paleohispaniar hitza erabiltzen da gaur egun, hau da Hispania erromatar probintzia erabat sortu aurreko txanponak dira. Normalean iberiar txanponak bezala ezagutarazten dira, baina ikusiko dugunez, iberiar etniez gain keltiberierarrek eta baskoiek ere landu zituzten.

Etnia edo hobe esanda hiri paleohispaniarrek, txanponak hiriek lantzen bait zituzten, zilarrezko eta brontzezko txanponak landu zituzten. Iparraldean gertatu bezala, hemen ere ez zen urrezko txanponik landu. Txanpon hauek grafia iberiarra aurkezten dute eta gure ingurune geografikoko txanponen kasuan, k.a 150 eta k.a 45 urteen artean landu zirela esan ohi da (batzuen ustez zertxobait lehenago bukatu ziren, Sertorioren gerratearen ondoren, k.o. 60 urte hamarkadan).

Iberiar grafiaren sinboloen laburpena, denarios.org orrialdearen lana

Orokorrean, mediterranear aldeko Emporioi kolonia grekotik hasi zen hedatzen txanpongintza iberiar penintsularen iparraldean. Pixkanaka pixkanaka eta erromatarren etorrerarekin bat, K.a II. mendean zehar Ebro ibaian goruntz egin zuen. Oktavio-ren agintearekin bat, bertako zilarrezko txanponen langintza desagertu eta brontzezko aleek berriz, grafia latindarra hartu zuten. Brontzezko aleak, Tiberio eta Caligularen k.o. I mendeko aginteetan zehar bukatu ziren.

Tiberio Augustoren garaian (k.o. 14-37) landutako brontzezko As-a. Kaskanteko udalerria. 10.87gr

Aurki edo aurrealdea: TI.CAESAR.DIVI.AUG.F.AVGVSTVS

Ifrentzu edo atzealdea: MVNICIP CASCANTVM

Zilarrezko aleek 3,6 eta 4,0 gramo arteko pisua zuten eta nahiko ondo egokitzen ziren erromatarren denarioaren pisura, nahiz eta kasu batzuetan hauek baino zertxobait arinagoak izan. Liburuetan denario eta kinario (denario erdia) bezala izendatzen dituzte, baina tamalez ez dakigu zein izen zuten garai hartako biztanleen ahotan (diru edo sos izena ez behintzat, diru izena denario berberetik etorriko bait da ondorengo belaunaldietan eta sosa “sou” edo sueldo hitzetik erdi aro garaietatik). Erromatarrek onartutako eta bultzatuko zilarrezko txanpongintzak ziren einean, zergak eta soldaduak ordaintzeko erabili ziren eta pisu egonkorra izan zuten aipatutako denbora arlo guzti hartan zehar.

Brontzezko aleen kasuan, pisu desberdintasun handiak ikus daitezke garai desberdinetan eta baita txanponetxe desberdinen artean. Hasiera batean, ale batzuk 14 gramo (eta baita gehiago ere) izateraino iritsi baziren ere, pisua galtzen joan ziren eta 8 gramotako pisuaren inguruan bukatu zuten. Brontzezko aleek As unitate erromatarraren izena jasotzen dute eta inguruneko ordainketa eta salerosketetan erabili zirela esan dezakegu. Brontzezko aleen kasuan, semiak (As erdiak) eta kuadranteak (As laurdenak) ere landu ziren. Hauez gain eta ikusiko dugunez, iberiarren artean sextanteak (as seirenak) eta beste balio batzuk ere landu ziren.

Ebro bailara erdi eta garaiko txanpon paleohispaniarrei begirada bat emateko garaian, baskoitzat hartzen diren txanponetxeburuak hartuko ditugu ardatz bezala. Baina era berean inguruneko etnien berri emango dugu, batez ere suesetaniarrei eta beroiei dagokienean behintzat. Kontuan hartu beharrekoa da, ondoren aipatuko ditugun txanponetxe ugariren kokapena ezezaguna dela gaur egunean. Kasu hauetan, gutxi gorabeherako edo susmatutako kokapenekin lan egin beharrean gara, txanpon aurkikuntzen eta gonbaraketa estilistikoen irizpideen arabera.

