Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Aurreko atalean, Paulo Girardi-k Guillaume le Soterel erreformatzaileari bidalitako moneta txostena azaldu genuen. Sarrera hartan, txosten honek Karlos II.-aren erregealdi hasieran landutako txanponketetan izan zuen eragina aurkeztu genuen.

Karlos II.a 1350. urteko ekainak 27.an koroatu zuten Iruñako katedralean. Handik gutxira, azaroan, Lizarrako gorteek monedaje zerga onartu zioten nafar moneta berria lantzeko xedearekin. Nafar moneta berri honen oinarria diru karlinoa izango zen eta aurreko erregealdietan Frantziatik ekarritako diru tournaitar eta bestelakoen ordezkatzea eta berriztatzea zuen helburu. Azkenik ere, XII. eta XIII. mendeetako santxeteen ondoren Nafarroak txanpon unitate berria zuen.

1351. urtetik aurrera, diru karlinoak aipatzen ziren erresumaren kontuetan eta era berean, ordainketak beste txanponetan egiten zituztenei egindako lehen zigorrak azaldu ziren.

1352. urtean atzerriko biloi diru ororen erabilera debekatu zen, “que ninguno fues osado so las penas contenydas en las ordenanças mercar ni usar de otras monedas sino tan solament de las monedas del Rey nuestro Senyor”. Moneta sistema berriaren hedapena Paulo Girardi-k bere txostenean azaldutako beharrezko urratsak ematen joan zen.

Adituek, txanpon berri hauen lehen lanketak Iruñea eta Donapaleun egin zirela esaten digute. Garai berberean, Lizarrak era ba omen zituen txanpongileak. Donapaleun behintzat, txanpon hauen lanketa erabat bermatua dago, zenbait dokumentuk argi baieztatzen bait dute.

Baina Donapaleuko zein etxetan landu ziren txanpon hauek? 1579. urtetik aurrera gaur eguneko “Rue de la Monnaie 2”-ko kokalekuan ireki zen txanponetxe berbera al zen diru karlinoak landu zituena? Ikus dezagun lehen dokumentu baten adierazpena:

AGN, komptoak, 11. Kutxa, 102. Zenbakia, 49 orritako koadernoa: “Recepta de los dineros recibidos por Peyrot de Garriz para fazer la expensa adelant por causa de la moneda que el señor rey ha mandado fazer en su tierra de Aquient Puertos es a saber en la villa de Sen Pelay. Suma la recepta 796 lib. 18 s. 8 d. Expensa en la reparación de la casa llamada d’Anguelua de la dicha moneda por hacer maçoneria.”

Karlos II.aren garaian Donapeleun jazotako diru karlinoen, edo zilarrezko eta urrezko bestelakoen lanketa Angelua Etxea deitutako txanponetxean eman omen zen. Horrenbestez, non kokatzen zen Angelua eta izen hori mantentzen al du gaur egunean?

Angelua deituriko etxea bilatzen hasi nintzen gaur egungo Donapaleun; ez nuen arrastorik ere aurkitu. Horrelakoetan, bertakoei galdetzea izaten da zuzenena. Ikerketa batzuren ondoren, Amikuzeko eskualdean euskararen erabilera sustatzen duen Zabalik elkartearekin harremanetan jarri nintzen. Ba al zekiten XIV. mendearen inguruko Angelua etxearen berri eta zein zen haren kokagunea?

Elkartearen idazkariak adeitsu erantzun zidan, nire galdera kideen artean zabaldu omen zuen, ea norbaitek arrastorik ba zuen. Egun pare baten buruan, Jean Claude Mailharin jaunak idatzi zidan, hark bazituen Angelua etxearen aztarnak. Hitz hauetatik nire eskerrik sakonenak.

Hona hemen Jean Claude-n argibideak:

A map of a city Description automatically generated

Angelua etxe noblearen kokalekua 1826. urteko planoaren gainean

Angelua etxea gaur eguneko Rue Arnaud d’Oyhenart kalearen hasieran den solairuan kokatzen zen, Paulo Deunaren elizaren bestaldean.

Angelua etxe noblearen kokalekua gaur egungo google maparen argazkiaren gainean

Urteen eta mendeen igaroan, solairu honek duen eraikuntza egitura zeharo eraldatu da eta ondorioz gaur egun ez dugu XIV. mendeko txanponetxearen eraikinaren arrastorik

A street sign on the corner of a building Description automatically generated

Aintzinako Angelua etxearen solairua, Rue Arnaud d’Oyhenart 1 kalearen gaur eguneko irudia

Bestalde ere, argi dagoena zera da; Donapaleuko XIV. eta XVI-XVII. mendetako txanponetxeen kokalekuak euren artean desberdinak ziren. Angelua etxeak ez zuen ondorengoan aro modernoan zehar sortutako txanponetxearen kokapen berbera; Ondorioz zera esan dezakegu, Donapaleuk gutxienez bi txanponetxe desberdin izan ditu bere historian zehar.

1352. urteko urtarrilaren hasieratik aurrera, Nafarroako erresumaren komptoek Donapaleuko Angelua txanponetxea berritu eta eraldatzeko kostuen berri ematen dute. Era berean, Donapaleura bidaiatutako gorte agintarien mantunarako beharrezko ziren diru xahutzeen berri ematen dute. Agintari hauek, txanponetxe berriaren lana ikustatzeko xedearekin joan ziren Donapaleura eta haien artean ezagun zahar bat zen, Guillaume le Soterel.

