Les minieres de Navarre qui sont descouvertes jusques au jour d’uy, qui est Samedi 13e jour de may, l’an MIL CCC XL sont cestes:
Premierement la miniere d’Urrovy.
L’autre si est la miniere dessouz la ville de Miscoz et peut estre loign de celle d’Urrovy la quarte part d’une lieue, et est d’argent et de cuivre, bone mais la quantite ne se peut encores dire.
L’autre en Araço, pres de Ypuzcoa, en la terre de Michiel Yuaignes, escuyer, et est d’argent, et de plom cest que de 15 quintauls de miniere lance fait, 1 marc d’argent et 5 quintauls de plon.
(Paulo Girardi, AGN, Komptoak, Kutxa. 24, nº 38, I, fol. 1)
Paulo Girardi, meategi eta txanponketa maisua 1338. urte hasiera inguruan iritsi zen Nafarroara. Haren zeregina, erresumako meategien (Urrobiko meategiena batipat) etekina areagotzeko beharrezko neurrien garapena zen. Azkenik ere, florentziar maisuak 1340. urtearen urrian zinatu zuen Nafarroako meategien ustiaketa mailegatzen zion hitzarmena.
Baina txanponketa arloan ere adituna zen Paulo, eta 1340. urteko maiatz inguruan, erresumak hain beharrezkoa zuen txanponketari buruz txostena idatzi zion Guillaume le Soterel erreformatzaileari. Txosten hau, erdi aroan Europa mailan aurki daitekeen txanponketari buruzko txosten eta analisi bakarrenetakoa da, eta horrenbestez nafar patrimonioak arlo honetan emandako ekarpenik garrantzitsuenetakoa da. Txostena, aintzinako frantsez hizkuntzan dago idatzia, jatorri hartakoak bait ziren bai Evreux-tar errege-etxe berria, bai haien agindupean ziren erreformatzaileak.
Guillaume le Soterel, Jean de Fresnoy eta Guillaume de Fourqueux erreformatzaileak Evreux-ko Felipe eta Juana II.a erregeen agindupera pasa ziren 1340. urteko martxoan. Haien zeregina, hemen ere, erresumaren zerga etekina zabaldu eta handitzea zen.
Iñigo Mugueta historialari nafarrak 2004 urtean argitaratu zuen garai honetako moneta politikari buruzko lan bikaina. Paulo Girardiren idazkiak aztertu zituen lan honetan, non 1972. urtean Beatrice Leroy-k lehenengoz aztertu zituenetik, egindako lan desberdinak hobetu eta sakondu zituen.
Iñigoren lanak, Paulo Girardi-ren txostenaren alderdi sozial eta ekonomikoei erreparatzen dien bitartean, alderdi numismatikoan agian ba dira sakondu eta zuzendu beharreko atal pare bat. Horrez gain, Paulo Girardi-k 1343. urtean Nafarroako erresuma utzi bazuen ere, Guillaume le Soterel-ri bidalitako txostenaren edukiak Karlos II.a errege koroatu berriak 1351. urtetik aurrera egindako txanponketetan eragin zuzena izan zuen. Izan ere, Guillaume le Soterel-ek, Karlos errege berriaren gorteko agintari boteretsua izaten jarraitu zuen.
Nafarroako erresumak, ez zuen bertako txanponketa berririk izan Joana I.a erreginaren erregealdi hasieratik, 1274 eta asko jota 1284 urteen artean izan ziren azkenak. Handik aurrera, Frantziako erregeak Nafarroako errege bihurtu ziren heinean, Nafarroako santxeteek Frantziako diru tournaitarrei utzi zieten plazatako bidea, erabat desagertu arte. Santxete zaharrak zilarretan aberatsagoak ziren eta Frantziako diru tournaitarren balio nominal berbera zutenez, jendeak etxean altxortzen zituen, diru tournaitarrak erabiliz.
Evreux-eko errege-etxe berriak 1328. urtean koroa jaso zuenerako, Frantziar erresumako txanponak ziren nafar lurraldeetan erabiltzen zirenak. Nafarroa politikoki Frantziako erresumatik banandu zen arren, moneta arloan egunero erabiltzen ziren txanponak Frantzian aurreko erregealdietan landuak eta handik ekarritakoak ziren.
Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako diru tournaitar erdia (oboloa) – 0,47 gr, 14,0mm diametroa – 3 diru eta 6 grano (270 milesima)
Aurkia: PHILIPPVS.REX
Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS
CLASSICAL NUMISMATIC GROUP, INC., ELECTRONIC AUCTION 246, LOT 540 15.12.2010
Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako diru tournaitarra – 0,86 gr, 17,9mm diametroa –3 diru eta 14 grano zilar (299 milesima)
Aurkia: PHILIPPVS.REX
Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS
INUMIS, MAIL BID SALE 27, LOT 2056 14.10.2014
Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako diru tournaitar bikoitza – 1,18 gr, 20,0mm diametroa – 4 diru eta 18 grano Zilar (399 milesima)
Aurkia: PHILIPPVS.REX
Ifrentzua: MON DVPLEX REGAL.
COINS.EE OY, AUCTION 54, LOT 308 28.05.2022
Evreux-eko Felipe III. nafar errege koroatu berriak monedaje zerga biltzeko onarpena jaso zuen agintealdi hasieran. Zerga hau, nafar txanponketa berrien lanketa ahalbidetzeko laguntza bezala proposatu zen 1329. urtean. Baina geroxeago, 1330. enean, erresumaren talde desberdinek atzera egin zuten eta monedaje laguntza berri bat bildu zuten txanponketa berririk ez egitearen truk (moneta ugaria eta osasuntsua omen zen).
Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako gros tournaitarra – 4,06 gr, 25mm diametroa – 11 diru eta 12 grano zilar edukia (958 milesima) – 12 diru tournatarreko balioa, 4,219gr pisu nominala
Aurkia: BNDICTV: SIT: NOME: DNI: NRI: DEI: IHV. XPI. Barrualdean : PHILIPPVS•REX
Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS
INUMIS, MAIL BID SALE 12, LOT 407 22.10.2010
Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako gros hirurena (Maille Tierce) – 1,35 gr, 25mm diametroa – 11 diru eta 12 grano zilar edukia (958 milesima) – Lau diru tournaitar inguruko balioa (zertxobait gehiago 4 diru eta 3/8)
Aurkia: BNDITV: SIT: NOME: DHINI. Barrualdean : PHILIPPVS•REX
Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS
MÜNZ ZENTRUM RHEINLAND, AUCTION 194, LOT 2031 15.09.2021
Hala ere, moneta egoera ez zen gorteek aipatu bezain osasuntsua, hurrengo urteetan diru faltsutze eta txanponen onarpen eskaxaren berri ugari bait ditugu. Horrenbestez, 1340. urtearen inguruan Paulok txanponketa berri bati buruzko txostena idatzi zuen eta erreformatzaileek, erresuma txanponketa berri hori onartzeko prest zegoela aldarrikatu zuten. Erresumaren eskaria, txanpon diru unitate berriak hiru dirutako (250 milesima) zilar edukia eta lanketa marko bakoitzeko 24 sueldotako pisua (diru bakoitzak 0,849gr) izatea zitzatekeen. Txanpon ezaugarri hauek, garai berdineko txanpon parisiar frantziarraren azpitik ziren (pisu berbera baina zilar edukiera txikiagoa), eta Felipe eta Juana erregeen erregealdiaren hasieran eztabaidatutakoen berdinak baziren ere, hemengo honetan ere, ez zen txanponketa berririk landu.
Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako urrezko “massa d’or” – 7,03 gr, 31,5mm diametroa – 22 kilate urre (916 milesima), 7,094gr pisu nominala – 25 sueldo tournaitarretako balioa
Aurkia: PҺILIPPVS ⁝ DЄI ⁝ GRA ⁝ FRANCҺORVM ⁝ REX
Ifrentzua: XP’C ⁝ VINCIT ⁝ XP’C ⁝ RЄGNAT ⁝ XP’C ⁝ IᙏPЄRAT
ROMA NUMISMATICS LIMITED, AUCTION 20, LOT 830 29.10.2020
Girardiren lanak, garai hartako txanponketa usadioen begirada paregabea ematen digu. Har dezagun honako pasartea:
Et sachiez de certain que tout seigneur, quant il convient a fere monnoie, il la donne fere de trois manieres: soit d’or, et d’argent blanc, et monnoie noire. Et celle d’or d’une maniere, et d’argent blanc de deux maniers: une de grant valeur, el’autre de petite valeur, et de la petite monnoie doit fere de 3 manieres: soit les petites et demis et double. Et au comencement il doibt fere de toutes manieres de ces monnoies dessus dites, tant come il lui plaira, et depuis apres se peut tenir a la quelle que il lui plaira. Et puis que il commence a fere sa monnoie a celui temps que il lui plaira, il fera deffendre que nul ne prengne monnoie se nest la soue, et toute autre monnoie au billon, et sur celle paine et caetera.
Hiru eratako txanponak landu ahal zitzazkeen edozein agintarik; urrezkoak, zilar zurikoak (zilar edukian aberatsak) eta zilar beltzezkoak (biloiezkoak edo zilar eduki txirokoak). Urrezkoek, eredu bakarra beharko lukete, zilarrezkoek eredu parea eta biloiezkoek hiru eredu, unitatea eta haren erdi eta bikoitza. Girardi-k azaltzen diguna, Frantziako erresumaren (eta era berean Nafarroako erresumaren) XIII. mendearen bukaera eta XIV. mendearen hasierako txanpon patroi sortaren deskribapena da. Ondorioz, sarrera honetan zehar azaltzen joan garen Nafarroako Felipe I.aren (Frantziako Felipe IV.aren) txanponetan isladatzen da.
Aipatutako garai honetan berrikuntza nabariak eman ziren Frantziako txanponketetan. Karolingiarren garaietatik zilarrezko diru txikiak erabiltzen ziren bai Frantzian, bai Europa mendebalde gehienean, diru pisuarean (1,27gr) pisu ingurukoak eta mendetan zehar zilar edukia galtzen joan zirenak. Urrezko txanponik ez zen lantzen. Luis IX.ak (1226-1270) eta haren ondorengoek zilar garbia (garai haietan zilar garbia 958. milesima ingurutaraino iristen zen, “Argent Le Roy” delakoa) zuten gros txanpon ale mardulak sortu zituzten. Txanpon hauek gros bateko pisuaren (3,82gr) inguruan izan behar ziren eta esan bezala, garaiko zilar birfintze teknikek ahalbidetzen zuten zilar hutsezkoak zirenez, sistema karolingiarraren hurrengo balio urratsa zen sueldoaren (hamabi diruren) balioa hartu zuten.
Horrez gain, urrezko txanponketak ere hasi zituzten, garaiko italiar errepubliken eredua jarraituz, batez ere Florentziako florinarena, aspaldian Frantzian erabiltzen ez zen sistema bimetaliko bat ezarriz. Sistema bimetaliko honen arabera, urrezko libra bakoitza zilarrezko hamar libraren balioaren inguruan izan behar zen. Era berean, urrezko txanponek sistema karolingiarraren hurrengo balio urratsa izango zuten, libera edo libera erdikoa alegia (libera bakoitzak hogei sueldo balio bait zituen). Baliokidetsun sistema honen finkatze sahiakerak arazo ugari izan zituen, urre eta zilarraren arteko balio aldaketen eta Ehun Urtetako gerratearen garapenaren ondorioz.
Girardik, erresumarentzat eta batez ere, haren agintari eta errege-erreginarentzat dagoeneko ezaguna zen moneta patroia aurkezten zuen bere txostenean. Paolo-ren ustez, Nafarroako moneta berria lantzeko garaian, hasiera batean era guztietako aleak eta nahi adineko kopuruan landu behar ziren; geroago, txanponketa aldi berri batean, ale eredu bakarrak landu zitezkeen, berriro ere nahi adineko kopuruan. Nahiko denbora pasa ondoren, agintariek erresumakoak ez ziren beste txanpon guztiak debekatu behar zituzten.
Frantziako Felipe VI.Valoistarraren (1328-1350) izenean landutako Paristar bakana – 0,74 gr, 15mm diametroa – 3 diru eta 14 grano zilar (299 milesima), 0,849 gr pisu nominala – Paolo Girardi-ren txanpon erreferentzia
Aurkia: PHILIPPVS.REX
Ifrentzua: FRANCORVM
MONNAIES D’ANTAN, AUCTION 31, LOT 683 28.05.2022
Karlos II.aren erregealdi hasieran (1349-1387), 1349. urtean, Girardiren idazkiaren edukiak oraindik ere erabateko balioa zuen. Felipe VI. (1328-1350) lehen Valoistar errege frantziarra, haren aurrekoen txanpon eredu berberak erabiltzen hasi zen hein handi batean. Eta Karlos-en lehen txanponketak, Frantziakoen kopia estetiko bat izan ziren.
