Frantzisko Febo Erregearen Nafar Txanpon eta Kontuak

Frantzisko Febo erregea ez da errege ezaguna gaur egungo Nafarrentzat, hamalau urte eskasekin hil bait zen, Trastamaratar Eleonor amonenaregandik erregetza jaso ondoren. Foix familiaren kidea, bere aitona eta aitaren oinordekotzari esker Biarnoko jaun sobiranoa, lau urtez atseki zuen koroa, 1479 eta 1483-ko urtarrilen artean, bere arreba Katalinaren buruan utzi aurretik. Batzuen ustez tuberkulosiak hil zuen, besteen ustez Pernando katoliko eta faltsuaren pozoinak, edonola ere ez zuen bizitza gozatzeko denborarik izan.

Haren txanponak urriak dira, erabat urriak, batez ere Nafar erresumari dagozkionak. Biarnoko aleak Nafarroakoak baina lehenago hasi ziren lantzen, 1472. urtetik aurrera Frantzisko Biarnoko jauna bait zen dagoeneko.

Biarnoko Frantzisko Febo (1472-1483) jaunaren izenean Morlaas-en landutako zilarrezko blanka – 2,74 gr, 24,5 mm diametroa 

Aurkia: FRANCISCVS*F*D*G*DNS*BEARNI

Ifrentzua:PAX*ET*HONOR*FORQVIE*MORLAN F izkia eta besante bat

DIEGO LOPEZ BILDUMA

Biarnoko Frantzisko Febo (1472-1483) jaunaren izenean Morlaas-en landutako zilarrezko blanka – 2,69 gr, 27mm diametroa

Aurkia: FRANCISCVS*FEBVS*D*G*DNS*BEAR:

Ifrentzua:PAX*ET*HONOR*FORQVIE*MORLANI F eta E Izkiak

MONNAIES D’ANTAN, AUCTION 7, LOT 853 21.05.2010

Nafarroaren kasuan, txanponketak 1481. urteraren abenduan hasi ziren, Frantziskoren koroatze zeremonia inguruan. Izan ere, Frantziskoren nafar txanponak erabat urriak badira ere, txanpon hauen gorabeherak zehatz eta mehatz dakizkigu, Kaparroso-ko Pedro Marzilla txanpon goardak idatzitako txanponketa kontuei esker. Kontu hauek, eskuz idatzitako 44 orrialde dituzte eta gaur egunean Nafarroako errege artxibategian gordetzen dira, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren zenbakipean.

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) Erregea

Txanponketa kontu hauek 1481. eta 1486. urteetako abenduak 20.en artean landutako txanponen ezaugarri, kopuru eta gorabehera guztiak azaltzen dizkigute. Bost urte hauen igaroan Frantzisko bera hil bazen ere, kontuek bermatzen dutenez, txanpon guztiak hasiera batean agindutako pisu, lege eta irudi (trokel eta pila) berberekin landu ziren.

Et empues de fetho el dcho coronamyento Real del dcho senor Rey et procuprado de fazer la dta moneda que lo bolumtat de dchos q lordeno desus derechos del dcho senor Rey et por otro nuebo mandamiento dado por el lugartenyente de gobernador dla muy alta y serenissima Reyna Dona Cateryhna natural senora que mandado gremiar la dcha moneda de aquella mesima ley et talla con aquellos mesimos cuynos et tipos del dcho Senor Rey Febo de gloriosa memoria mandando bater como contiene porel dcho primer mandamyento et assi sefizo segunt se sigue el thenor del quoal dicho mandamyento de nuebo dado et en la forma segheido que se signe

Esan bezala, kontu hauek argibide oso zehatzak ematen dizkigute. Lehenik eta behin, txanpon lanketa hauetan jardun ziren pertsonaia guztien izenak datorzkigu:

  • Martin d’Aoyz txanponetxeburua. 1428. urteko Blanka erreginaren lehen lanketa dokumentuak Martin d’Aoyz merkatari baten aipua du dagoeneko eta ikus daitekeenez familia berbera txanpon langintzaren inguruan mantendu zen XVI mendearen baitan.
  • Kaparroso-ko Pedro Marzilla, errege dorretxean landutako txanponketa hauen eta orokorrean Nafarroako erresuma osoko txanpongintzaren goarda. Bere soldata, hamabi libera eta erditakoa zen lan egindako hilabete bakoitzeko eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion.
  • Espinal-go Migel, entsegalaria. Bere hilabeteroko soldata zapi libera eta erdidatakoa zen eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion.
  • Martin Cruzat txanponaren generala. Bere hilabeteroko soldata zazpi libera eta erdidatakoa zen eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion. Bere betebeharra, beste goi langileen arduradun kontrol lanekin erlazionatua zegoela dirudi.
  • Pierres Pelayn pila eta trokelen tailatzaila. Bere hilabeteroko soldata bost liberatakoa zen eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion.
  • Peton de Sant Johan edo San Juan-go Peton, altzairuzko pila eta trokelen egilea. Pila bakoitzeko 5 sueldo eta trokel bakoitzeko 2 sueldo eta erdi ordaintzen zitzaizkion señoriajearen diru sarreretatik.
  • Kontragoarda edo goarda-ordekoaren berri ere ematen da, Pedro Marzillaren soldata berberarekin, baina haren izenik ez da inon aipatzen.

Martin d’Aoyz eta erregearen, edo hobe esanda Foix-eko Pedro Kardinal eta Nafarroako errege-ordearen artean zinatutako akordioaren dokumenturik ez dugu, baina Pedro Marzilla-ren kontuek Foix-eko Pedrok agintutako txanponketa legearen berri ematen digu:

Close-up of a document with writing

Description automatically generated

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Don Pedro Cardenal infante e viso Rey de Nabarra por el serenysimo principe Don Frances Febo por la gra de dios Rey de nabarra, duque de Nemours e Gandia, senyor de Montblanc e de Penyafiel Conde de Foix Senyor de Bearn Conde de Bigorra y de Ribagorza senor de ciuddat de Balaguer e par de Francia. Aqueles la pnte beran et oyran salut, como sea por fuero y ley del dcho regno de Nabarra que los Reyes d’aquel ensu buen abenturado coronamiento dcho mandan fazer moneda nueba en la muy noble ciudad de Pamp et d’aquella derramar en sta Maria dela dcha ciudat el dia de su Real Coronamiento.