Era berean, Angelua etxeko txanponetxe honetan landutako txanponei buruz oizkoa baino askoz argibide gehiago ditugu; izan ere, Nafarroako txanpongintzan lehenengoz, Donapaleuko Angelua txanponetxeak, historian gure egunetaraino iritsi diren lehen nafar txanponketa kontuak sortu izanaren ohorea du.

Txanponketa kontu hauek, Nafarroako Artxibo Nagusiaren 184. Kutxaren barnean, 15. zenbakia duen orri bakaneko dokumentuan gorde dira. Artxiboari dokumentuaren kopia bat eskatu ondoren (hemen ere eskerrak mila!), haren edukia aztertu nahiean hasi nintzen.

Hona hemen, Donapaleuko Angelua txanponetxearen lanketa kontuen dokumentua. Ikusiko dugunez, dokumentu honek 1352. urtearen urriak 10 eta 1353. urtearen ekainak 22.aren artean landutako txanponen kopuru, ezaugarri eta zergak laburtzen ditu:

A close-up of a piece of paper Description automatically generated

Donapaleuko Angelua txanponetxeko lanketa kontuen dokumentua

AGN – Nafarroako Artxibo Nagusia, Kutxa 184, 15° Zenbakia

Kontu hauek aintzinako frantses zaharrean dira idatziak, Girardiren txostenaren modura. Erdi aroko epigrafian ez naiz aditua eta ziurrenik ere akats zenbait ditu nire irakurketak; hala ere, kontu hauei egin zaien irakurketa desberdinak irakurri ondoren, zenbait akats zabaldu direla iruditzen zait eta hauek azaltzen sahiatuko naiz hurrengo orrialdeetan. Has gaitezen lehen zutabeari begiratuz:

C’est le compte de l’ouvrage de la Monnaie de Saint Pelay de deniers carolins que ou cours pour I denier tours la piece et a II diners VI grains de ley argent le Roy et de XX sous de taille au Marc de Paris. Fierce en Achat par Barogne Islava de Lugna depuis le Xe Jour d’Octobre l’any 52 fings ou XXIIe Jour de Junion l’any 53.

Entele condition q al amon – pour ouvrage et monnoyage et pour touz autaz cousterons pour chascun Marc de ouvra de diners carolins XVIII diners. Et estant ames en Boete de chascun X livres carolins I diner carolin. Et anen en Boete LXVI sous XI diners carolins que son 8030 livres. Et antant de Marcs que sont de argent le roy au du marc 1505 marcs 5 onces de argent achate au preis de 4 livres 9 sous le Marc.

Lehen pasarte honek, diru karlino berrien lanketaren berri eman zuen. Diru Karlino hauek tours-eko diru baten balio berbera omen zuten, non zilar zilegitasuna alaber bi diru eta 6 granotakoa zen (187,5 milesima) eta Pariseko lanketa marko bakoitzeko (244,75 gramotako pisua zuen Paris edo Troyes-eko marko batek) 240 txanpon ale, hau da 20 sueldo (non sueldo bakoitzak hamabi diru dituen, 20 x 12=240 ale) sortzen ziren. Honek, diru karlinoen ale bakoitzak 1,019 gramotako pisu nominala zuela ondorioztatzen digu.

Garai hauetan diru karlino kopuru izugarria landu zen eta kasu batzuetan pisu eta zilar edukiera desberdinak izan zituzten, baina Donapaleun landutako diru karlino hauek ondorengo honen itxurakoak zirela esan dezakegu:

A close-up of a coin Description automatically generated

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako biloizko diru karlinoen itxura – 1,00 gr 17mm – 2 diru eta 6 grano zilar (187,5 milesima) – 20 sueldotako taila teorikoa (1,019gr)

Aurkia: KAROLVS:REX

Ifrentzua: DE NAVARRA

Monnaies d’Antan N°12 Lot 777                               22.11.2012

Eta ale hauek, Frantziako erresumatik sartutako lehenagoko aleekin gonbaratu ezkero, haien erabateko ispilua zirela ikusiko dugu.

A close-up of a coin Description automatically generated

Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako diru tournaitarra – 0,86 gr, 17,9mm diametroa –3 diru eta 14 grano zilar (299 milesima)

Aurkia: PHILIPPVS.REX

Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS

INUMIS, MAIL BID SALE 27, LOT 2056                  14.10.2014

Esan bezala, lanketa kontu hauek 1352. urtearen urriak 10 eta 1353. urtearen ekainak 22.aren artean landutako txanponen kopuru eta ezaugarriak azaltzen dizkigute. Txanponetxearen buru, Islava de Lugna baroia omen zen. Izen hau, lehen aldiz aurkitu dut, ikerketa gehiagoren premian izanen da.

Lanketa marko bakoitzak sortutako kostuak 18 diru Karlino izan omen ziren, suedo t’erdi alegia. Eta ondoren, „Diners de Boete“ delakoei buruz ematen da berri. Irakurketa guztiek, huts egiten dute diru hauen xede edo helburuari buruz hitzegitean, diru hauek ez bait ziren erregetxearen irabaziak, entsegatzaileak eta txanponetxeko goardak txanponen kalitate kontrolerako erabilitzen zituzten laginak baizik. Lagin hauek kaxatxoetan gordetzen zirenez (frantsezez Boete), „Diners de Boete“ izena jasotzen zuten. Hona hemen, diru-lagin hauek topatu genituen beste aldi bat, Luis II.aren lanketa kontuei begiratu genien hartan.