Frantziako Felipe VI.Valoistarraren (1328-1350) izenean landutako diru tournaitarra – 0,92 gr, 19mm diametroa – 3 diru eta 14 grano zilar (299 milesima) 1,112gr pisu nominala
Aurkia: PHILIPPVS.REX
Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS
INUMIS, MAIL BID SALE 6, LOS 503 07.11.2008
Frantziako Felipe VI.Valoistarraren (1328-1350) izenean landutako gros tournaitarra – 3,57 gr, 27mm diametroa – 11 diru eta 12 grano zilar edukia (958 milesima) – 12 diru tournatitarretako balioa, 4,079gr pisu nominala
Aurkia: BNDICTV: SIT: NOME: DNI: NRI: DEI: IHV. XPI. Barrualdean : PHILIPPVS•REX
Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS
CGB.FR, INTERNET AUCTION JANUARY 2023, LOT 779596 24.01.2023
Frantziako Felipe VI.Valoistarraren (1328-1350) izenean landutako gros urrezko ezkutua – 4,50 gr, 28,3mm diametroa – 23 kilate urre edukia (958 milesima) – 1348. urteko urtarrila 4,532gr pisu nominala, 18 sueldo eta 8 diru tournaitarren balioa
Aurkia: PHILIPVS DEI GRA FRANCORVM REX.
Ifrentzua: XP’C. VINCIT. XP’C. REGNAT. XP’C. IMPERAT
INUMIS, MAIL BID SALE 26, LOS 315 14.10.2014
Girardi-ren txostenaren hurrengo pasarteak adituen eta historiagileen arreta handienak jaso dituztenak dira. Pasarte hauetan agintari batek txanpon berrien lanketarako zituen hiru arrazoi posibleak azaltzen ditu; lehena, agintariaren eta bere boterearen ohorezko txanponketak, non hauetan agintariak ez zuen irabazirik hartu behar. Txanponketa hauek bai urre, bai zilar eta bai biloizko aleen ospea ezartzea zuten helburu, edonon onartuak eta estimuzkoak izan zitezen. Era honetako txanponketak ezin ziren denbora luzez mantendu, ohorezko txanponketa hauen lanketa denboran zehar mantentzea zin egiten zuen agintaria leloa bait litzateke. Urrezko eta zilarrezko txanponen kasuan, bere baitan duten metal eduki onarengatik moneta indartsuak deritzogunak lirateke.
Si la veult faire pour avoir honneur de Seignourie, je di qu’il doit faire de toute monnoie, soit d’or, d’argent, et d’argent aloie avec cuivre, c’est monnoie noire. Et di que chascune de ces monnoie doit faire si bone, que ne y gaagne ne perde pour entrer en possession du faire monnoie; et aucun Seigneur au commencement doit faire sa monnoie pour tel que elle ait cours par toutes pars, la face si bone que il ne perde. Mais ne la tienne longuement que il n’est tenu de la maintenir emsi forte, se il ne l’avoit jure. Et fol est qui tele chose jure.
Bigarrena, bere menpekoen beharrei erantzuteko egin beharreko txanponketak ziren. Menpekoen artean klase sozioekonomiko desberdinak omen ziren eta hauetako bakoitzak, txanpon unitatearen eredu desberdina omen zuen bere onurarako. Lehenik, errenta sarrerak zituzten guztiak zeuden, nobleak eta elizgizon handiak, zeintzuren mesedetan 3 dirutako (250 milesima) zilar zilegitasunean oinarritutako diru unitatearen ezarpena legoke. Bigarrenik, merkatari eta artisuak, zeintzuren mesedetan 3 eta 2 diru arteko (250 eta 166,66 milesima artean) zilar zilegitasunean oinarritutako diru unitateen ezarpena legoke.
Hirugarrenik, bere indarraren bidez bizitza irabazten zuten guztiak, nekazari, jornalari eta soldatapekoak (gaur egungo proletarioak), zeintzuren mesedetan 2 diru edo gutxiagoko (166,66 milesima azpitik) zilar zilegitasunean oinarritutako diru unitateen ezarpena legoke. Egia esan, pasarte honek erabateko garrantzia du eta txanpon unitate indartsu edo ahul batek, zein klase ekonomikorentzat onuragarri zen argi eta garbi azaltzen du.
Hala ere, Girardi-k faktore pare bat ahazten ditu; diru unitatearen pisuak ere ba zuen noski bere garrantzia, pisu handiagoko diru unitateak zilar gehiago bait zuen bere baitan pisu txikiagokoarenarekin gonbaratu ezkero. Bestalde, garai hauetan aipatzen ez zen beste faktorea, gaur egun inflazio deritzoguna zen, non klase behartsuenak beti galtzen irteten ziren eta diren. Sei edo zazpi urteroko epean, landutako txanponek eragindako talde irabazidun eta galeradunak ikustatu behar omen ziren, behar izan ezkero galeradun taldeentzat onurazkoak ziren txanponketa berrien bidez orekatuz.
La premiere maniere de la gent, sont tous ceuls qui ont rente de sobre, c´est que dessus les despens li demeure de sa rente; especialment ceuls qui ont les rentes en deniers. C´este maniere de gens vouroient bien l’une maniere de monnoie, cest monnoie de fors aloy, que s’entent de 3 deniers d’aloy en sus L’autre maniere de gens sont tous ceuls qui usent marchanderie, qui voudroient autre maniere de monnoie. C’est monnoie moiegne, c’est de 2 deniers d’aloy a 3. Toutefois marcheandisse n’est bone si non quant la monnoie est en moien estat. Et a escrire toutes les raisons en cest escript il seroit trop lonc.
L’autre maniere de gens sont tous ceuls qui vivent du travail de leur corps. Ceuls yci voudroient avoir une monnoie menue, cest de 2 deniers d’aloy en jus
Hirugarren txanponketa mota, gerrate edo gastu handiko denboraldietan landu beharreko txanponketak ziren, txanponketa erabat ahulak, non agintariak irabazi handiak hartzen zituen, eta ondorioz galera handiak ezartzen zizkion txanpon hauek hartzen eta onartzen zituenari. Galera hauek, agintariak ezartzen zuen txanponaren balio nominalaren eta bere baitan zuen metale preziatuaren berezko balioaren artean zegoen desberdintasunaren ondorioz ematen ziren. Gerrate edo gastu handiko garaia amaitu bezain laster, garai hauetan landutako txanponketa guztiak ahal bezain azkar jasotzea komeni omen zen.
La quarte monnoie voullent les seigneurs quant ont guerre, et a donc peut faire monnoie tant foible comme il veult pour avoir a despende et a paier a sa gent pour deffendre soi et sa gent et sa terre. Mais a la fin de sa guerre, doit reçouvrer la dicte monnoie, celle qui se trouvera par le pris de la bone premiere, si ne veult avoir pechie de son peulple.
Karlos II. erregea bukaezinezko gerrate sortetan ibili zen bere agintealdian zehar eta ondorioz, bigarren eta hirugarren txanponketa moten artean ibili zen, beti ere bere txanponketetatik irabazi mardulak egiteko sahioan.