A close-up of a document

Description automatically generated

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Et por que segun lo que ha seydo acordado y asentado entre el dcho Rey don Francesco Febo magnera absent del dcho su Regno et los sues stados de aquel q por ello solo han seydo governados e ayuntados en cortes senaldos en billa d’Olite q su real sernoria aya de benyr en el dcho su regno de Navarra et se aya de Ungir et coronar en la dcha yglesia de Sant Ma de Pamplona segun los fueros del dcho Regno disponen e los Reyes y demasses senyos lo hay acostumbrado fazer/pa lo quoal a pte de neassidar seaya de bater moneda nueba segunt dicho es. Et esso mesmo a indicacion de los dchos tres estados los quales con mucha instancia nos han indicado deziendo q ay mucha mengoa y falta dla dcha moneda assi menuda como gruessa en el dcho Regno por lo qual onsesseos demandar bater de la dcha moneda.E por ello nos queriendo probeer pa lo que se requyere al dcho coronamiento como ala necessidad del dcho Regno delaqual somos mucho apleno restaffurar. Por tanto havemos mandado como por las prtes mandamos bater moneda menuda como grossa de oro y de plata en la dcha ciudat de pomp en la casa nombrada la torre del Rey por el amado mtro Martin de Aoyz mtr dla moneda etdelos oficiales obreros y monederos enla manera que se signe por mamdat se faga dineros de plata nombradas grosses e q ayan ley de quoatr dneros tres granos argent fin con tres granos de Remedio e que ayan de talla ochenta y ocho piezas en el marquo e aya de Remedio una pieza d marquo en la dcha talla et que balga lapieza seze cornados. Esso mismo sefaga medios grosses a la ley de delos dchos grosses d talla haura la meitat dlos dchos grosses baldra la pieza ocho cornados. Et assi se fagan moneda nombrada cornados aley de quinze granos argent fin con un grano de Remedio et la talla trenta e dos piezas en la onza haura Remedio dos piezas por honza. Assi mesmo se fagan moneda nombrada dineros negros ala ley deocho granos argent fin abra Remedio un grano ela talla quarentayquatro piezas en al honza haura deRemedio quatro piezas en la honza.

A close-up of a document

Description automatically generated

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Et assi sefagan moneda de oro fino a ley de XXIII quarats Sin Remedio de talla setenta y dos piezas por marquo. E baldra la pieza quarenta y seys gross de doze cornados por gros dela moneda de plata. Haura el rey porel senoriaje e pa pagar los gajes a la goarda ghr goarda tallador enseyador pillas et orfebhres por sueldo de ley treinta sueldos y dla moneda de oro una pieza por marquo. e que aya el mtro por suys desvelos epor los obreros et monederos e por sus trabajos cinquoanta sueldos por sueldo de ley dla dcha moneda de plata et bien assi por marqua una pieza. Equeden a los merdaderos q trajeran plata marquada de XII diners argent a XXVIII libras por marquo dla dcha moneda e de otra plata ferho ensay al Respecto dla ley q contudiere. E bien assi ayudaran a los merdadores que traeran oro fino por marquo setanta piezas de la dcha moneda de oro de manera q benga la moneda batida contados los cargos a XXXII libras por marquo deplata como dcho est emquo de oro setenta y dos piezas. Et bien assi mandamos al muy amado mtro Myguel del Espinal mercador bezino deladcha ciudat po ensayador faga ensay dela dcha moneda prnte el fiel e bien amado mtro Pedro decaparroso mercader e assi bien bezno dla dcha ciudat goarda mtro deladcha moneda e ferbo ensay fara Relatar al dcho goarda Buen efectuar no res menos mandado por las prtes q el dcho Pedro decaparroso Reciba por el senoriaje por sueldo deley XXX Sueldos y por marquo deoro una pieza dla dcha moneda de oro como da es y faga Recepta el dcho goarda delaqual pagara a las pillas y trqoqueles q necesitan a V Sueldos por pilla edos Sueldos y VI diners por troquel. Et bien assi a la talla al tallador pagara por mes V libras y al ensayador por sus trabajos a siete Libras y X Sueldos por mes. eala contragoarda lo q es acostumbrado e bien assi recibira por sus gages a XII libras X Sueldos por mes dela quoal Recepta le tomaredo en compto las sobre dchas parnos y lo que sobrare qde empoder del dcho mtro goarda administrar y mandamiento. Asi mandamos q las sobre dchas monedas de oro y de plata cornados y medios cornados los batare y los fagaro bater y monedar a la ley y talla por la forma sobre dicha tal para exegyr ergykar y bater la dcha moneda grossa y menuda en la dicha ciudat e casa dla torre como sobre dcho es consus dependencias e nztnfraunas adaqllas.

A close-up of a handwritten document

Description automatically generated

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

A los dchos Martin de Aoyz mtro Mygel despynal ensayador Pedro de Caparroso goarda mtro dla dcha moneda los da plena yentegra potestat epoder qphido por las prntes por las q atb no Res menos mandamos alos otros obreros et aquoales qules ntros officiales e personas subditas de su alteza que los obedezca y q por las dchos mandamientos los den toda labor e ayuida de de manera q con essito eseguir e gphi podaimos esto q nos cometemos y mandamos. En testimonyo delo quoal mandamos sellar las pntes de ntro sello dela chancelleria. Dada en la ciudat depomp a XIX dias del mes de Noviembre del ayno a Mil quatroziente ochenta y uno. Fray Johan de Beaumonte por el Cardenal Inffante e viso Rey de Na en su Consejo prnte los Pascoal de Aranguren Serra y …..