Lagin hauen kopurua adierazteko orduan, kontuek hamar libera diru karlino bakoitzeko diru lagin bat hartzen zela esaten digute, eta horrenbestez laginetan 66 sueldo eta 11 diru baztertu zirela diote, guztira 8.030 libera diru karlino landu bait ziren. Aurrekoaren ondorioz landutako diru kopurua atera dezakegu; libera bakoitzak 240 karlino dirutako balioa zuenez (20 sueldo), 8030 x 240 = 1.927.200 diru karlino txanpon ale landu zirela ondorioztatu dezakegu. Era berean, hamar libera bakiotzeko diru bat lagin bezala baztertu bazen, baztertutako txanponenen kopurua 803 txanponetakoa izan zela ondorioztatu dezakegu. Txanpon kopuru hau sueldo eta diruetara pasa ezkero (sueldo bat = 12 diru), zehazki 66 sueldo eta 11 diru emango digu. Momentuz kontuak zehatzak dira.

Azkenik, diru karlinoen txanponketarako erabilitako zilar kopurua 1505 marko eta 5 ontza izan zirela esaten digute, non marko bakoitza 4 libera eta 9 sueldotako prezioan erosi zen. Lanketa marko bakoitzeko 20 sueldo lortzen zirenez, hau da 240 diru txanpon, hemendik ere (1.927.200 / 240= 8030) 8030 lanketa marko landu zirela ondorioztatuko dugu. Eta lanketa marko bakoitzak 187,5 milesimatako zilar edukia zuela kontutan hartuz, 8030 x 0,1875 = 1505, 625 hau da, 1505 marko eta 5 ontza zilar erabili zirela aterako zaigu, txanponketa kontuek zehazki esan bezala.

Zilar garbi marko bakoitzeko ordaintutako 4 libera eta 9 sueldotako prezioari buruz geroago hitz egingo dugu. Ikus dezagun ondorengo pasarte motza, non diruen lanketarengatik, senyoriaje zerga moduan erregeari dagokion etekina azaltzen zaigun.

Rent pour le monnorage des 1505 Marcs 5 onces d’argent a 17 sous 4 diners pour Marc bat, 1304 livres 6 sous 8 diners.

Zilar marko garbi bakoitzeko, 17 sueldo eta 4 diru karlino (guztira 208 diru karlino) omen zegozkion erregeari senyoriaje moduan; ondorioz zilarrezko 1505 libera eta 5 ontzek, 313.170 diru karlinotako ekarpena izango zuten errege etxearentzat, 1304 libera 17 sueldo eta 6 dirutako ekarpena. Honakoan, lehen aldiz, kontuak ez dira erabat zehatzak, 1304 libera 6 sueldo eta 8 diru aipatzen bait dira, baina edonola ere akatsa gutxiesgarria da, libera erdi ingurukoa.

Ikus dezagun dokumentuaren hurrengo pasartea:

Fam fift le dit Barogne enreli temps deniers blancs appellez gros tornes que ont cours pour 12 diners carolins la piece et a 7 diners de ley argent le roy et de 5 sous 4 diners de talle au marc de Paris. Et estant imo en boete a 50 livres groses 1 diner de gros que sont 5 gros que sont 20 livres 16 sous 8 diners de gros. Et sont 78 marcs 7 onces deuse que pour d’argent le roy au dit mioux 46 marcs 4 onces et 2 diners (o esterlins) achate argent au preu de 4 livres 12 sous pour marc.

Garai berberean eta baroi berberaren agindupean, „diru txuriak“ landu omen ziren, gros tournaitar bezala ezagututakoak; zeintzuk 12 diru karlinoen balioa omen zuten, 7 dirutako zilar edukia (583,33 milesimatako gauregungo zilar zilegitasuna) eta Parisko lanketa marko bakoitzetik 64 gros ale lantzen ziren. Kopuru honen arabera ale bakoitzaren pisu nominala 244,75 / 64 = 3.8242 gramotakoa zen.

Landukato 50 libra bakoitzeko ( 50 libra, libra bakoitzak 20 sueldo eta gros hauetako bakoitzak sueldo bat balio zuen -> 50 x 20 = 1000 ale gros), ale bat hartzen zen lagin bezala, “diners de boete”. Ondorioz, bost gros hartu ziren lagin bezala, guztira 5000 ale landu bait ziren; 20 libera 16 sueldo eta 8 gros batu ezkero ( 20×240 + 16×12 + 8 = 4800 + 192 + 8 = 5000), hori bait da ateratzen zaigun kopurua. Kasu honetan libera, sueldo eta diru hauek ez dute balio monetarioaren esanahia, txanpon kopuruarena baizik. Balio monetarioari begiratu ezkero 5000 gros alek, 250 liberatako balio monetarioa zutela esan dezakegu. Gogoratu dezagun, diru karlinoen kasuan 8030 liberatako balio monetarioa landu zela, hau da diru txikitan, diru handitan baino 32 aldizko balioa txanpondu zen.