Esan dugun moduan, Karlos erregearen hasierako txanponak Frantziakoen islada argia ziren, baina frantziako aleek baino metal preziatu gutxiago zituztenez eta Normandiako gerrateen ondorioz Frantzian sartzen hasi zirenez, Carlos de la Cerda Frantziako kondestableak moneta faltsutzaile bezala iraindu zuen Nafarroako erregea.
Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Ezkutua
Aurkia: KAROLVS:DEI:GRA:NAVARRA:REX
Ifrentzua: XPC:VINCIT:XPC:REGNAT:XPC:IMPERAT
Frantziako Biblioteka Nazionalaren Alea (BNF) – 4,31gr eta diametro ezezaguna – Ale hauek 4,532 gramotako pisu nominala izan behar zuten; nire ustez 16 kilate urre (666 milesima) zuten – 1353.an Lucas Lefebre-ren kontutan 15 sueldo karlinoen balioa zuten
Frantziako Biblioteka Nazionalaren Argazkia
Pasarte txiki batean Girardi-k metal preziatuen jatorriari buruz hitz egiten du; agintariak bere lurraldeetan meategiak bazituen, askatasun eta lanketa tarte handiagoak zituen, Nafarroan Urrobiko zilar meategiekin sahiatzen ari ziren moduan; bertan meategirik ez bazen, kanpotik ekarri behar ziren metale preziatuak eta ondorioz lanketa zerga edo “senyoriajea” murriztu beharra zegoen, merkatariek zekarten zilar emaria agortu ez zedin. Urrearekin batez ere, hau beti kanpotik bait zetorren, ez zegoen joko tarte handirik. Hemen ere, Girardi-k urre eta zilarrezko txanponketa marko baten lanketak sortzen zituen lanketa kostuen berri ematen du, San Luis IX. (1226-1270) erregearen diru tournaitarretan; hamar diru sueldo urrearentzat eta bi sueldo eta sei diru eta hiru sueldo artean zilarrarentzat. Hau ere oso pasarte interesgarria litzateke, eta nik behintzat ez dut ezagutza zehatzik, urrearen eta zilarraren arteko lanketa kostuen desberdintasun handi hau azaldu dezakenik.
Senyoriaje zergaren konzeptu hau hemen agertzen zaigu Girardiren idazkian; hau da Nafarroako erresumaren txanpon historian zerga honen lehen aipamena. Orainarte, errege-etxeak txanponaren kalitatea mantendu zedin monedaje zerga jasotzen bazuen, hemendik aurrera, txanponketa prozesuan bertan hasiko da senyoriaje zerga jasotzen. Girardik biloiezko diruen lanketari buruz hitz egiten duenean, argi eraskutsiko digu nola egiten ziren zerga kontuak garai haietan.
Biloiezko txanponak egiteko garaian, argi izan behar zen zein zilar eduki jaso behar zuen txanpon bakoitzak. Hau argi izanda, erraz jakin zitekeen zenbat lanketa marko irtengo ziren zilar garbi marko bakoitzetik. Lanketa marko bakoitzeko bi sueldotako lanketa kostuak kalkulatu behar ziren, eta hauez gain zilar garbi marko bakoitzeko zenbat “senyoriaje” zerga atera nahi zen gehitu behar zen. Hurrengoz, lanketa marko bakoitzetik atera nahi zen txanpon kopurua erabaki behar zen, non txanpon bakoitzak bere balio nominala zuen. Zilar garbi marko batetik ateratzen ziren lanketa marko kopurua, lanketa marko batetik ateratzen zen txanpon kopuruaz biderkatuz, zilar garbi marko batetik ateratzen zen txanpon kopurua eta hauen balio nominala kalkulatu zitekeen; balio nominal honi, lanketa marko kopuru bakoitzeko bi sueldotako kostuak eta senyoriaje zerga kenduz, zilarra zekarren merkatariari ordaintzen zitzaion diru kopurua emango liguke.
Aurreko laburpena egin ondoren, Girardik bi adibide konkretu erakusten dizkigu, bata 21 kilatetako urre txanponarena:
Les monnoies de l’or se font a quarati. Et je vous dire que veult dire quarati. Tant est dire l’or quarati, comme l’argent est dire denier d’aloy, et ainsi comme l’en dit a l’argent de 12 deniers d’aloy quant est fin, ainsi di l’en a l’or de 24 quarati quant est fin. Ore si voullez faire monnoie d’or fin ne se pourroit faire plus fine que de 24 quarati, non pour quant que il n’est nul monnoie d’or tant fin que n’en faille aucune chose. Et se vous voullez faire aucune monnoie d’or qui ne fust tant fine, prenez de l’or fin, tele quantie comme vous voudrez, et le remenant meitez d’argent fin ou cuivre fin, et le alleez de quel aloy que vous voudrez, a grant priz ou a petit, selon la monnoie que vous voudrez faire. Et povez aleer or, argent et cuivre, ou si voullez d’or et d’argent, ou si voullez d’or et de cuivre. Tout est en votre volente se l’on vous voudrez faire la monnoie coullouree, quar toutefois chascun est bon aloy.
Pasarte hau itzela da; urrearen zilegitasuna kilatetan neurtzen zen, non urre garbiak 24 kilate zituen, gaur egun oraindik egiten dugun modu berdinean. Zilarraren zilegitasuna berriz, aleazio dirutan neurtzen zen eta zilar garbiak 12 diru zituen, euskal txanponen pisu eta legea atalean ikusi genuen arabera. Urre txanponen urre edukia murriztu nahi ezkero, zilar garbia, kobre garbia edo hauen bien nahasketa erabili zitekeen. Kobrea erabiliz txanponak koloretxuagoak omen ziren (eta merkexeagoak) eta zilarra erabiliz, “gozoagoak”(garestixeagoak ere bai); biak erabiltzea ere posible zen. Hogeitabat kilatetako urre txanponak lantzeko garaian, galdatutako 21 ontza urre hartzen ziren (ontza bakoitza 30,59gr ziren) eta hauei 3 ontza kobre edo zilar gehitzen zitzaizkien. Aleazio honetatik, beharrezko kospel edo txanponbudinak egiten ziren, eta hauek txanpondu ondoren, urrezko txanponak.
Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Ezkutua, 4,52gr 27mm – Ale hauek 4,532 gramotako pisu nominala izan behar zuten; nire ustez 16 kilate urre (666 milesima) zuten – 1353.an Lucas Lefebre-ren kontutan 15 sueldo karlinoen balioa zuten
Aurkia: KAROLVS:DIE:GRA:NAVARRA:REX
Ifrentzua: XPC:VINCIT:XPC:REGNAT:XPC:IMPERAT
Javier Bergua bildumaren Alea – Ricardo Ros-en argazkia
Girardi-ren garaian urre marko batek, zilarrezko hamabi edo hamairu markoren balioa omen zuen; frantziar sistema bimetalikoaren ametsezko 1/10 ratio horretatik urruntzen ari zen dagoeneko. Baina ondoren, azalpen nahiko eztabaidagarria egiten du; urrearen eta zilarraren balioaren arteko baliokidetasun hau, erresuma desberdinen arabera desberdina omen zen, erresuma bakoitzean urreak zenbat balio, horrenbeste balio omen zuen zilarrak eta zilarrak biloezko txanponetatik hartzen omen zuen bere balioa. Gauza guztiek diru unitate txikienetik hartzen bait zuten balioa eta izena, eta diru unitate hau, betidanik dirua (denier) omen zen. Beste unitate handiago guztiei honek ematen omen zien izaera.
Et se vous voullez savoir que vaut un marc d’or fin, tousiours trouverez que un marc d’or fin vaus de 12 a 13 marcs d’argent fin. Toutes ces choses sont selon que ou pais est cher l’or ou l’argent, et selon que vaut l’or vaut l’argent, et l’argent vaut selon la monnoie noire. Toutefois que toutes choses prennent valeur et nombre de la monnoie menue. Toutefois que la monnoie menue est commencement de nombre cest un denier, et cestui un est le meneur nombre et tous les autres nombres sont fais par li et par cestui denier petit, si comment que se face tout l’autre aloy.
Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako zilarrezko Nafarroako grosa – 3,37gr – 7 diru zilar (583 milesima) – 5 sueldo eta 4 dirutako taila teorikoa (244,75/64= 3,8242 gr) – Hamabi diru karlinotako balioa
Aurkia: BENEDICTV:SIT:NOME:DNI:NRI:DEI:I Barrualdean KAROLVS:REX
Ifrentzua:DE NAVARRA
AUREO & CALICÓ S.L., SUBASTA 256, LOS 1694 03.12.2013
Azkenengo adibidea biloiezko txanponen lanketari zegokiona da. Evreux-ko Felipe (1328-1343) eta haren emazte Joana II.aren (1328-1349) agintealdian zehar, eztabaidan izan ziren hiru aleazio diru eta 24 sueldotako tailadun diruen lanketaren adibidea alegia. Aipatu bezala, erregealdi honetan ez ziren mota honetako diruak landu, eta Karlos II. semearen (1349-1387) hurrengo erregealdian ere, diru karlino berriek ez zuten Girardik proposatutako patroi hau jarraitu. Aipatutako Paristar diruak Frantziar erresuma iparraldekoak ziren, Normandia aldean ezagunak eta erabiliak izango ziren baina hegoaldean eta Nafarroan bertan, diru tournaitarrak ziren nagusi eta Karlos II.ak hauek hartu zituen eredu moduan.
Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako biloizko diru karlinoa – 1,00gr, 17mm – 2 diru eta 6 grano zilar (187,5 milesima) – 20 sueldotako taila teorikoa (1,019gr)
Aurkia: KAROLVS:REX
Ifrentzua: DE NAVARRA
MONNAIES D’ANTAN N°12 Lot 777 22.11.2012
Si vous voullez faire monnoie qui soit a 3 deniers d’aloy et que se trouve du marc 24 sous, et couste le marc d’ouvrer et de cuivre 2 sous, et le roy en veult gaagner 5 sous pour marc d’argent fin. Voullez savoir qui dovra le roy du marc d’argent fin, et voullez savoir a quel pois seront tailliez ces deniers.
Agintari batek 3 dirutako biloizko txanpona landu nahi bazuen, non lanketa marko bakoitzeko 24 sueldo diru ateratzen ziren, lanketa marko bakoitzaren lanketa kostuak bi sueldotakoak baziren eta erregeak zilar garbi marko bakoitzeko bost sueldotako senyoriaje zerga jaso nahi bazuen, zein izango zen zilar marko garbi bat txanponetxera zekarrenari emandako ordaina eta zein landutako diru hauen taila edo pisua?
Nous devons premier savoir quans marcs de monnoie menue trairions du marc d’argent fin, et si le voullons savoir devons partir 12 deniers de fin, pour les 3 deniers d’aloy, de quoi devons faire la monnoie menue, quar a partir 12 par 3 en envient 4, donc d’un marc d’argent fin ferons 4 mars de monnoie menue, et un marc de la monnoie menue entre 24 sous, donc dirons, 4 fois 24 sous font 4 livres, 16 sous, donc d’un marc d’argent fin avons fait 4 livres, 16 sous. Or veeiz combien nous couste que coustent les 4 marcs d’ouvrer, et cuivre 8 sous; et 5 sous, que le roy en veult gaagner font 13 sous, les quels nous devons traire de 4 livres, 16 sous, demeure 4 livres, 3 sous. A donc le roy peut donner du marc de l’argent fin 4 livres, 3 sous, selon la monnoie ordene dessus.
Hiru diru edo gaur eguneko 250 milesimatako zilar aleazioa zuten lanketa markoak egiteko garaian, zera ondorioztatu dezakegu, zilar garbi marko bakoitzetik lau lanketa marko aterako zirela. Lanketa marko hauetako bakoitzak, laurden batetako zilar edukia eta hiru laurdenetako kobre edukia izango zuen. Lanketa marko bakoitzetik, 24 sueldo txanpon ateratzen baziren, hau da 288 diru txanpon, lau lanketa marko hauek orotara 1152 diru ale sorreraziko zituzten. Diru kopuru hau libera eta sueldotara pasa ezkero (libera bat->20 sueldo, sueldo dat->12 diru) 4 libera eta 16 sueldo izango genituzkeen. Aleazio marko bakoitzaren lanketak bi sueldotako kostua zuenez (guztira 4x2sueldo=8 sueldo) eta erregeak 5 sueldotako senyoriaje zerga jaso nahi zuela kontutan hartuta, guztira 13 sueldo kendu beharko genizkioke 4 libera eta 16 sueldo hauei. Ondorioz, zilarra dakarren merkatari orok, lau libera eta hiru sueldotako txanpon diru ordaina jasoko zuen txanponetxera zekarren zilar garbi marko bakoitzarengatik.
Eta garai hartako pisutan, zenbateko pisua izango luke diru hauetako txanpon bakoitzak? Gogora dezagun, garai haietako Nafar txanpon pisuek honako baliokidetasunak zituztela: libera (489,5058gr) bakoitza bi markotan (244,75gr) azpibanatzen zen, marko bakoitza zortzi ontzatan (30,59gr), ontza bakoitza zortzi grosetan (3,82gr), gros bakoitza hiru dirutan (1,27gr) eta diru bakoitza 24 granotan (0,053gr).