Aurreko pasarte paregabean agindutako txanponen ezaugarrien laburpen taula honako hau izango litzateke:

Izena Balioa Lege Nominala Txanpon kopurua / Lanketa Marko Batean Pisu Nominala (gr) Legearen Erremedioa Pisuaren Erremedioa
Urrezkoak Izenik Gabe – Dukaten Patroi inguruan eginak 46 / 47 / 48 Gros 23 kilate – 958 Milesima 72 3,4 gr Erremediorik Gabe Erremediorik Gabe
Grosa 16 Kornado – 32 diru 4 diru 3 grano – 343 Milesima 88 2,78 gr 3 Grano Pieza bat Lanketa Marko batean
Gros Erdia 8 Kornado – 16 diru 4 diru 3 grano – 343 Milesima 176 1,39 gr 3 Grano 2 Pieza Lanketa Marko batean
Kornadoa 2 Diru Beltz 15 Grano – 50 Milesima 256 0,95 gr Grano bat 2 pieza Lanketa Ontza batean (16 Pieza Markoan)
Diru Beltzak – Kornado erdiak Diru bat 8 Grano – 27 Milesima 352 0,69 gr Grano bat 4 pieza Lanketa Ontza batean (32 Pieza Markoan)

Pedro de Foix erregeordearen aginduak azaltzen zuen txanpon sistema egituraren laburpena

Urrezko txanponek Veneziako dukataran inguruko patroia jarraitzen zuten, baina ez da inon ere urrezko txanpon hauen izenik jasotzen dokumentuan zehar. Urrezko txanpon hauen baliokidetasuna 12 kornadotako 46 grosetan ezarri zen hasiera batean, hau da 4 libera eta 12 sueldotan. 12 kornadotako gros hauek kontu txanpon edo unitate bat ziren, Blanka erreginaren erregealdian erabiltzen zirenen ispilu. Txanponketa kontuek, 1482 urtean landutako urrezko txanponak, 46 grosetan kontatu zirela erakusten dute, baina 1484 eta 1485 urteetan 47 grosetako balioa zuten dagoeneko (4 libera eta 14 sueldo) eta 1486.an 48 grosetakoa alegia (4 libera eta 16 sueldo).

Urrezko txanponen kasuan ordainketa kontuak errazak ziren, ez zen hemen inongo tolerantziarik. Merkatariek ekarritako urre garbi marko bakoitzeko, 72 txanpon landu behar ziren (egia esan ba zen hemen urre garbitasunari dagokion kilatetxo bateko tolerantzia txiki bat). Merkatariek landutako urrezko 70 txanpon jasoko lituzkete eta gainerako biak, bata erregearentzat señoriaje moduan eta bestea txanponetxeburuarentzat, lanketa kostuen ordainetan.

Izena Txanpon kopurua / Lanketa Marko Batean Señoriajea Lanketa Kostuak Merkatarien Ordaina
Urrezkoak Izenik Gabe – Dukaten itxuran eginak 72 1 1 70

Urrezko txanponen lanketaren emariaren banaketa

Hona hemen urrezko txanponen lanketa isladatzen duen kontu sarreren orrialde bat, erresoluzio handizko eta kolorezko argazki bidez agertzen dena: 

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaixa 21. Dokumentuaren 6. orri aurkia

Landutako urrezko txanponen kontu guzti hauek begiratu ezkero honako laburpena egin dezakegu:

  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Orotara
Landutako Dukat Kopurua _ 2.246 _ 1.111 310 1.131 4.798
Lanketa Markoak _ 31,20 _ 15,4375 4,3125 15,715635 66,67
Señoriaje Diru Emaria (Liberak, sueldoak, diruak) _ 143L 13S 5D _ 72L 11S 1D 20L 6S 5D 75L 8S 10D 311L 19S 9D
Balioa (grosak)   46   47 47 48  
               

Urrezko txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria

Ikus dezakegunez, bost urteetan orotara 4798 urrezko txanpon ale landu ziren, lanketa urte bakoitzean txanpon erdiko soberakina dago, eta ondorioz guztira 4800 txanponetako zenbaki borobila landu izana oso posiblea da (hala bada, 1484 eta 1486 urteetako kopuruari ale bana gehitu beharko litzaioke). Kopururik handiena 1482. urtean landu zen eta 1481 eta 1483 urteetan ez zen inolako urrezko txanponik landu. Gero ikusiko dugunez, 1486. urtean urrezko txanponak landu ziren soilik, zilarrezko edo biloizko aleren arrastorik ere ez. Orotara 15,63 kgr (= 66,67*23/24*0,24475) urre erabili ziren bost urte hauetan 4.800 txanpon eskas hauek lantzeko. Ez da kopuru handia eta ziur aski, erresumak pairatzen zituen zailtasun ekonomikoen ispilu da. Hala ere, urrezko txanpon hauek sortzen zuten señoriaje zerga sarrerak oso garrantzitsuak ziren konparatiboki, 312 libera ingurukoak.

Gaur egunotaraino, urrezko txanpon hauetako ale gutxi batzu iritsi zaizkigu, baina ale hauetako batzu XIX mende bukaerako erreprodukzioak dira (MAN Museoko MAN-194-874 edo Zaragozako Museoko MZ-08738 kasuko). Indusketa arkeologiko batean, Murtziako Yesqueros plazan, Frantzisko Feboren urrezko dukat bat aurkitu omen zen 1993. urte hasieran. Ale honen gaur eguneko kokapena ezin izan dut aurkitu.

Vidal Quadras bildumak bazuen ale bat eta beste ale hau Estatu Batuetako enkante batean azaldu zen 2012. urtean eta 13.000 dolarretako errematea izan zuen.

A close-up of a gold coin

Description automatically generated

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako urrezko txanpona – 3,31 gr, 21mm diametroa – 23 kilatetako edukia (958 milesima) – 13.000 USD Errematea

Aurkia: FRANQ. F: D:G:R:NAVARRE

Ifrentzua: SIT:NOMENDOMINIBENE

CLASSICAL NUMISMATIC GROUP, INC., AUCTION 91, LOT 1251 19.09.2012

Zilarrezko txanponei begiratzen badiegu, has gaitezen gros eta gros erdi deritzoenekin. Gros deitutako aleen bi txanpongintza desberdinen analisia egin dugu aurretik, Donapaleuko Karlos II.arena (1352-1353) eta Blanka erreginaren 1432. urtekoarena (karlin bezala izendatuak). Nafarroako erresumako lehen gros aleek %58,33 ko zilar edukia eta 3,82 gramotako pisua bazuten, Blanka erreginarenak, 80 urteren buruan, % 48 zilar edukia eta 3,06 gramotako pisua zuten. Lehenek hamabi dirutako balioa bazuten, bigarrenek hogetalau dirutako (12 kornadotako) balioa zuten. Frantzisko Feborenak berriz, beste 50 urteren buruan, %34,3 zilar edukia eta 2,78 gramotako pisua zuten bitartean, balioa 32 dirutan (16 kornadotan) zuten. Aipatutako diru eta kornado hauek, garai hartako sistema monetarioaren oinarria baziren ere, pisu eta zilar edukia galtzen joan ziren etengabe.