Zenbat lanketa marko eta zilar garbi erabili ziren lanketa honetan? 5000 ale landu zirela badakigunez, eta lanketa marko bakoitzeko 64 ale lantzen zirela ere bai, gu geuk atera ditzazkegu kontuak. 5000 / 64 = 78.125, hau da 78 lanketa marko eta ontza bat. Lanketa kontuek 78 marko eta 7 ontza agertzen dituzte, guk ateratako kopurutik zertxobait gainetik. Era berean 78 marko eta 7 ontza lanketa marko hauek erabili zuten zilar kopurua kalkulatu ezkero, 78.125 x 7/12 = 45,5729, 45 marko 4 ontza eta 14 diru izan beharko genituzke. Kontuek ordea 46 marko 4 ontza eta 2 diruren berri ematen dute. Baliteke marko kopuruaren nire irakurketa okerra izatea; edo ziurrenik ere gros karlinoek, behar baino zilar apur bat gehiago jaso zuten.

Frantziako gros tournaitarrekin duten antzekotasean oinarrituta, ikerlariek Donapaleun garai honetan landutako gros karlinoak honako ondorengo hau bezalakoak zirela ondorioztatu dute:

A close-up of a coin Description automatically generated

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako zilarrezko Nafarroako grosa?? – 3,37gr – 7 diru zilar (583 milesima) – 5 sueldo eta 4 dirutako taila teorikoa (244,75/64= 3,8242 gr) – Hamabi diru karlino

Aurkia: BENEDICTV:SIT:NOME:DNI:NRI:DEI:I Barrualdean KAROLVS:REX

Ifrentzua:DE NAVARRA

AUREO & CALICÓ S.L., SUBASTA 256, LOS 1694                    03.12.2013

Honako kasu honetan ere, Frantziako erresumatik sartutako aurreko erregealdietako aleen ispilu erabatekoa zirela ikus dezakegu. Aurki aldean, txanponek iruditextu erlijioduna dute, Benedictum Sit Nomen Domini Nostri Dei Iesus salmoari dagokiona alegia. Aurkian, barne aldean, Karlos erregearen izena, Karolus Rex. Ifrentzuan Nafarroako erresumaren izena, de Navarra.

A close-up of a coin Description automatically generated

Frantziako Felipe IV. eta Nafarroako I. Kapetoaren (1284-1314) izenean landutako gros tournaitarra – 4,06 gr, 25mm diametroa – 11 diru eta 12 grano zilar edukia (958 milesima) – 12 diru tournaitarretako balioa

Aurkia: BNDICTV: SIT: NOME: DNI: NRI: DEI: IHV. XPI. Barrualdean : PHILIPPVS•REX

Ifrentzua: TVRONVS.CIVIS

INUMIS, MAIL BID SALE 12, LOT 407                       22.10.2010

Frantziako aleen ifrentzuan, gros tournaitarren jatorrizko 12 dirutako balioa adierazten zuten 12 lirio lore azaltzen ziren. Nafarroako gros karlinoetan berriz, lirio lore hauek Nafarroako armarriaren karbunkoez ordezkatuak izan ziren. Baina hamabi karbunkoen agerpena espero dutenek, hauetako bat borobil batetan sartutako izar batez ordezkatu zela nabaritu dezakete. Izar honen agerpena Lizarrako hiriarekin nolabait lotuta zegoela diote zenbait adituk. Auskalo, nolanahi ere, hamaika karbunko hauek nafar txanpongintzaren historian gure armarriaren lehen agerpena adierazten dutela esan dezakegu. Erregetxearen jetoietan ezaguna zen dagoeneko karbunkoa, erresumaren txanponetan berriz honakoan lehen aldiz!

A close-up of a coin Description automatically generated

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako zilarrezko Nafarroako grosa – 3,37gr

Biribil gorriak izarraren kokapena adierazten, haren inguruan hamaika nafar karbunko

Aurkia: BENEDICTV:SIT:NOME:DNI:NRI:DEI:I Barrualdean KAROLVS:REX

Ifrentzua:DE NAVARRA

AUREO & CALICÓ S.L., SUBASTA 256, LOS 1694                          03.12.2013

Gros ale hauetako zenbaitzuk beste berezitasun bat aurkezten dute. Aurkian A eta V izkien eta ifrentzuan R eta E izkien artean ilargi erditxo bat azaltzen da. Ezaugarri honen esanahia ezezaguna dugu, batzuentzat txanponetxeburu edo txanponetxearen ezaugarria izan liteke.

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako zilarrezko Nafarroako grosa – 3,57gr

Biribil gorriek izarraren eta ilargi erdien kokapena azaltzen dute

Aurkia: BENEDICTV:SIT:NOME:DNI:NRI:DEI:I Barrualdean KAROLVS:REX

Ifrentzua:DE NAVARRA

AUREO & CALICÓ S.L., SUBASTA 256, LOS 1695                 03.12.2013

Ondorengo pasarte motzak, gros-en lanketarengatik, senyoriaje zerga moduan erregeari zegokion etekina azaltzen digu.

Rent pour le monnorage des 46 marcs 4 onces et 2 diners (o esterlins) d’argent 17 sous 8 diners pour marc bat 41 livres 5 sous 11 diners.