Or veons que pesera un denier de ceste monnoie, le marc poise 8 onces et l’once poise 24 deniers de pois. Dirons 8 fois 24 deniers pesans, font 192 deniers pesans, devons partir en 24 sous qui entrent ou marc, qui font 288 deniers, donc partirons 192 deniers pesans, par 288 deniers. Et le denier pesant a 24 grains pesans, devons donques multeplier 24 fois 192 grains, qui font 4.512 grains a partir en 288, et en vendra 16 grains, et 16 grains font les 2 tiers d’un denier pesant. Et tant doit peser chascun des deniers de la monnoie de 24 sous pour marc.
Marko pisu bakoitzak 192 diru pisu zituenez, honek 4.512 pisu grano emango lizkiguke. Kopuru hau marko batetatik ateratzen den 288 txanpon kopuruaren artean zatikatu ezkero, txanpon bakoitzak 16 pisu granotako pisua, hau da 2/3 pisu dirutako pisua zuela ondorioztatzen zuen Girardik, gaur egunetako 2/3×1,27gr=0,84666gr.
Azalpen guzti hauen ondoren, azkenik ere, honela bukatu zuen Girardik bere txostena, azkar eta zuzen; xehetasun guzti hauei buruz ahoz-aho berri ematea komeni da, ez bait ditu persona orok ezagutu behar, estimu eta fidezkoak direnak bakarrik.
Le demourant de ceste chose voullonz dire de bouche, pour ce que ne sont pas assavoir a toutes gens, fors que a ceuls a qui il vous plaira.
Bibliografiaren ondoren, Paulo Girardi-ren txostenaren eduki osoa erakusten da, jatorrizko frantsez zaharrean, nahi duenak begiztatu, irakurri eta aztertu dezan; on egin!
AGN, Komptoak, Kutxa. 24, nº 38, I, fol. 2-4
Bibliografia:
Política monetaria en Navarra bajo el reinado de los primeros Evreux (1328-1349)– Iñigo MUGUETA MORENO– 2004 – link
El impuesto del monedaje en el reino de Navarra (ca. 1243-1355) – Juan Carrasco – 2011 – link
Monetary practice and monetary theory in Europe (12th-15ht Centuries)- PETER SPUFFORD– 1999 – link
Moneda metálica y moneda crediticia en el Reino de Navarra (siglos XII-XV)- JUAN CARRASCO– 1999 – link
Moneda medieval navarra –Manual de Numismatica – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 2021
Théorie monétaire et extraction minière en Navarre vers 1340 – Beatrice Leroy – 1972 – link
Les émissions monétaires de Charles dit le Mauvais à Évreux (1356-1361) – Jen-Christian Moesgaard – 1999 – link
Catálogo numismático de Navarra II – Monetarios del Museo de Navarra, Gabinete de monedas y medallas de París, Museo Arqueológico Nacional, Gabinete Nimismático de Cataluña, Museo de la Casa de la Moneda, American Numismatic Society y Colección “Bergua” – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 1995-1996 – link
ARTZIBAR – Minería. El gran desconocido – Jose ETXEGOIEN – 2013 – link
LA MONEDA EN NAVARRA – MUSEO DE NAVARRA – EXPOSICION DEL 31 DE MAYO AL 25 DE NOV 2001. Miguel Ibáñez Artica – link
Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.
AGN, Komptoak, Kutxa. 24, nº 38, I, fol. 2-4
Tout seigneur qui a use de faire monnoie par aucun temps passe et puis demoure aucun temps que il ne la fait, et puis derechief [veut] torner a faire monnoie, convient que requierge le peulple et ait conseil avecques lui, et ordenent tout ensemble quelle monnoie sera fait, et de quel aloy.
Et se le peulple ne le vouloit consentir de faire la dicte monnoie, le seigneur peut denoier au peulple que il ne rengnent ne use d’autre monnoie que de la seue qui est faite en son roialme. Et se il dient que il vout ne peuent trouver que petit dicelle monnoie, le seigneur leur peut demander:
Que avez vous fait de la monnoie qui a este faite en mon roiaume? Quar la monnoie ne s’est pas gastee, ne issue hors, se par vous n’est, et se vous n’avez monnoie, convient que de ces deux choses soit une: ou vous l’aviez traitte hors du royaume, ou vous l’avez fondue au royaume. Et convient que il respondent a une de ces deux choses, et quelque response que il facent de ces 2 choses ne peut que il ne chicent en la merci du Roy.
Et se par eulx la dicte monnoie a este confirmee au dit roiaume ou de ly, le Roy peut faire monnoie par raison de la neccessite d’icelle au royaume, a le conseil du peuple, telle monnoie qui soit proufitable a son commun. Et se vous voulez sauer quelle monnoie sera plus proufitable a la comune gent du royaume, regardez tout en tour votre royaume, et regardez es autres royaumes et pais quelle monnoie il font et de quelle valour. Et prenez selon la monnoie que trouverez que il font, vous devez prendre une monnoie meyane, de bon aloy et de droit pois, en maniere que la dicte monnoie soit un petit meilleur que les autres, se faire se peut sans domage du seigneur, en telle maniere que la dicte monnoie ait bon cours par toutes pars. Especialment le seigneur qui a petit royaume, pour ceu que quant le seugneur a petite terre, petite quantite de monnoie emplist le Royaume; et se le seugneur a grant quantite d’argent et de cuivre, convient que il en face monnoie et convient que la monnoie soit beux selon l’aloy par quoi la dite monnoie ait leur cours par toutes pars, pour ce que le seugneur guaingne en deux manieres: que il guaingne de son metal et de son monneage, et fait grant proufit a son peuple. Et prent grant seignourie sur eulx et l’en deubte le plus, et sachies de certain que la grosse monnoie tous temps est traitte du royaume. Et est la raison, quar la petite monnoie tire et requiert la grosse. Et en royaume ou il cours grosse monnoie, james le royaume n’aura abessement de monnoie.
Et pour ce que la dite monnoie du roy ait bon cours partout, je conseille que le premier an l’on lesse entrer et issir la monnoie par tous les pors et entrees du royaume, a fin que la dite monnoie ait bonne renommee. Et quant le roy vouldra que les diz pors soient clos et que l’on n’en lesse point issir. Et donc di ces choses devant dites pour ce que, se Dieux plest, le roy aura tant argent et cuivre de soy meismes, que il pourra fere monnoie en grant quantite, et pour ceste monnoie aura or par son prix, de quoi il pourra faire monnoie d’or, et encore aura monseigneur le Roy plus d’aventaige et proufit que pour les deffauts que seront par raison de la dite monnoie, le Roy pourra plus tenir sa gent que il ne fait maintenant. Et me semble que quelque monnoie que le Roy face est grant proufit au Roy.