Baina zilarrezko gros eta gros erdi hauen txanponketa kontuek ba dute inork aztertu ez duen beste alde bat. Zilar hutsezko marko batengatik merkatariei ordaindu beharrekoa, señoriaje zergaren ordaina eta txanponketa kostu eta txanponetxeburuaren ordainetan eman beharrezko kopuruak argi azaltzen zaizkigu Foix-eko Pedro erregeordearen txanponketa aginduan. Baina zein zen zilar marko batek sortzen zuen emari monetarioa eta nola alderatzen da ordainketa guzti hauekin? Hona hemen analisia:

Izena Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopurua Señoriajea Lanketa Kostuak Merkatarien Ordaina Guztira Zilar Marko batetik sortutako diru emaria Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna
Grosa 2,9090 256 30 Sueldo 50 Sueldo 28 Libera 32 Libera 34 L 2S 8D 2 Libera 2 Sueldo 8 Diru
Gros Erdia 2,9090 512 30 Sueldo 50 Sueldo 28 Libera 32 Libera 34 L 2S 8D 2 Libera 2 Sueldo 8 Diru

Zilar garbi marko batek ematen zuen emari monetarioa

Zilar garbi marko bakoitzak txanponketa legeak azaltzen zuena baino bi libera bi sueldo eta zortzi diru gehiago sortzen zituen. Txanponetxera zilarra ekartzen zuten merkatariei 28 libera txanpon berri ordaintzen zitzaizkien zilar garbi marko bakoitzeko (marko batek gaur eguneko 244,75 gramo inguru zituen). Lanketa kostuei zegozkien 50 sueldotako diru sarrerak, txanponetxeburu eta txanponetxeko langileen ordainketarako eta tresna lagungarrien eta lehengaien (ikatza, kobrea eta bestelakoen) ornidurarako erabilitzen ziren.

Señoriaje zergaren 30 sueldotako diru sarrerak berriz, txanponetxearen konponketa, txanponketa tresnen berriztatze, trokel eta pilen erosketa eta erregearen ofizialen ordainketarako erabiltzen ziren. Guzti hauek ordaindu ondoren, txanponketa kontuek zera argitzen dute, erregeetxeak jaso beharko lukeen señoriaje zergaren soberakina erabat mezprezagarria zen.

Horrenbestez, erregetxearen irabaziak beste alde batetik etorri beharrean ziren eta irabazi hauek, txanpondutako diru kopuruaren eta ordaindu beharreko kostuen arteko desberdintasunetik etortzen ziren, hau da, 2 libera, 2 sueldo eta 8 diru landutako zilar marko garbi bakoitzetik. Irabazi hauek erregetxeak jasotzen ote zituenaren edo zorren ordainetan txanponetxeburuari uzten zitzaizkionaren aipu edo informaziorik ez dut momentuz aurkitu.

Hemen azaltzen den dokumentuaren kontuak señoriaje zergaren sarrera eta txanponetxeak izandako konponketa, berritze eta soldata gastuen kontuak dira. Kontu hauei esker, landutako lanketa marko kopurua eta txanpontze aldi bakoitzean erabilitako zilegitasun, pisu eta erremedioen berri dugu. Hemendik, landutako txanponen kopuru zehatza atera dezakegu.

Ikus dezagun Frantzisko erregearen koroatze zeremoniarako landu ziren gros aleen señoriaje zergaren sarrera kontua:

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Recepta Primera del Seynoriage dela moneda

Primo por una delibranza q a XX de dezembre del ayno MCCCCLXXXI se fizo por Martin d’Aoyz mtro deladcha moneda por cinquoenta marquos de grosses baliendo cada gros a seze cornados las quales fueron pa dar y echar la dcha moneda enel cra del coronamyento Real deldcho Senyor Rey fr Febo ensayado por Mygel deespinal mayor de edad que fue ensayador amonedado a la ley de IIII diners II granos et medio argent fin et de talla segun es elpeso fuero a VII sueldos IIII diners et medio queson a LXXXVIII piezas y medio enel marquo de l’obra. Et diho el dcho mtro por el drecho de la senyoraj a dcho goarda a XXX sueldos por sueldo Ley contado alos IIII dineros por marquo de hobra seguno assimos losdchos L marquos a X Sueldos por Marquo XXV Libras -> Suma Per Fe / XXV Libras

Koroatze zeremonia hortan erabili ziren grosak 50 lanketa markoetatik atera ziren, 342 (4 diru eta 2 grano eta erdi) milesimatako zilar edukia eta 2,765 gramotako pisu ertaina zuten (88,5 ale atera ziren lanketa marko bakoitzetik, hau da 7 sueldo eta 4 diru eta erdi (7*12+4,5=88,5). Honi esker 50*88,5 = 4425 ale landu zirela esan dezakegu.

Señoriaje moduan, zilar garbi marko (sueldo de ley) bakoitzaren ordaina 30 sueldotakoa izan behar omen zen. Zilar garbi marko batek 2,90 eta 3 lanketa marko artean sortzen zituenez (erremediorik gabe edo 3 dirutako erremedioarekin), lanketa marko bakoitzeko 10 sueldotan biribildu zen ordaindu beharreko señoriaje zerga. Honako hau mesedegarria zen txanponetxeburuarentzat, lanketa marko guztiak hiru dirutako erremedioarekin, zilar marko baten herenarekin egiten zirela (4 dineros de sueldo de Ley) onartzen bait zuen, tolerantziaren behe muturrean. Horrenbestez, 50 lanketa marko hauek 25 liberatako zerga emaria sortu zuten.

Ikus dezagun orain, bost urte hauen igaroan landu ziren gros eta gros erdien kopurua. Zoritxarrez, señoriaje kontu hauek ez dute gros eta gros erdien artean bereizten, baina zenbait hilabetetako kontuen sarreretan gros erdiak landu zirela aipatzen eta bermatzen da. Hona hemen landutako gros eta gros erdien laburpena:

  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Osora
Gros + Gros Erdi Kopurua 4.425 12.136 39.190 2.920 _ _ 58.671
Lanketa Markoak 50 137 441,44 32,81 _ _ 661,25
Senyoriaje Diru Emaria 25 Libera 68L 9S 11D 220L 14S 4D 16L 8S 1D _ _ 320L 12S 4D
Gros Erdien Aipua Ez Ez Bai Bai _ _ Bai

Zilarrezko gros eta gros-erdi txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria

Orotara, 58.671 gros eta gros-erdi ale landu ziren bost urte hauen buruan.