Honakoan, zilar garbi marko bakoitzeko 17 sueldo eta 8 diru jasotzen zituen erregeak senyoriaje moduan, diru karlinoen kasuan 17 sueldo eta 4 diru ziren bitartean. Nik egindako kalkuluen arabera, 41 libera eta 3 sueldo inguru zegozkion erregeari, kontuek 41 libera 5 sueldo eta 11 diru erakusten duten bitartean. Desberdintasuna hemen ere, ez da aipagarria.

Hurrengo pasartea erabat interesgarria da, txanponen lanketan zehar izandako gastuen berri ematen bait du. Hala ere, ez da ulertzen erraza, pasarte honetatik aurrera dokumentuaren idazkera txikitzen eta zailtzen bait doa apurka-apurka:

Despens pour les tornes des detes

Parvens pour la boete des deniers carolins en quant amont 66 sous 11 diners

Et pour ouvreage et monmorage de chascun dels 8030 marcs de diners carolins au preu de XVIII diners pour marc bat 646 livres.

Et pour la boete dels gros tours d’argent en quant amont 5 gros a 12 diners la peça bat 5 sous

Et pour ouvreage et monmorage de chascun dels 78 marcs 7 onces deniers de gros a 3 sous 4 deniers pour marc bat 13 livres 5 deniers.

Et li est dou pour lo monoage de 51 sous 8 deniers de gros bat 31 sous 8 deniers (esterlins?)

Some 665 livres 4 sous (esterlins?)

Diru karlinoen laginetan xahututako aleak 803 txanpon ale izan ziren, aurreko kontuetan zehatz zenbatutako moduan, 66 sueldo eta 11 diru. Txanpondutako 8.030 lanketa markoetatik irtendako lanketa kostuak, (teorian 18 diru marko bakoitzeko) 602 libera eta 5 sueldotakoak izan beharko lukete, baina kontu hauetan 646 libera agertzen dira; landutako marko bakoitzeko 18 diruen ordez 19,30 diruen inguruan izan ziren lanketa kostuak.

Ondoren, gros diruen laginei dagokien gastua 5 gros aletan zenbatzen da, hau da bost sueldotan, gros bakoitzak 12 diru edo sueldo bat balio bait zuen. Eta landutako grosei dagozkien 78 marko eta 7 ontzek izandako lanketa kostuak, (40 diru marko bakoitzeko, hau da, 3 sueldo 4 diru), 13 libera 2 sueldo eta 11 diru izan beharko lukete. Kontuek ordea 13 libera eta 5 diru isladatzen dituzte, esperotakoak baino zertxobait txikiagoak.

Azkenaurreko lerroak, beste gros lanketa posible baten berri ematen digu, kopurua 51 sueldo eta 8 diru (51×12=612+8=620) edo 620 ale alegia. Honek 9,68 lanketa marko eman beharko liguke eta lanketa marko bakoitzak 40 dirutako kostua bazuen, 32 sueldo eta 3 bat dirutako kostua izan beharko genuke, kontuetan agertzen diren 31 sueldo eta 8 diruak baino gehixeago. Gros gehigarri hauen jatorria eta aztarna ezezaguna da, aipamen bakan hau baino ez dugu.

Gastu guzti hauen batuketa egin ezkero, niri behintzat 664 libera eta 4 sueldo irtetzen zaizkit, baina kontuek libera bat gehiago azaltzen dute, 665 libera eta 4 sueldo alegia.

Jarrai dezagun hurrengo pasartearekin.

En la dit de monje que deu 6080 libres 8 sous 7 diners carolins emes. En las mones dels sres que fon au preu de 4 livres 9 sous 2 diners d’argent. Rem 2 marcs et 7 onces 1 (esterlins?)

Hau ere ez da ulertzen erraza; nire ustez 6080 libera 8 sueldo eta 7 diru, kostu eta senyoriaje zerga guztiak murriztu ondoren, zilar merkatarien ordainketarako eskuragarri zen diru kopurua izan beharko luke. Eta zenbaketa pare bat egin ondoren, hori horrela zela ikus dezakegu:

DIRU SARRERAK Landutako Kopurua (liberak) Landutako Kopurua (sueldoak) Landutako Kopurua (diruak) Diru Karlinotan
Diru Karlinoak 8030 0 0 1.927.200
Guztira Sarrerak 8030 0 0 1.927.200
         
GASTUAK Liberak Sueldoak Diruak Diru Karlinotan
Monedaje Zerga Diru Karlinoak 1304 6 8 313.040
Lagin Gastuak (Diners de Boete) 0 66 11 803
Lanketa gastuak 646 0 0 155.040
Guztira Gastuak 1953 13 7 468.883
         
ZILAR ORDAINKETARAKO GAINERAKOA 6076 6 5 1.458.317
Zilar Kopurua (Markoak) 1505,625      
Zilar Markoaren Ordaina 4 0 9 969

Nire kontuen arabera, zilar markoen ordainketarako eskuragarri izan beharko lukeen kopurua 6076 libera 6 sueldo eta 7 diru zen, kontuetan agertzen diren 6080 libera pasatxoen inguruan. Baina hau horrela bazen, eta 1505,625 zilar garbi marko erabili zirela kontutan hartuta, zilar merkatariek marko bakoitzeko jaso ahal zuten ordaina 4 libera eta 9 dirutakoa izan beharko luke, kontuek agertzen duten 4 libera 9 sueldo eta 2 diruak baino dexente gutxiago.