Toutefois, se le peuple du royaume veulent que vous faciez monnoie qui ne vous plaise, vous le leur povez bien otter en telle maniere que fyancent et jurent de que il ne la trairont point hors du royaume, ne autres par eulx, ne monnoies ne fondue sanz la volente du Roy, sur telle point comme il vous plaira.
Et sachiez de certain que tout seigneur, quant il convient a fere monnoie, il la donne fere de trois manieres: soit d’or, et d’argent blanc, et monnoie noire. Et celle d’or d’une maniere, et d’argent blanc de deux maniers: une de grant valeur, el’autre de petite valeur, et de la petite monnoie doit fere de 3 manieres: soit les petites et demis et double. Et au comencement il doibt fere de toutes manieres de ces monnoies dessus dites, tant come il lui plaira, et depuis apres se peut tenir a la quelle que il lui plaira. Et puis que il commence a fere sa monnoie a celui temps que il lui plaira, il fera deffendre que nul ne prengne monnoie se nest la soue, et toute autre monnoie au billon, et sur celle paine et caetera.
Tout Seigneur qui veult commencier a faire monnoie en sa terre, si doit garder quels est la raison qui le meut a faire monnoie. Les raisons pevent estre trois, et sont cestes: Ou il la veult faire pour avoir honneur de seignourie, ou il la veult faire pour la necessite que en ha son peulple, ou il la veult faire pour gaagnier pour la necessite que aura d’argent, si come est par guerre ou par autre neccessite.
Si la veult faire pour avoir honneur de Seignourie, je di qu’il doit faire de toute monnoie, soit d’or, d’argent, et d’argent aloie avec cuivre, c’est monnoie noire. Et di que chascune de ces monnoie doit faire si bone, que ne y gaagne ne perde pour entrer en possession du faire monnoie; et aucun Seigneur au commencement doit faire sa monnoie pour tel que elle ait cours par toutes pars, la face si bone que il ne perde. Mais ne la tienne longuement que il n’est tenu de la maintenir emsi forte, se il ne l’avoit jure. Et fol est qui tele chose jure.
Et si la veult faire pour necessite que aye son peulple, si doit garder le temps, et quelle, et de quoi, quar ces 3 choses sont neccessaires a veoir.
Je di que doit garder le temps que veult faire la monnoie, quels sont les gens qui ont mestier de la monnoie, pour quoi pour ce, par tout le monde, sont de 3 manieres gens de quoi chascun vouldroit monnoie a son avantage. Et sont 4 manieres de monnoies. Et je vous dire quels sont les manieres de gens, et quels sont les monnoies. La premiere maniere de la gent, sont tous ceuls qui ont rente de sobre, c´est que dessus les despens li demeure de sa rente; especialment ceuls qui ont les rentes en deniers. C´este maniere de gens vouroient bien l’une maniere de monnoie, cest monnoie de fors aloy, que s’entent de 3 deniers d’aloy en sus L’autre maniere de gens sont tous ceuls qui usent marchanderie, qui voudroient autre maniere de monnoie. C’est monnoie moiegne, c’est de 2 deniers d’aloy a 3. Toutefois marcheandisse n’est bone si non quant la monnoie est en moien estat. Et a escrire toutes les raisons en cest escript il seroit trop lonc.
L’autre maniere de gens sont tous ceuls qui vivent du travail de leur corps. Ceuls yci voudroient avoir une monnoie menue, cest de 2 deniers d’aloy en jus. Toutefois quant il court monnoie qui n’est forte toutes les choses se tournent a conmun marchie, et tousiours se trouve assez de monnoie, et toutes la foible monnoie tire a soi la forte. Et quant la monnoie est foible, chascun peut deviser de sa monnoie a sa volente, et de la forte ne le pourroit faire.
La quarte monnoie voullent les seigneurs quant ont guerre, et a donc peut faire monnoie tant foible comme il veult pour avoir a despende et a paier a sa gent pour deffendre soi et sa gent et sa terre. Mais a la fin de sa guerre, doit reçouvrer la dicte monnoie, celle qui se trouvera par le pris de la bone premiere, si ne veult avoir pechie de son peulple.
Quanque j’ai dit dessus du temps, et quele monnoie, je di encore que le Seigneur doit garder quele maniere de gens ont plus grant neccessite de monnoie, et selon ce que cognoistra, doit faire monnoie. Et di que seigneur ne doit pas tousiours faire monnoie d’un aloy.
Toutefois y celle gens a qui est profitable y celle monnoie se font riches, et les autres prenent domaige. Toutefois je di que quant le seigneur ha fait courre une monnoie 6 ou 7 ou 8 ans, il doit regarder quele gens de son peulple a prins plus grant domaige, et a donc doit veoir et savoir d’euls si se tiennent pour paiez de la monnoie ou non. Et si ne se tiennent pour paiez, doit faire l’autre monnoie, c’est celle qui est profitable a ceuls qui ont prins le plus grant domaige. Toutefois faisant sa monnoie de leal aloy et d’egal pois.
Je di que tout seigneur doit garder de quoi fera sa monnoie, et veoir si la de soi meismes or, argent, et cuivre. Et si li fait mestier de avoir li de hors de sa terre. Toutefois si la de soi meismes en sa terre il peut meileur ouvrer a sa volente aus temps dessuz diz, et si ne la de soi convendroit aucune fois atendre temps, quans tant que il veist en tour soi autre pais dont il se pouist fournir. Et a donc li convendroit gaagner moins pour quoi atreist l’autruy monnoie a la sienne.
Or vous ay compte la sustance du commencement des monnoies en tant comme je voi que est neccessaire a present; quar a compter toutes les choses qui du tout sont neccessaires, je feroie trop grant escript. Or vous compterai la facon et l’aloy et l’ordenance de la monnoie, premierement de la monnoie de l’or.
Si vous voullez faire monnoie d’or, devez regarder comme vous estes garni d’or. Toutefois se vous avez quantite d’or, povez faire quele monnoie d’or vous voudrez, si voullez forte ou foible, et li donner pris raisonnable. Et si avez peu or, conviengne que faciez monnoie de petit pris; et convient que teigniez l’or haut de pris, pour quoi chascun le vous apporte a ouvrer. Et se vous voullez que la terre en ait tousiours abondance et souffisance, faites monnoie d’or de petit pris, et toute l’autre monnoie aussi. Et sachies que couste d’ouvrer un marc d’or 10 sous de tournois petis de l’aloy de saint Loys.