1485. eta 1486. urteetan ez zen gros alerik landu; urterik oparoena berriz 1483. urtea izan zen. Urte honetan eta hurrengo urtean gros-erdien lanketa garbi aipatu eta bermatu zen kontuetan, kopururik izendatu gabe. Orotara, gutxi gorabehera 220 kilogramo zilar garbi t’erdi landu zirela esan dezakegu. Kopuru hau oso txikia da, bost urteren igaroan bereziki eta hilabete gutxi batzuen buruan Blankaren azken txanponketek landutako kopuruekin gonbaratu ezkero erresumaren egoera ekonomiko kaxkarraren islada dugu. 60.000 gros eta gros-erdi hauen lanketak 320 libera inguruko señoriaje zerga emaria utzi zuen, urrezko txanpon guxi batzuren ingurukoa.

Baina ikus dezagun zer nolako itxura zuten Franzisko Febo erregearen gros eta gros-erdi ale hauek. Hauek ere erabat urriak dira, gure egunetaraino dozena erdi ale baino gutxiago iritsi zaizkigu. Gutxienez lau ale dira ezagunak gros osoen kasuan. bat bildumazale jakitun baten eskuetan da eta beste hirurak Frantziako Biblioteka Nazionalaren, Nafarroako Museoaren eta Madrilgo Instituto Valencia de Don Juan erakundearen eskuetan. Azken hau, Miguel Crussafont adituak aztertu eta aurkeztu zuen 1982. urtean.

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako zilarrezko grosa – 2,30 gr – 24mm Diametroa – 343 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: +FRANCISCVS FHEBVS R NAVARRE

Ifrentzua: +SIT NOMEN DOMINI [BENEDICTVM]

David Arrarás Bilduma

A close-up of a coin

Description automatically generated

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako zilarrezko grosa – 2,02 gr – 343 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: F. FEBVS. DEI.G.REX.NAVARRE

Ifrentzua: SIT*NOMEN*DOMINI*BENEDICTV

FRANTZIAKO BIBLIOTEKA NAZIONALA

A close-up of a coin

Description automatically generated

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako zilarrezko grosa – 2,20 gr – 24mm Diametroa – 343 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: +FRANCISCVS FHEBV[S R NA]VARRE

Ifrentzua: [+SIT N]OMEN [DO]MINI BEN[EDICTVM]

NAFARROAKO MUSEOA N004838 bilduma ale zenbakia

Hiru ale desberdin hauek, azken biak bereziki, ez dira kontserbazio egoera hoberenean iritsi gureganaino. Laugarren alearen argazkirik berriz ezin izan dut momentuz lortu.

Aurkeztutako ale guzti hauek, hiru iriditextu desberdin dituztela nabaritu dezakegu aurkian:

  • FRANCISCVS FHEBVS R NAVARRE – Nafarroako Museoaren eta David Arrarás-en aleek
  • F. FEBVS. DEI.G.REX.NAVARRE – Frantziako Biblioteka Nazionalaren aleak
  • FRANC FEBVS DG R NAVARRE – Instituto Valencia de Don Juan erakundearen aleak

Era berean, Nafarroako museoaren aleak berriztapen eztabaidagarri bat jasan zuen 2021. urtearen udaberri aldean, museoaren areto numismatiko berria ireki aurretik. Beste ale ugarik ere berriztapen antzekoa jasan zuten, niri behintzat erabat gomendagaitza iruditzen zaidana txanponzale moduan. Berriztapen honen ondoren, aleak honako itxura hau erakusten du orain aurkian:

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako zilarrezko grosa – 2,20 gr – 24mm Diametroa – 343 milesimatako zilar edukia – Erakusketa aretoan erakusgarri den aurkia, berriztapena jasan ondoren

Aurkia: [+FRANCISCVS FHEBV[S R NA]VARRE

NAFARROAKO MUSEOA N004838 bilduma ale zenbakia

Ezagutzen den gros erdi ale bakarra Nafarroako Museoaren altxor kameratan gordetzen da eta Ibañez Artica maisuak aurkitu eta ezagutarazi zuen 2008. urtean. Nik dakidanez behintzat honek ez du zaharberritzerik pairatu eta honako itxura hau mantendu beharko luke 2018. urtean hartutako argazkiaren arabera:

A close-up of a coin

Description automatically generated

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako zilarrezko gros erdia – 1,10 gr – 18mm Diametroa – 343 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: FRANC FEBVS [DG R N]AVARRE

Ifrentzua: +SIT NOMEN DOMINI BENEDICTVM

NAFARROAKO MUSEOA N007380 bilduma ale zenbakia

Azter ditzagun orain landutako kornado aleen goraberak.

Kornadoen lanketek señoriaje kontuetan azaltzen dituzten sarreretako bat, hemen azaltzen den honako hau da, 1483. urteari dagokion lehen kornado lanketa alegia. Ba ditu xehetasun interesgarri pare bat:

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Recepta del seynoriage delos cornados batidos en el dcho ayno LXXXIII

Primo a III de Febrero por otra delibranza q el dcho Martin d’Aoyz maestro de la dcha moneda fizo de CXVI marquos II Onzas de cornados fecho ensay port Myguel despinal ensayador en copela (aimagen?) a la ley de XV granos argent fin et de talla fueron a VIII quadernas I piezas en la onza que a XIIII granos deley contado el dcho mtro dio al goarda port senynoriaje de V sueldos et VII diners XVIIII granos argent fin a XXX sueldos por sueldo de ley. -> VIII L VIIII S VI Dineros

Hau da, 1483. urteko otsailak 3.an Martin de Aoiz txanponetxeburuak landutako 116 marko eta 2 ontzen kornado aleen emaitza entregatu zuen, eta hauek Miguel de Espinal entsegaitzaileak kopela bidez entsegatu zituen, hamabost granotako zilar lege nominalaren arabera. Sortutako txanpon kopurua, 8 kuaderna eta pieza batekoa izan zen lanketa ontza bakoitzeko, hau da ((8*4) + 1 ) = 33 ale ontza batean eta 33*8 = 264 ale lanketa marko bakiotzean; hau da, kontu sarrera honetan landutako 116,25*264= 30.690 kornado ale zenbatu ziren orotara. Baina entregatutako aleek hamalau granotako zilar edukia omen zuten, eta hamalau grano hauen arabera ordaindu zituen Martinek bere señoriaje zergak.