Eta irudi antzekoa jasoko dugu, gros txanponen lanketa zenbakiei begiratzen badiegu:

SARRERAK Landutako Kopurua (liberak) Landutako Kopurua (sueldoak) Landutako Kopurua (diruak) Diru Karlinotan
Gros Karlinoak 250 0 0 60000
Guztira Sarrerak 250 0 0 60000
  Liberak Sueldoak Diruak Diru Karlinotan
GASTUAK        
Monedaje Zerga Diru Karlinoak 41 5 11 9911
Lagin Gastuak (Diners de Boete) 0 5 0 60
Lanketa gastuak 13 0 5 3125
Guztira Gastuak 54 11 4 13096
         
ZILAR ORDAINKETARAKO GAINERAKOA 195 9 8 46904
Zilar Kopurua (Markoak) 46,583      
Zilar Markoaren Ordaina 4 3 11 1007

Kasu honetan zilar merkatariek marko bakoitzeko jasoko luketen ordaina 4 libera eta 4 sueldo ingurukoa izango litzateke, lanketa kontuek azaldutako 4 libera eta 12 sueldoen dexente azpitik. Bai diruen eta bai grosen kasuan, kontuek azaldutako eta nik kalkulatutako ordainaren artean 9 sueldo inguruko desberdintasuna ikusi dut.

Kontuek azaldutako zilar ordainketa prezioetara iristeko modu bakarra lanketa txanponei senyoriaje zerga kenduz izango litzateke, lanketa kostuak kontuan hartu gabe. Honek ez du zentzurik, Girardi-k argi azaldu zuenez, metalarengatik ordaindutakoa landutako txanponei senyoriajea eta lanketa gastuak kenduz atera bait dezakegu. Agian erregea izan zen zilar emariaren jabea eta kontuek nahasketak zituzten zilar ordainaren eta senyoriajearen artean; hala ere, horrelakorik ere ez da xamurra ulertzen. Azterketa gehiagoren beharrean da atal hau, hurrengoan ikusiko duguna bezalaxe.

Idatziaren azken lerroek urrezko txanponen lanketari buruz hitz egiten dutela uste dut. Hemen ere ez da erraza asmatzen. Bi eratako urrezko txanponei buruz hitz egiten dute, ezkutuak eta florinak.

Et fiso le dit Barone en l’sely temps 459 escuts a XVI carats y que pesent 8 marcs 6 onces 1 diners achat con pm al preu de 68 escuts. Mon li heu deuert del sehom. 97 escuts …

Urrezko ezkutu txanponak Frantziako erresuman zuten jatorria eta erregeak eskuin eskupean zuen ezkutuarengatik jasotzen zuten izen hori. Philippe VI.aren (1328-1350) agintealdian hasi ziren lantzen eta 4,532 gramotako pisu nominala zuten. Hasiera batean 24 kilatetako urre edukia bazuten ere, Jean II.a bere semearen agintealdi hasieran, 1351. urtean, 18 kilatetako urre edukia izateraino jeitsi ziren.

Jean II. (1350-1364) Frantziako erregearen izenean 1351.ko irailaren 22aren ondoren landutako Frantziako urrezko Ezkutua

Aurkia: IOHANNES:DEI:GRA:FRANCORVM:REX

Ifrentzua: XPC:VINCIT:XPC:REGNAT:XPC:IMPERAT

ALDE, PUBLIC AUCTION MARCH 2018 (2), LOT 36                09.03.2018

Kontuen idazkian ikusi dugunez, Karlos II.ak 16 kilatetan landu zituen bere Donapaleuko ezkutuak eta landutako kopurua 459 aletakoa izan zen. Badakigu hurrengo urteetan Karlos II.ak bere Normandiako lurraldeetan ezkutu gehiago landu zituela, baina Donapaleukoak NAVARRA iruditextua aurkezten dutenak izango lirateke, biloizko diruen eta zilarrezko grosen kasuan gertatzen den bezala; Normandiakoak berriz NAVARRE edo NAVARVM dakartenak.

Hona hemen aurkitu ditudan Donapaleuko ustezko bi ale:

Ustez Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Ezkutua – 4,31gr 27mm

Aurkia: KAROLVS:DEI:GRA:NAVARRA:REX

Ifrentzua: XPC:VINCIT:XPC:REGNAT:XPC:IMPERAT

Frantziako Biblioteka Nazionalaren Alea (BNF)

A close-up of a gold coin Description automatically generated

Ustez Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Ezkutua – 4,52gr 27mm

Aurkia: KAROLVS:DEI:GRA:NAVARRA:REX

Ifrentzua: XPC:VINCIT:XPC:REGNAT:XPC:IMPERAT

Javier Bergua bildumaren Alea – Ricardo Ros-en argazkia – Catálogo General de la Moneda Navarra

Kontuek azaltzen duten moneta pisua (8 marko 6 ontza eta diru bat) 459 aleen artean zatikatu ezkero ale bakoitzaren pisu nominala 4,6684 gramotakoa irtengo litzaiguke, frantziar aleen baliotik zertxobait gainetik (4,532 gr). Ziurrenik ere, nafar aleek frantziakoen pisu nominal berbera zuten helbide. Ale bakoitzak zuen urre kopurua kalkulatu ezkero 4,532 gr x16/24 = 3,021gr bat gramo irtengo litzaiguke. Era berean, urre marko bakoitza 68 ezkutu alerekin ordaindu zela ikus dezakegu, hau da txanpondutako 3,021gr x 68 = 205.45 gr urre pisuarekin. Senyoriaje moduan erregeak 97 ezkutu ale jaso zituen.