Gure zonaldeko txanpon paleohispaniar guztiek eredu berdina aurkezten dute. Aurkian gizon aurpegi baten irudia dute, esanahi ezezagunekoa, agian jainkoren edo aintzinako heroien bat. Ifrantzuan, zaldun bat dute eta honen azpian grafia iberiarrez, txanponetxe hiriaren toponimoa. Zaldun honek txanpongune hiriaren elite agintari eta gerlaria irudikatuko luke.

Txanponetxe baskoi izena jaso dutenak honako ezaugarri orokorrak omen dituzte aurreko ereduaz gain: Aurrealdean burua bizarduna da eta atzealdean zalduna batzuetan lantzaduna den arren, besteetan lantzaren ordez arma motzak erabiltzen ditu. Izurde sinboloaren erabilera nahiko zabaldua da, batzuetan iberiar texto lagungarriez edo goldearen irudi batez ordezkatu edo osatua. Ikusiko dugunez, elementu guzti hauek ez dira txanponetxe baskoien osagarri soilak, inguruko etnien txanponetan ere aurki daitezke kasu batzuetan.

Aipatutako eredu komun honen inguruan, elementu osagarri edo lagungarri desberdinen aldakiak izango dira gaurko sarreraren sailkapen desberdinak ahalbidetuko dituztenak. Osagarri hauen artean interesgarrienetako bat, txanponetxe batzuek aurkezten dituzten aurrealdeko textu osagarriak dira.

Imagopyrenaei blogean sortutako txanpon textu osagarrien sailkapenaren laburpena

Textu osagarri hauen erabilera ez da soilik baskoien aleetan ematen, beroi, keltiberiatarren edo iberoen txanponetan ere azaltzen dira. Baina bereizgarri desberdinak dituzte kasu bakoitzean eta goiko mapak ingurune bakoitzaren mugak erakusten ditu.

Urdinez azaltzen diren txanponetxeek keltiberiarren patroia jarraitzen dute, hau da aurrealdeko textu osagarriek txanponetxe izenaren hasierako silaba edo letrak errepikatzen dituzte (hemen ere badira salbuespenak baina honako hau ideia orokor bezala botako dugu).

Ekialdean kokatutako iberiar txanponetxeek, goiko mapan kokatutako lila, more, txuri eta gorri koloreak aurkezten dituzte. Kasu honetan textu osagarriek txanponaren balioaren datuak ematen dituztela uste dute jakitunek. Untikesken edo Undikesken, Emporioi ondoan kokatutako txanponetxearen brontzezko txanponak erabat liluragarriak dira zentzu honetan.

Untikesken txanponetxearen As aleetako bat (24,08gr)

Aurki edo aurrealdea: UNTIKESKEN iberiar grafiaz, Palas jainkosaren burua

Ifrentzu edo atzealdea: ETABAN iberiar grafiaz, Pegaso zaldia

Untikesken txanponetxearen As erdi aleetako bat (Semis, 10,07gr)

Aurki edo aurrealdea: UNTIKESKEN iberiar grafiaz, Palas jainkosaren burua

Ifrentzu edo atzealdea: ETERDER iberiar grafiaz, Zezena eskuinalderantz begira

Untikesken txanponetxearen As seiren aleetako bat (Sextante, 3,42gr)

Aurki edo aurrealdea: UNTIKESKEN iberiar grafiaz, Palas jainkosaren burua

Ifrentzu edo atzealdea: SERKIR iberiar grafiaz, Pegaso eskuinalderantz begira, azpian izurdea

Aurreko txanponei begiratu ezkero, ondorengo taula laburpena osatu dezakegu. Adituek nahiko garbi dute “eta” hitzaren esanahia txanpon unitatearen inguruan dabilela, hau da “txanponketa”, “moneta unitate” edo ale esanahiaren antzekoa izango lukeela. Ondorengo hitzak txanpon unitatearen kopurua adieraziko luke, hau da “ban” hitzak unitate bat, “erder” hitzak unitate erdia eta serkir hitzak unitate seikia izandatuko luke.