Landutako kornadoek 5 sueldo, 7 diru eta 19 granotako zilar kantitatea erabili omen zuten. Hau nahiko interesgarria da, zeren 116,25 lanketa marko hauek, baitan zuten 14 granotako zilar edukiarekin (116,25*1/12*14/24) = 5,6510 erabilitako zilar marko kopurua eman beharko ligukete. Zilar erabilera kopuru hau pisu kantitate bat da eta marko, ontza eta horrelakoetan azaldu beharko litzateke, baina hauen ordez sueldo, diru eta granoetan azaltzen da, non sueldo bat pisu marko bat zen (sueldo de ley), 12 dirutan zatibanakatzen zen eta diru bat berriz, 24 granotan. 5,6510 marko hauek oinarri honetara pasa ezkero, 5 suelo 7 diru eta 19,5 grano emango lizkiguke, zehatz mehatz kontuetan agertzen den moduan (beno egiazki, diru erdi batetako erroreaz). Erabilitako zilar kopurua jakina zenez, dagokion señoriaje zerga errazki kalkulatu daiteke. Sueldo edo zilar garbi marko bakoitzari 30 sueldotako zerga bazegokion, kalkulu azkar batek 8 libera 9 sueldo eta 6 dirutako zerga emaria sortu zela erakutsiko digu, kontuek azaldutako zenbaki berbera.

Ikus dezagun orain zein diru emari sortzen zuen kornaduetan lantzen zen zilar garbi marko batek:

Izena Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopuru Nominala Señoriajea Lanketa Kostuak Merkatarien Ordaina Guztira Zilar Marko batetik sortutako diru emaria Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna
Kornadoak 19.2 4916 30 Sueldo 50 Sueldo 28 Libera 32 Libera 40L 19S 4D 8L 19S 4D

Zilar garbi marko batek ematen zuen emari monetarioa kornadoetan

Honako honetan zera ondorioztatu dezakegu. Zilar garbi marko baten lanketak arrazoitu gabeko bi libera inguruko diru ekarpena zuen gros eta gros erdien kasuan, baina ia bederatzi liberatakoa kornadoenetakoan. Kornado hauek gaur egunean txanpon fiduziario bezala izendatuko genituzkenen ingurura gertzuratzen ari ziren.

Eta ikus dezagun ondoren, bost urte hauetan landutako kornado aleen kopuru orokorra:

  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Osora
Kornado Kopurua _ 8.160 71.720 69.370 38.488 _ 187.738
Lanketa Markoak _ 31,875 267,875 260,375 141,5 _ 701,63
Señoriaje Diru Emaria _ 2L 10S 19L 7S 9D 18L 19S 10L 6S 4D _ 51L 3S 1D

Kornado txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria

Ikus daitekeenez landutako kornado kopurua ez zen handia izan, 187.738 ale eskas bost urteren buruan, ezer gutxi erresuma osoarentzat. Kornado hauen lanketan 35 edo 36 kilo zilar garbi inguru erabili ziren, gros eta gros erdien lanketetan erabili zirenen dexente azpitik, eta sortutako señoriaje zerga emaria hauena baina sei aldiz txikiagoa izan zen.

Baina ahaztu behar ez dena zera da, erregetxeak ezarritako kornadoaren balio nominalaren eta kornadoak zuen zegokiona baino zilar eduki baxuagoaren desberdintasunaren ondorioz, zilar garbi kilo hauetako bakoitzak zortzi libera, hemeretzi sueldo eta lau dirutako irabaziak ematen zizkion erregetxeari edo txanponetxeburu merkatariari. Horrenbestez, erabat onuragarriak gertatzen ziren kornado lanketa hauek.

Kornaduen kasuan, berriro ere oso urriak dira gure egunetaraino iritsi zaizkigun aleak, ez gros eta gros erdiak bezainbeste, baina nahiko bakanak. Hona hemen bi ale, bata Nafarroako museoarena eta bestea bildumazaile ezagun batena.

A close-up of a coin

Description automatically generated

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako biloizko kornadoa – 0,70 gr – 17mm – 52 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: F*F*DEI*G*REX*NAVARRE

Ifrentzua: +SIT NOMEN DOMINI BENEDICTVM

NAFARROAKO MUSEOA N004837 bilduma ale zenbakia

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako biloizko kornadoa – 0,79 gr – 17mm – 52 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: F*F*DEI*G*REX*NAVARRE

Ifrentzua: +SIT DOMINI BENEDICTVM

David Arrarás Bilduma

Azkenik, ikus ditzagun kornado erdi edo diru beltz (dinero prieto) deitutakoen ingurukoak. Hona hemen, kornado erdi hauek señoriaje kontu hauetan agertzen duten lehen sarrera, 1483 urtearen otsailak 19-ari dagokiona:

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Recepta del Seynoriage delos medios cornados batidos enel dcho ayno LXXXIII

Primo a XVIIII de Febrero del ayno LXXXIII por una delibranza q el dcho Martin de Aoyz mtro dla dcha moneda fizo de XXXII marquos de medios cornados fecho el ensay por Miguel despinal ensaydor (aimagen) a la ley de VIII granos argent fin et de talla fuero a XI quadernas y media en la onza que biene port derecho dla ley a la goarda contando a VII granos por marquo monta VIIII dineros VIII granos argent fin q a II sueldos VI diners es el derecho de la seynoria a XXX Sueldos por Sueldo de ley. -> I Libra III Sueldos IIII dineros.