Et fiso en agnel medre temps 1500 florins que serán a XX carats pesent 21 marcs 3 onces 4 diners achate et on al preu de 76 florins. Mont. Lo dreht du Sehom. 135 florins a 2??

Landutako beste urre txanponak Nafarroako florinak izan ziren. Florinak Toskanako Florentzia hirian zuten jatorria eta bertan hasi ziren lantzen 1252. urte inguruan. Handik aurrera, erabateko arrakasta izan zuten erdi-aroko Europa mendebaldean. Pisu nominala 3,50gr ingurukoa eta hasiera batean behintzat, 23 eta 3/4 kilatetako urre edukiera zuten.

XIV. mendean zehar, Europa mendebaldeko hainbat herrialdek landu zituzten bere florinak, Ingalaterra, Frantziako Delfinatua, Nafarroa, Biarno eta Aragoi hauen artean. Herrialde desberdinetako florin hauek, jatorrizko florentziarraren eredu berberak mantentzen zituzten, Joan Batailatzailea alde batean eta lirio lorea bestean, lanketa herrialde eta agintariaren izenarekin.

Lanketa kontuei begiratzen badiegu, honako honetan 1500 Nafarroako florin landu zirela esan dezakegu, non bakoitzak 20 kilatetako urre edukia jaso zuen. Florin txanponen pisu orokorra (21 marko 3 ontza eta 4 diru) landutako ale kopuruaren artean zatikatu ezkero, florin nafar hauen pisu ertaina atera dezakegu, 3,4910 gramotakoa alegia, jatorrizko Florentziako aleen pisuaren parean.

Ale bakoitzak zuen urre kopurua atera ezkero 3,4910 gr x 20/24 = 2,9092gr gramo emango liguke, ezkutuen urre kopuruaren inguruan, zertxobait azpitik hala ere. Urre marko bakoitza 76 florinekin ordaindu zela ikus dezakegunez, honek 2,9092gr x 76 = 221,1 gramo urretako ordaina emango liguke.

Zenbaki honek, landugabeko urre marko baten truke, ordainetan jasotako txanpon aleek zuten urre edukia emango liguke; ezkutuen kasuan jasotako urre kopurua baino ordain zertxobait hobeagoa. Izan ere, honakoan erregeak 135 ale baino ez bait zituen bereganatu senyoriaje moduan.

Nafarroako florin hauek honako ale honen itxurakoak izan beharko lukete:

A close-up of a gold coin Description automatically generated

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Florina?? – Hispanic Society of America-ren Huntington Bildumaren alea – 3,43 gr 20mm

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (dorrea)

Ifrentzua: NAVA-RA REX.K

Jesus Vicó Subasta Extraordinaria, Lote 394                  26.06.2012

Nafar florinak erabat urriak dira, hiru ale baino ez ditut ezagutzen. Bat Frantziako Biblioteka Nazionalean gordetzen da, beste bat Hispanic Society of America-ren Huntington bildumaren osagai zen eta 2012. urteko enkante ospetxuan atera zen, eta hirugarrena Javier Bergua bildumaren osagai da.

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Florina?? – 3,27gr

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (dorrea)

Ifrentzua: NAVA-RA REX.K

Frantziako Biblioteka Nazionalaren Alea (BNF)

A close-up of a coin Description automatically generated

Donapaleu-ko txanponetxean 1352 eta 1353. urtean landutako Nafarroako urrezko Florina?? – 3,34gr, 20mm

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (dorrea)

Ifrentzua: NAVA-RA REX.K

Javier Bergua bildumaren Alea – Ricardo Ros-en argazkia – Catálogo General de la Moneda Navarra

Ezinezkoa dugu aurreko bi aleak Donapaleun 1352. eta 1353. urteen artean landu ziren bermatzea. Geroagoko idazkiek, hurrengo urteetan florin lanketa gehiago jazo zirela aurkezten dute, hauen artean 1840.an Yanguas-en “Diccionario de Antigüedades del Reino de Navarra” liburuan bildutakoak, non “En 1366 , queriendo el rey , sin duda , nivelar su moneda con la de los florines de Aragon y de Florencia , que parece ser los que mejor curso tenian en los mercados , intentó acuñar tambien florines : para ello hizo venir á Juan de Estebe monedero de Morlaas: pero se ignora el resultado de sus ensayos;” azaltzen zuen.

A close-up of a gold coin Description automatically generated

Gaston Febus (1343-1391) X. aren Biarno-ko florina – 3,43gr

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (dorrea)

Ifrentzua: DNS BE-ARNI G

ALDE, PUBLIC AUCTION OCTOBER 2015, LOT 1324                    26.10.2015

Nafarroako florinen ifrentzu aldeko “NAVA-RA REX.K” iruditextuak, Aragoiko florinen “ARAG-O REX.P” textuan zuen ispilu argia. Aragoiko florinak 1346. urtean hasi ziren lantzen, baina hauek ez zuten dorrearen ezaugarririk. Dorrearen ezaugarria zuten Aragoiko florinak, Tortosan 1365. urtean edo 1369. urtetik aurrera Valentzian landu ziren.