Si voullez faire monnoie d’argent fin deuez regarder comme vous estez fourni et garni d’argent et si le avez de vous mesmes ou si comment que viegne de hors. Toutefoiz se vous l’avez de vous mesmes pouez faire monnoie de grant pris ou de petit a votre volente et donner li tel pris comme il vous plaira sans greuer votre peuple. Et couste le marc d’ouvrer de 2 sous, 6 deniers jusques a 3 sous de Tours petis de l’aloy de Saint Loys.
Se vous voullez ouvrer monnoie noire, convient que premierement ordenez de quantes manieres voullez faire monnoie, et de quel aloy. Et quant vous aurez ordene les monnoies et l’aloy que vous voudrez faire, convient que vous regardez quans marcs dycelle monnoie que vous voudrez faire, vous trerez d’un marc d’argent fin. Et quant vous saurez quans marcs vous feroiz d’un marc d’argent fin, compterez pour chascun marc de monneage 2 sous; et puis verroiz que vous voudrez gaagner du marc d’argent fin, et ajousterer ensemble le monnoiage et le gaaign que vous voudrez faire. Et depuis verrez selon l’aloy que vous aurez ordene, quantes deniers vous voudrez que verse pour marc. Et quant vous aurez ordene quans deniers vous aurez pour marc, multipliqueres la value du marc de monnoie noire, pour tanz de marcs comme aurez tirat du marc d’argent fin et verroiz la somme qui monte, et quant vous saurez la somme, vous en osterez la somme qui montoit le monneage et le gaaign, et tant comme sera le remenant, tant povez donner du marc d’argent fin. Et apres ce, vous en dire une raison, de 3 manieres de monnoies cest d’or, d’argent blanc et noir, pour quoi l’entendrez plus cler:
Les monnoies de l’or se font a quarati. Et je vous dire que veult dire quarati. Tant est dire l’or quarati, comme l’argent est dire denier d’aloy, et ainsi comme l’en dit a l’argent de 12 deniers d’aloy quant est fin, ainsi di l’en a l’or de 24 quarati quant est fin. Ore si voullez faire monnoie d’or fin ne se pourroit faire plus fine que de 24 quarati, non pour quant que il n’est nul monnoie d’or tant fin que n’en faille aucune chose. Et se vous voullez faire aucune monnoie d’or qui ne fust tant fine, prenez de l’or fin, tele quantie comme vous voudrez, et le remenant meitez d’argent fin ou cuivre fin, et le alleez de quel aloy que vous voudrez, a grant priz ou a petit, selon la monnoie que vous voudrez faire. Et povez aleer or, argent et cuivre, ou si voullez d’or et d’argent, ou si voullez d’or et de cuivre. Tout est en votre volente se l’on vous voudrez faire la monnoie coullouree, quar toutefois chascun est bon aloy.
Or faisons compte que nous voullons faire monnoie d’or que soit d’aloy a 21 quarati, et le remenant soit d’argent ou cuivre, mais le cuivre si meite comunement qui le fait plus coulloure et couste moins, et l’argent le fait plus douls a l’ouvrer et couste plus, et moult de fois y meit l’en de l’un et de l’autre. Toutefois se l’en veult faire la monnoie dite dessus, si comme a nous dit de faire, a 21 quarati, prendrons 21 once d’or fin, et le remenant jusques a 24, qui sont 3, que ces 3 seront 3 onces d’argent et de cuivre, et merler les avec les 21 once d’or fin, et aurons 24 onces entre or et cuivre. Et sera fait l’aloy, et ces 24 onces d’or seront ainsi a 21 quarati d’aloy, et en ceste maniere se alaie toute monnoie d’or ou d’autre aloy quelque ce soit. Et se vous voullez savoir que vaut un marc d’or fin, tousiours trouverez que un marc d’or fin vaus de 12 a 13 marcs d’argent fin. Toutes ces choses sont selon que ou pais est cher l’or ou l’argent, et selon que vaut l’or vaut l’argent, et l’argent vaut selon la monnoie noire. Toutefois que toutes choses prennent valeur et nombre de la monnoie menue. Toutefois que la monnoie menue est commencement de nombre cest un denier, et cestui un est le meneur nombre et tous les autres nombres sont fais par li et par cestui denier petit, si comment que se face tout l’autre aloy.
La monnoie de l’argent et de cuivre, cest monnoie blanche et noire, se fait a denier d’aloy. Toutefois que l’argent s’entent fin quant est a 12 deniers d’aloy, et comme l’or ne puie plus de 24 quarati, aussi l’argent ne puie plus de 12 deniers d’alay. Et si voullez faire monnoie petite, gardez l’aloy de quoi vous voullez faire votre monnoie, et aleez la82 avec de la cuivre, et feroiz en ceste maniere:
Si vous voullez faire monnoie qui soit a 3 deniers d’aloy et que se trouve du marc 24 sous, et couste le marc d’ouvrer et de cuivre 2 sous, et le roy en veult gaagner 5 sous pour marc d’argent fin. Voullez savoir qui dovra le roy du marc d’argent fin, et voullez savoir a quel pois seront tailliez ces deniers.
Nous devons premier savoir quans marcs de monnoie menue trairions du marc d’argent fin, et si le voullons savoir devons partir 12 deniers de fin, pour les 3 deniers d’aloy, de quoi devons faire la monnoie menue, quar a partir 12 par 3 en envient 4, donc d’un marc d’argent fin ferons 4 mars de monnoie menue, et un marc de la monnoie menue entre 24 sous, donc dirons, 4 fois 24 sous font 4 livres, 16 sous, donc d’un marc d’argent fin avons fait 4 livres, 16 sous. Or veeiz combien nous couste que coustent les 4 marcs d’ouvrer, et cuivre 8 sous; et 5 sous, que le roy en veult gaagner font 13 sous, les quels nous devons traire de 4 livres, 16 sous, demeure 4 livres, 3 sous. A donc le roy peut donner du marc de l’argent fin 4 livres, 3 sous, selon la monnoie ordene dessus. Or veons que pesera un denier de ceste monnoie, le marc poise 8 onces et l’once poise 24 deniers de pois. Dirons 8 fois 24 deniers pesans, font 192 deniers pesans, devons partir en 24 sous qui entrent ou marc, qui font 288 deniers, donc partirons 192 deniers pesans, par 288 deniers. Et le denier pesant a 24 grains pesans, devons donques multeplier 24 fois 192 grains, qui font 4.512 grains a partir en 288, et en vendra 16 grains, et 16 grains font les 2 tiers d’un denier pesant. Et tant doit peser chascun des deniers de la monnoie de 24 sous pour marc.
Le demourant de ceste chose voullonz dire de bouche, pour ce que ne sont pas assavoir a toutes gens, fors que a ceuls a qui il vous plaira.