Balioa

 As

Irudia

Textu Laburtua

Textu Osoa

Unitatea

1

Pegaso Zaldia

e ba

eta ban

Unitatea

1

   

etar

Semis

1/2

Zezena

e =

et erder

Kuadrante

1/4

Leoia

e –

e –

Sextante

1/6

Zaldia

ś

śerkir

Untikesken txanponetxean agertzen diren textu lagundarri batzuen laburpena

Baina zilarrezko txanponetara pasa ezkero, hemen ere ba dugu harridurarako arrazoirik. Hasi gaitezen Ars-Sagunto txanponetxeko bi aleekin, drakma eta obolo erdiarekin:

Ars-Sagunto txanponetxearen drakma aleetako bat (2,54gr)

Aurki edo aurrealdea: Erramudun gizonezko burua, izurdea

Ifrentzu edo atzealdea: ARSKITAR iberiar grafiaz, zezena eskuinalderantz begira

Ars-Sagunto txanponetxearen obolo erdi aleetako bat

Aurki edo aurrealdea: Buru Kaskoduna

Ifrentzu atzealdea: ARSEETARKITERDER iberiar grafiaz, zaldi burua eskuinalderantz begira

Aurrean egin bezala laburpen taula osatu ezkero, honako hau ondorioztatu dezakegu. “Eta” hitzak unitatearen esanahia izaten jarraitzen du, baina honako honetan unitate honek “kitar” ondo izena du. Izen berberak, hau da „etarkit“ delakoak, „erder“ kopurua jasotzen du obolo erdiaren kasuan. Hau da zilarrezko txanponek kitar ale izena jasotzen dute.

Balioa

Dracma/Obolo

Txanponetxea

Balioa 1

Balioa 2

Unitatea

1

Arse

etar

 

Unitatea

1

Arse

 

kitar

Unitatea

½

Arse

etar

Kit erder

Ars-Sagunto txanponetxean agertzen diren textu lagundarri batzuen laburpena

Bada azkenengo beste adibide harrigarri bat, eta honako honek Iltirta, gaur eguneko Lleida hiriko txanponetxearen denario aleena da. Kasu honetan, “Kitar” hitzaren ordez, “salir” hitza erabiltzen da, “ban”, ustezko “bat” zenbakiaren aurretik. „Kitar“ edo “salir”, kasu bietan soilik zilarrezko txanponetan azaltzen diren hitzak dira; hauek ere oso esanguratsuak eta gaur egungo zilar euskal hitzarekin parekotasun nabaria aurkezten dutenak.

Iltirta-Lleida txanponetxearen denario aleetako bat (4,00gr)

Aurki edo aurrealdea: Burua eskuinaldera begira eta hiru izurde

Ifrentzu edo atzealdea: ILTIRTASALIRBAN iberiar grafiaz, zaldun palmaduna eskuinalderantz begira

Ikerlari eta adituek ezin izan dute euskararen laguntzaz deszifratu Iberiar hizkuntza eta ondorioz, bi hizkuntza erabat desberdinak direla ondorioztatu zuten. Hala ere, pixkanaka pixkanaka aurkakoa edo behintzat nolabaiteko harreman edo erro komuna dutenaren frogak azaleratzen ari direla dirudi. Orainarte erakutsitakoak, euskaldun orori nolabaiteko irriparrea ezpainetara ekartzeko nahikoa izan beharko luke.

Baina goazen orain baskoien ardatzariren inguruan ikusketa egitera. Claudio Ptolomeo geografo grekoak ondorengo baskoi hirien zerrenda eman zuen k.o. II. mendean: Oiasso, ​Iturissa/Eturissa, Pompaelo, Bituris, Andelos, Nemeturissa, Curnonium, Iacca, Graccurris, Calagurris, Cascantum, Ercavica, Tarraga, Muscaria, Segia eta Allauona.

Erromatar garaian, Ptolomeok aipatutako hiri gehienen kokapena, kondaira.net orrialdearen lana

Zerrenda hau idatzi zuenean dagoeneko bi mende igaroak ziren grafia iberiarra zuten azken txanponak landu zirenetik, baina Ptolomeok izendatutako hirien sailkapena egin ezkero, izen berdinpean txanponketarik egin zuen hiririk agertzen den aurkeztu dezakegu:

 

Kokapena

Txanponketarik Izen Horrenpean

Oiasso

Oiartzun-Irun (Gipuzkoa)

Ez

Iturissa

Ezezaguna, Zaldua-Auritz (Nafarroa)?

Ez

Pompaelo

Iruña

Ez

Bituris

Ezezaguna

Ez

Andelos

Mendigorria (Nafarroa)

Ez

Nemeturissa

Ezezaguna

Ez

Curnonium

Los Arcos (Nafarroa)

Ez

Iacca

Jaka (Huesca)

Bai

Graccurris

Alfaro (Errioxa)

Bai (Baina beranduago, grafia erromatarrez soilik)

Calagurris/Kalakorikos

Calahorra (Errioxa)

Bai

Cascantum/Kaiskata

Cascante (Nafarroa)

Bai

Ercauica/Erkauika

Ezezaguna

Bai?

Tarraga

Ezezaguna, Los Bañales – Uncastillo (Zaragoza)?

Ez

Muscaria

Ezezaguna

Ez

Segia

Ejea de los Cabelleros (Zaragoza)

Bai

Allauona/Alaun

Alagón (Zaragoza)

Bai

Beraz baditugu dagoeneko bost txanponetxe baskoien izenak eta kokaleluak. Zeintzuk dira bost txanponetxe hauek aurkezten dituzten iberiar textu osagarriak?

Bost hiri hauen artean, baskoi lurraldearen hegoaldean aurkitzen ziren Kaiskata eta Kalakorikos-ek eredu keltiberiar argiak jarraitzen dituzte. Kalakorikos-en kasuan ez dago textu lagungarrien arrastorik eta Kaiskataren kasuan, txanponetxearen lehen silaba den KA izkia ageri da.

Kalakorikos txanponetxearen as aleetako bat (9,44gr)

Aurki edo aurrealdea: Bizarrik gabeko burua eskuinaldera begira. Izurde bat atzealdean, ilargia eta izarra aurrealdean

Ifrentzu edo atzealdea: KALAKORIKOS iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Kaiskata txanponetxearen as aleetako bat (13,19gr)

Aurki edo aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. Goldea atzealdean, KA izkia iberiar grafiaz

Ifrentzu edo atzealdea: KAISKATA iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Baskoi lurraldearen ekialde inguruetara begiratu ezkero, Alaun, Iaka eta Segiako txanponetxeak ditugu. Alaun-en kasuan, txanponek sedetanoen iberiar eredu argia jarraitzen dute eta ez dute textu lagungarrien arrastorik.

Alaun txanponetxearen as aleetako bat (13,12gr)

Aurki-aurrealdea: Bizarrik gabeko burua eskuinaldera begira, hiru izurdez inguratua

Ifrentzu-atzealdea: ALAUN iberiar grafiaz, zaldun palmaduna eskuinalderantz begira

Baina Iaka eta Segiako aleei begiratu ezkero, berriro ere aurrealdeko textu lagungarri interesgarriak ikus ditzazkegu. Eta textu lagungarri hauen sailkapena egin ezkero, honako laburpen hau egingo genuke, texto hauek aurkezten dituzten txanponetxeen izenaren arabera:

benkota

benkota on

eta on

ba on

on

bon

           

Baskunes/Barskunes

         

Bentian

Bentian

       
   

Unambaate

     
   

Arsakos

Arsakos

Arsakos

 
       

Arsaos

 
       

Sekia

 
       

Bolskan

Bolskan

         

Sesars

         

Iaka

Ebro Ipar mendebaldean kokatzen diren txanponetxeetan agertzen diren textu lagungarrien sailkapena

IAKA txanponetxearen as aleetako bat (7,95gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. BON textua atzealdean iberiar grafiaz, izurde bat aurrealdean

Ifrentzu-atzealdea: IAKA iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Aurrealdeko BON textu hau, baskoien lurraldeetatik kanpo, suesetaniarren bi txanponetxeetan aurki daiteke, Bolskan eta Sessars-eko txanponetxeen denarioetan alegia.

Bolskan txanponetxearen denario aleetako bat (3,84gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. BON textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: BOLSKAN iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Sesars txanponetxearen denario aleetako bat (3,60gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. BON textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: SESARS iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

BON textuaren esanahia ezezaguna da, batzuek balio esanahidun bezala ulertzen dute, baina kasu horretan bai Iaka-ko brontzezko ale eta bai Bolskan eta Sesars-eko zilarrezko aleetara hedatu beharko genuke esanahi hori. Horrenbestez, BON hitza BA, BAN edo BAT eta ON hitzen uzkurdura bezala ulertu daiteke, non ON hitzak balioaren edo ale kontzeptuaren esanahia izango lukeen. Arsakos-eko ondorengo aleak honako tesi hau indartuko luke:

Arsakos txanponetxearen denario aleetako bat

Aurki-aurrealdea: Burua eskuinaldera begira. BA textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: ARSAKOSON iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Beste horrenbeste esan dezakegu ON textu lagungarria aurkezten duten txanponei buruz. Kasu honetan Bolskan hiri suesetaniarretik hasita, baskoi hiri zen Segia-rantz eta baskoitzat jotzen diren beste txanponetxe batzuetan barneratuko gara:

Bolskan txanponetxearen beste denario aleetako bat (4,01gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. ON textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: (B)OLSKAN iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Segia txanponetxearen hasierako as aleetako bat (11,57gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. ON textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: SEGIA edo SEKIA iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Arsaos txanponetxearen as aleetako bat (13,4gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. Golda atzealdean eta izurdea aurrealdean, ON textua lepoaren ondoan iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: ARSAOS iberiar grafiaz, zaldun arma motzduna, agian aizkora erakoa eskuinalderantz begira

Arsakos txanponetxearen as aleetako bat (8,09gr)

Aurki-aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. ON textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu-atzealdea: ARSAKOS iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Iberiar txanponen artean, ETA hitzaren esanahia ale, brontzezko txanponketa edo unitatearen esanahiarekin parekatu daitekeela ikusi dugu. Ustez baskoiak diren bi txanponetxeetan agertzen da berriro ere ETA hitza eta kasu honeta ON hitzarekin parekatua. Lehenengo txanponetxea lehen ikusitako Arsakos dugu:

Arsakos txanponetxearen as aleetako bat (8,12gr)

Aurki edo aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. ETA textua atzealdean eta ON aurrealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu edo atzealdea: ARSAKOS iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Unambaate txanponetxearen as aleetako bat (12,80gr)

Aurki edo aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. ETA ON textua aurrealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu edo atzealdea: UNAMBAATE iberiar grafiaz, zaldun arma motzduna eskuinalderantz begira

Eta azkenik, azken textu lagungarrien multzoa BENKOTA hitza agertzen duten txanponetxeena da. Kasu honetan ere beste bi txanponetxe ditugu. Bentian-en kasua adierazgarria da, txanponetxe honek BENKOTA ON textua agertzen duten ale gutxi batzuk aurkezten bait ditu.

Bentian txanponetxearen as aleetako bat (6,07gr)

Aurki edo aurrealdea: Burua eskuinaldera begira. ON textua lepo ondoan eta ziur aski BENKOTA buru atzealdean iberiar grafiaz.

Ifrentzu edo atzealdea: BENTIA iberiar grafiaz, zaldun lantzaduna eskuinalderantz begira

Bentian txanponetxearen denario aleetako bat (3,9gr)

Aurki edo aurrealdea: Buru bizarduna eskuinaldera begira. BENKOTA textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzu edo atzealdea: BENTIAN iberiar grafiaz, zaldun arma motzduna (ezpata ziur aski) eskuinalderantz begira

Eta azkenik, txanponetxe berbera izendatzen dutela uste den Baskunes eta Barskunes-eko aleak ditugu, luze hitz egin beharko dugu txanponetxe honi buruz:

Baskunes txanponetxearen denario aleetako bat (4,03gr)

Aurkia: Buru bizarduna eskuinaldera begira. BENKOTA textua atzealdean iberiar grafiaz

Ifrentzua: BASKUNES iberiar grafiaz, zaldun arma motzduna (ziur aski ezpata) eskuinalderantz begira

Barskunes txanponetxearen as aleetako bat (11,67gr)

Aurkia: Buru bizarduna eskuinaldera begira. BENKOTA textua atzealdean iberiar grafiaz. Aurrealdean izurdea

Atzealdea: BARSKUNES iberiar grafiaz, zaldun arma ezpataduna eskuinalderantz begira

Ptolomeok aipatutako Erkauika hiriaren kasua ez da erraza, Erkauika izeneko txanponetxe paleohispaniar baten txanponak ezagunak bait dira; baina ikerlari askok txanponetxe hau Guadalajarako La Muela ingurutan aurkitzen zen erromatar garaiko Ercavica hiriaren geroagoko txanponketekin parekatzen dute. Beste batzuk txanpon paleohispaniarrak baskoien Erkauika hiriarekin eta erromatarrak Guadalajarako Ercavica hiriarekin parekatzen dituzte.

Egia esan, argi da keltiberiar txanponen patroia jarraitzen dutela txanpon hauek, eta baskoi hiriaren txanpon bezala sahilkatu ezkero argi legoke hiri honek zuen eragin keltiberiarra.

Erkauika txanponetxeko As alea

Aurkia: Burua eskuinaldera begira. Golda atzealdean et ER izki iberiarrez aurrealdean

Ifrentzua: ERKAUIKA iberiar grafiaz, zaldun arma lantzaduna eskuinalderantz begira

Luze ibili gara gaurko honetan eta ez dugu urazala baino atzapartu. Oraindik ere, baskoi txanponek erakusten dituzten hiritextuen jatorri eta etimologiaz hitz egin beharra dugu. Baditugu oraindik ere ukitzear diren txanponetxeak, eta badugu grafia sinbolo ezezagunen erabileraren berri ematekorik.

Baina honako hauek beste baterako utzi beharrean gara…

Bibliografia:

VASCÓNICO-AQUITANO – Lengua, Escritura, Epigrafia – Joaquín Gorrochategui – 2020 – Prensas de la Universidad de Zaragoza

Aquitano y Vascónico – Joaquín Gorrochategui – 2020 – link

CATÁLOGO GENERAL DE LA MONEDA DE NAVARRA – Ricardo Ros Arrogante – 2013 – Altaffaylla argitaretxea

Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular – Javier Andreu Pintado – 2009 – Universitat de Barcelona

De etnias y monedas: las “cecas vasconas”, una revisión crítica – Francisco Beltrán Lloris, Javier Velaza Frías – 2009 – link

Las cecas paleohispánicas del Noreste del Valle medio del Ebro – Dia Internacional de Los MUSEOS 2021, Museo de Navarra, CONFERENCIA – Francisco Beltrán Lloris – link

A PROPÓSITO DE UN SEMIS DE ILDIŔDA CON LEYENDA ERDER. MARCAS DE VALOR LÉXICAS SOBRE MONEDAS IBÉRICAS – Joan Ferrer i Jané,
Francesc Giral Royo -2007- link

CATALOGO DEL MONETARIO IBÉRICO DEL MUSEO DE NAVARRA – Luis Francisco Labe Valenzuela – 1984 – link

¿Qué es la Paleohispanística? – konferentzia MAN – Joaquín Gorrochategui – 2019 – link

Moneda de Euskal Herria – Pablo María Beitia Arejolaleiba – 2018

AINTZINAROKO EUSKARA NAFARROAN – NAVARRORUM ERAKUSKETA, Hitzaldia – Joakin Gorrotxategi – link

Leyendas monetales secundarias – Imago Pirenaei bloga – 2011 – link

La jerarquización de las cecas ibéricas – Imago Pirenaei bloga – 2011 – link

EPIGRAFÍA MONETAL PALEOHISPÁNICA. LAS LEYENDAS SECUNDARIAS – María José Estarán Tolosa – link

BANCO DE DATOS HESPERIA DE LENGUAS PALEOHISPANICAS – II NUMISMATICA PALEOHISPANICA – María José Estarán Tolosa, Francisco Beltrán Lloris – link

BENTIAN. ANÁLISIS HISTORIOGRÁFICO DE UNA CECA VASCONA – José M. Torregrosa Yago – link

* beharrezko atalak

Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.