A close-up of a coin Description automatically generated

Pedro IV (1337-1387) erregearen Aragoiko florina – 3,39gr – Valentziako txanponetxea (1369. urtetik aurrera)

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (dorrea)

Ifrentzua: ARAG-O REX.P

TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 96, LOT 1088              03.11.2021

Ondorioz zera esan dezakegu; beste florin batzuetatik hartu zutela dorrearen ezaugarria Karlos-en florin aleen lanketek eta honakoan, hautagai nagusien artean, Delfinatuan landutako Karlos V.aren aleak eta (maila baxuago batean) Biarnon landutako aleak legozkete.

A close-up of a gold coin Description automatically generated

Karlos (1349-1364) delfinaren Viennois-ko florina – 3,46gr – (Karlos V Frantziako erregea 1364. urtetik Aurrera)

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (dorrea)

Ifrentzua: KROL DPhS.V

JEAN ELSEN & SES FILS S.A., AUCTION 154, LOT 1193                        17.03.2023

Orainarte ikusitako Florin eta ezkutu nafar hauek 15 sueldotako balio berbera zuten 1353. urteko Lucas Lefrebre txanpon goardaren kontuetan. Bai batak eta bai besteek zuten urre eduki antzekoarekin lerrokatuko litzateke balioztapen hori (batez ere ezkutuek aleazio zilar gehiago izan zezaketela kontuan hartzen badugu). Donapaleuko kontuen irakurketa gehienek, ezkutuen 16 eta florinen 20 balio hauek sueldotan zuten balorazioarekin lotzen dituzte, baina agertutako moduan, nik urrezko kilate edukiarekin lotuko nituzke.

Karlos II.aren erregealdiko Nafarroako urrezko txanponak beti landu ziren oso kantitate txikian. Era berean, inguruko erresumetako txanpon antzekoekin metal preziatuaren edukiera parekoa mantentzeko lehian lan kaxkarra egin zuten; Kataluniako diru trukatzaileek 8 sueldoren truke aldatzen zituzten Nafarroako florinak XV. mendean, bertako florinak 11 eta 17 sueldoren arteko trukearen ordez aldatzen zituzten bitartean.

Amaitu baino lehen azken hitz pare bat Karlos II.aren florinei buruz. Enkantetxe askok, Karlos Nafarroako erregearen jabetza posiblea adierazten dute honakoa bezalako txanpon aleak aurkezteko orduan.

Nafarroako Karlos II. ari egotzitako urrezko florina– 3,39 gr

Aurkia: S.IOHA-NNES.B (Arranoa)

Ifrentzua: FLOR EX CHA

MÜNZEN & MEDAILLEN GMBH (DE), AUCTION 37, LOT 536              23.11.2012

Ifrentzu aldeko “FLOR EX CHA” iruditextuaren esanahia, Karlos-en Florina bezala itzuli zuen 1962. urtean Philip Grierson numismata ospetxuak. Era berean, aipatutako Karlos hori Nafarroako erregea zela uste zuen Grierson-ek. Miquel Crusafont-ek iritzi hori jaso ondoren, jabetza berbera eman zien florin hauei bere 1992. urteko “Acuñaciones de la Corona Catalano-Aragonesa y de los reinos de Aragón y Navarra” lanean.

Hala ere, gaur egunean, ale hauen jabetza nafarra oso eztabaidagarria izango litzetekeela uste dut, Karlos-ek beti erabili bait zuen KAROLUS latinezko izena bere txanponetan, Nafar lurralde edo jendearen izenaren ondoan.

Bibliografia:

Crisis, ordenanzas monetarias y “Tabla de cambios” en el reino de Navarra (1329-1360) – Juan Carrasco – 2009– link

El impuesto del monedaje en el reino de Navarra (ca. 1243-1355) – Juan Carrasco – 2011 – link

Documents des archives de la Chambre des comptes de Navarre (1196-1384) – Jean Auguste Brutails – 1890 – link

Monetary practice and monetary theory in Europe (12th-15ht Centuries)- PETER SPUFFORD– 1999 – link

Moneda metálica y moneda crediticia en el Reino de Navarra (siglos XII-XV)- JUAN CARRASCO– 1999 –  link

Moneda medieval navarra –Manual de Numismatica – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 2021

Falsificaciones legales de moneda: las emisiones navarras de Carlos II “el Malo” – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 2005 – link

Les émissions monétaires de Charles dit le Mauvais à Évreux (1356-1361) – Jen-Christian Moesgaard – 1999 – link

Catálogo numismático de Navarra II – Monetarios del Museo de Navarra, Gabinete de monedas y medallas de París, Museo Arqueológico Nacional, Gabinete Nimismático de Cataluña, Museo de la Casa de la Moneda, American Numismatic Society y Colección “Bergua” – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 1995-1996 – link

LA MONEDA EN NAVARRA – MUSEO DE NAVARRA – EXPOSICION DEL 31 DE MAYO AL 25 DE NOV 2001. Miguel Ibáñez Artica – link

Política monetaria en Navarra bajo el reinado de los primeros Evreux (1328-1349)– Iñigo MUGUETA MORENO– 2004 – link

* beharrezko atalak

Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.

2 thoughts on “Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak”

  1. Pingback: Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak • ZUZEU

  2. Pingback: Frantzisko Febo Erregearen Nafar Txanpon eta Kontuak | Euskal Txanpongintzaren Historia

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude