Nafarroako Erresuma

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Aurreko atalean, Paulo Girardi-k Guillaume le Soterel erreformatzaileari bidalitako moneta txostena azaldu genuen. Sarrera hartan, txosten honek Karlos II.-aren erregealdi hasieran landutako txanponketetan izan zuen eragina aurkeztu genuen. Karlos II.a 1350. urteko ekainak 27.an koroatu zuten Iruñako katedralean. Handik gutxira, azaroan, Lizarrako gorteek monedaje zerga onartu zioten nafar moneta berria lantzeko xedearekin. Nafar moneta berri …

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak Read More »

Paulo Girardi eta bere Nafar Moneta Txostena

Les minieres de Navarre qui sont descouvertes jusques au jour d’uy, qui est Samedi 13e jour de may, l’an MIL CCC XL sont cestes: Premierement la miniere d’Urrovy. L’autre si est la miniere dessouz la ville de Miscoz et peut estre loign de celle d’Urrovy la quarte part d’une lieue, et est d’argent et de …

Paulo Girardi eta bere Nafar Moneta Txostena Read More »

Bertrand de la Lande, Baionatar Txanponetxeburuaren Nafar Lanketak

Gaurkoan Bertrand de la Lande txanponetxeburuaz, baiondar hiritar eta Gayon Biarnoko herrixkaren jaunaz arituko gara ikerketan. Bertrand, Nafarroako eta Biarnoko txanponetxeen txanponetxeburu izendatu zuten 1589. urtearen azaroak 30.ean, hau da, Nafarroako Henrike III. erregea era berean Frantziako Henrike IV. errege izatera pasa eta hilabete gutxitara. Gure Bertrand-ek sei urtetako mailegu hitzarmena lortu zuen Morlaas, Pau …

Bertrand de la Lande, Baionatar Txanponetxeburuaren Nafar Lanketak Read More »

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa

Duela aste batzu, Munitx-eko Staatliche Münzsammlung txanpon museoaren bisitan begiztatutako nafar txanpon bilduma aurkeztu nuen. Museoko ale guztien artean bereziena, ziurrenik munduan ezagutzen den ale bakarra, Adrien Blanchet-ek aipatutako Joana III. eta Henrike III.aren medaila bateratua izango litzateke. Adrien Blanchet-ek bere „Histoire monétaire du Béarn“, 1893. urtean argitaratutako liburuan, honako marrazki hau erabili zuen medaila …

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa Read More »

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma

Aspaldidanik, duela zortzi urte pasatxo dira dagoeneko, Munitx inguruetan bizi den euskalduna naiz. Orain dela urtebeterarte hiriburu bavariarretik urrutixeago bizi nintzen, baina orain Munitx kanpokaldera aldatu naiz eta pandemia ere bukatu dela profitatuz, hiri erdialdera bueltatxoak ematera adoretzen gara. 2022. urteko azaroaren hirugarren igandean, Marienplatz-eko geltokian trena utzi eta Odeonplatz inguruetara abiatu ginen oinez familia …

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma Read More »

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak

Donapaleun landutako aleen artean ospe eta ohore gutxien pilatzen dituztenak, Luis II.aren (Frantziako Luis XIII.aren) zilarrezko ezkutu laurden eta zortzirenak dira. Bere aita Henrike III. aren txanpongintzaren inguruan lan dexente aurki daitezkeen bitartean, Biarnoko eta Nafarroako txanponetxeetan landutako Luis II.aren txanpongintzari buruz ezer gutxi aurkitu daiteke. Erakargarritasun falta hori azaldu dezakeen arrazoietako bat, Luis-en agintealdian …

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak Read More »

1589, Hiru Erregeen Urtea

Henrike III.aren Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuenez, 1584. urtea Nafarroako liberen azken lanketa urtea izan zen. Era berean, urte berbera izan zen Donapaleun landutako ezkutu laurdenen lehen lanketa urtea; libera eta libera erdien lanketa amaitzen zen garaiean, ezkutu laurdenen lanketa hasi zuen Donapaleuko txanponetxeak. Frantziako Henrike III.a erregearen 1577. urteko azaroak 28-ko aginduaren bidez …

1589, Hiru Erregeen Urtea Read More »

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak

Euskal txanpongintzari eskeinitako blog honetan ez dugu oraindik Henrike III.ari buruz hitz egin. Gaurkoan, Henrikeren txapongintzari buruz hitz egingo dugu, edo hobe esanda haren txanpongintzaren garai motz bati buruz. Bada Henrike-ren bizitzari buruz zer hitz eginik; 1572tik 1589-ra Nafarroako errege izan ondoren, urte honetatik aurrera Frantzia eta Nafarroako errege izatera pasa zen. Baina higanota izanik, …

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak Read More »

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum

Blog sarrera bat argitaratzen dudanean atzera begiratzen dut eta azken begirada bat ematen diot argitaratutako gaiari. Honakoan, Sancho Iturbide eta bere karlinei buruz hitz egin nuenean, Bernart Lonjuhac alde batera utzi nuela penatu zitzaidan. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bidalitako bigarren eskuizkriboari begira gelditu nintzen, Bernart eta erregetxearen arteko akordioa erakusten diguna. Honako honek oraindik ere …

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum Read More »