Egun hartan, otsailak 19.an Martin de Aoiz txanponetxeburuak 32 lanketa markoren ekoizpena entregatu zuen. Hemen ere, lanketa hauek Migel de Espinal entsegatzaileak aztertu zituen. Ale hauen lege teorikoa 8 zilar granotakoa omen zen, baina legeak onartutako grano batetako erremedioa lekuko ordaindutako señoriaje zerga 7 granotako zilar edukiaren arabera ordaindu zen. Kornado erdi aleen pisu ertaina lanketa ontza batetik landutako kuadernatan azaltzen da, hamaika kuaderna eta erdi, hau da 46 ale ontza batean, 368 ale lanketa marko bakoitzean, 244,753/368 = 0,66 gramotako pisu ertaina ale bakoitzak.

Ondoren, lanketa honetan erabilitako zilar kopuruaren berri ematen da. Zazpi granotako zilar edukiaren arabera, landutako 32 markoek, 0,7777 zilar garbi marko erabili zituzten. Marko kopuru hau sueldo, diru eta granotako erreferentziara pasar ezkero (suelo batek hamabi diru, diru batek 24 grano), bederatzi diru eta zortzi grano emango lizkiguke, kontuek azaldutako berberak. Zilar garbi marko baten lanketak 30 sueldotako señoriaje zerga zuenez, zilar garbi diru baten lanketak kopuru horren hamabirenaren zerga ordaindu behar zuen, hau da bi sueldo eta sei diru. Guzti honen ondorioz, bederatzi diru eta zortzi granotako zilar garbi hauek, orotara, 23 sueldo eta 4 dirutako zerga ordaindu zuten, hau da libera bat, hiru sueldo eta lau diru. Kontuak hemen ere zehatzak dira.

Oraingoan ere, ikus dezagun zer diru emari sortzen zuen kornadu erdietan lantzen zen zilar garbi marko batek:

Izena Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopurua Señoriajea Lanketa Kostuak Merkatarien Ordaina Guztira Zilar Marko batetik sortutako diru emaria Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna
Kornado Erdiak 36 12.672 30 Sueldo 50 Sueldo 28 Libera 32 Libera 42L 16S 10L 16S

Zilar garbi marko batek ematen zuen emari monetarioa kornado erdietan

Berriro ere zera nabarmendu dezakegu, zilar garbi marko baten lanketak arrazoitu gabeko bi libera inguruko diru ekarpena zuen gros eta gros erdien kasuan, ia bederatzi liberatakoa kornaduen kasuan eta hamar libera eta hamasei sueldotakoa kornado erdienean. Kornado erdiak ere, txanpon fiduziario deitautakoen bidean ziren.

Kornado erdi hauek hiru urteren igaroan landu ziren soilik, 1483. urtean hasita, hurrengo bi urtetan zehar. Ikus dezagun hiru urte hauetan landutako kornado erdi aleen kopuru orokorra:

  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Osora
Kornado erdi Kopurua _ _ 38.432 38.364 26.400 _ 103.196
Lanketa Markoak _ _ 105 104,25 75 _ 284,25
Senyoriaje Diru Emaria _ _ 3 L 16 S 5 D 3 L 16 S 2 L 14 S 8 D _ 10 L 7 S 1 D

Kornado erdi txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria

Hemen ere, landutako kornado erdi kopurua ez da handia, 103.196 ale eskas hiru urte hauetan zehar, berriro ere ezer gutxi erresumarentzat. Kornado erdi hauen lanketan zazpi zilar garbi kilo inguru erabili ziren, kornado osoen lanketan erabili zirenen dexente azpitik, eta sortutako señoriaje zerga emaria hauena baina bost aldiz txikiagoa izan zen.

Baina hemen ere, erregetxeak ezarritako kornado erdiaren balio nominalaren eta txanponek zuten zegokiena baino zilar eduki baxuagoaren desberdintasunaren ondorioz, zilar garbi kilo hauetako bakoitzak hamar libera eta hamasei sueldotako irabaziak ematen zizkion erregetxeari edo txanponetxeburuari. Berriro ere, honek oso onuragarriak egiten zituen kornado erdi hauen lanketak.

Hemen ere, Kornado erdien kasuan, gure egunetaraino iritsi zaizkigun aleak urriak dira, oraingoan ez kornado osoak bezain urriak baina bai nahiko bakanak. Hona hemen enkanteetan azaldutako ale pare bat:

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako biloizko kornado erdia – 0,70 gr – 15mm – 27 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: F.F.D.G.REX.NAVA

Ifrentzua: + SIT.NOMEN.DOMIN

RICARDO ROS BILDUMA

Nafarroako Frantzisko Febo (1479-1483) erregearen izenean landutako biloizko kornado erdia –0,84gr – 15,5mm – 27 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: F.F.DEI.G.NAVARE

Ifrentzua: + SIT.NOMEN.DOMI

DIEGO LOPEZ BILDUMA

Gastuei begirada bat eman aurretik egin dezagun bost urte hauetan landutako txanponketa guztien laburpen bat:

  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Orotara
Urrezkoen Kopurua _ 2.246 _ 1.111 310 1.131 4.798
Gros/Gros erdi Kopurua 4.425 12.136 39.190 2.920 _ _ 58.671
Kornado Kopurua _ 8.160 71.720 69.370 38.488 _ 187.738
Kornado erdi Kopurua _ _ 38.432 38.364 26.400 _ 103.196

Urtero landutako txanpon aleen laburpena

Señoriaje eta txanponketa kontu hauek ba dute beste alde interesgarri anitz. Kasu hauetan, zergetan bildutako sarreren berri eman ordez, izandako gastuen ordainketetan izandako diru irteeren berri ematen zen. Diru irteera ugari, ofizial ugariren (goarda bera, entsegatzailea, tailatzailea eta txanponen generala) soldata ordainketetan joaten zen. Beste irteera batzuk, pila eta trokelen burdin eta altzairu lantzaileari emandako ordainketak isladatzen dituzte. Txanponetxe berak izan zituen bere konpontze lanak, batez ere teilaberritzeak eta txanponen lanketarako beharrezko lanabes eta tresnen erosketak ere izan zituzten bere idatzizko sarrerak.

Baina diru irteera erregistro hauen artean badira arretaz begiratu beharreko pare bat. Hona hemen lehenengoa:

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Item a VII de Agosto del ayno sobre dcho de LXXXIII fueron delibradas a Martin Cruzat goarda general dla dcha moneda el quoal fue nombrado por sus altezas por renunciación fecha de ymy Peton de Campront de Nabarrens al dicho Martin Cruzat como resa por su probado desenpen por la Reyna ntra Señora a X días de Mayo del Ayno LXXXIII al quoal día Martin Cruzat delibro por sus gages assi como al ensayador por los meses de mayo junyo et julio pasado a VII libras X sueldos por mes. – > XXII Libra X sueldo

Martin Cruzat delakoak errege txanponketen goarda orokorraren kargua jaso omen zuen 1483. urtearen maiatzak 10.an. Haren soldata goarda edo goarda ordekoarenaren dexente azpitik zen eta Biarnotar baten (Peton de Campront, Navarrenx-tarraren) uko egitearen ondoren jaso zuen erantzunkizuna. Martin honen zereginak kontrol lanekin ziruditen erlazionatuak eta agian “general” edo orokorraren esanahia bai Biarnoko eta bai Nafarroako txanponketen gain zuen eginkizunaren islada izan liteke. Horrek, jasotzen zuen soldata baxua (zazpi libera t’erdi, entsegaitzeak horrenbeste) argituko luke, agian beste horrenbeste jasotzen bait zuen Biarnoko txanponetxearen kutxatik.

Baina ondoren agertzen diren hiru pasarteak oraindik ere interesgarriagoak dira. Honako hauetan, orainarte XV.mendearen bukaerararte, nafar historian lehenengoz azaltzen den txanpon unitate bat agertuko zaigu, zilarrezko erreala.

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Item fueron pagadas port dcho goarda a Carlos de Larraya por ymy pleito que fizo pa pintar ante los altos dela cort de lun hombre benturero que abra benydo en esta ciudat el quoal praticaba repasar las monedas deplata en agoas fuertes q fue xpto a mano dla cort al Recepta del dcho goarda a XXV de Sept del dcho ayno LXXXIII pal quoal pleyto fueron pagadas al dcho Carlos tres reales q monta I libra IIII sueldos

Diru irteera kontu honek gortearen epaitegietara ekarritako auzi baten gastuen ordainketa argitzen du, non ba omen zen Iruñara etorritako abenturazale bat, zeinek azidoen laguntzaz txanponei zilarra lapurtzen zien. Legeak zorroztasunez zigortzen zituen jokabide hauek eta hasitako auziaren gastuen lehen ordainketa hiru errealetakoa izan omen zen, orotara libera bat eta lau sueldo. Hau da, erreal hauetako batek 8 sueldo balio zituen.

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Primo a XIII de Dezembre del ayno MCCCCLXXXLI se libro a Pasquoal de Aranguren secretario por la escriptura del mandamyento q fue dado pa el batimiento dla dcha moneda V reales et deren assi port sello del dcho mandamiento a la chancilleria, Martin deliart secretario III escudos de oro q a IIII libras VIII sueldos montan todos – > XV Libras IIII sueldos

Hurrengo diru irteerak, Pascual de Aranguren idazkariari ordaindutakoaren berri ematen du. Honek 1481. urtearen azaroan sortutako txanponketa aginduaren dokumentua prestatu omen zuen eta ordainetan bost erreal jaso zituen. Honez gain, txanponketa agindu honek jaso zuen zigiluaren ordainez urrezko hiru ezkutu ordaindu ziren kantzilergoaren idazkariari. Urrezko ezkutu hauek lau libera eta zortzi sueldotako balioa zuten, lantzear ziren eta aipatu ditugun Feboren urrezko txanponen lau libera eta hamabi sueldoren azpitik, Orotara 15 libera eta 4 sueldo ordaindu zirenez, bost erreal hauek 40 sueldotako balioa zuten, hau da erreal bakoitzak berriz ere 8 sueldotako balioa ematen digu pasarte honetan.

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Item a XV de Febrero del dcho anyo de MCCCCLXXXII pagado a Pasquoal de Amezaga secretario por la escriptura de otro mandamyento q fue dado por la muy alta y excelente señora la Reyna Dona Cathelina q sucedió en ese su Regno por muerte del Señor Rey Febo de gloriosa memoria por la quoal dio al dcho secretario VIII Reales y al sello dla Chancilleria por la expedición II escudos de oro a IIII libras VIII sueldos que monta todo -> XII libras

Azken pasarte honek, Pascual de Amezaga idazkariari ordaindutakoaren berri ematen du. Honek 1482. urtearen otsailean Katalina erreginak bermatutako txanponketa aginduaren dokumentua prestatu omen zuen eta honakoan zortzi erreal jaso zituen ordainetan.

Baina nola liteke Katalina erreginak agindu hau argitaratu izana 1482. urtearen otsail inguruan, Frantzisko erregea 1483. urteko urtarrilean hil bazen? Katalina ez zen erregina 1482. urtean.

Zigiluaren ordainez, urrezko bi ezkutu ordaindu zitzaizkion honakoan kantzilergoari, hemen ere lau libera eta zortzi sueldotako balioa zuten urrezko txanponetan. Orotara 12 libera ordaindu zirenez, zortzi erreal hauek 64 sueldotako balioa zuten (3 libera eta 4 sueldo), hau da erreal bakoitzak 8 sueldotako balioa zuen, urrezko bi txanponen 8 libera eta 16 sueldoak kontutan hartu ondoren.

Urrezko ezkutu hauek Juan II.aren erregetzaren bigarren zatian (1458-1479) landutakoen ispilu izan beharko lukete. Aleak oso urriak dira eta Frantziako biblioteka nazionalak du nik ezagutzen dudan bakarra:

1458 eta 1479. urtean landutako Nafarroako urrezko Ezkutua – 4,38gr

Aurkia: IOHANES:DI:GRA:REX:NAVARRE:ET:ARAG

Ifrentzua: BENEDICTVM:SIT:NOMEN:DNI:NRI:IHV:X:

Frantziako Biblioteka Nazionalaren Alea (BNF)

Baina Juanen ezkutu hauen pixua Frantzisko edo Katalinaren garaiko urrezko txanponen gainetik zen (4,40gr vs 3,30gr, 4 libera eta 8 sueldotako kontabilitate balio txikiagoa izan arren) eta lehenengoen urre edukiaren dokumenturik ez dugun arren, kontuek adierazitako urrezko ezkutu hauek, txanpon fisikoen ordez Juanen erregealdian urrezko txanpon hauek izandako balioaren kontu sarrera adierazten dutela esan dezakegu.

Nafarroako Katalina (1483-1517) erregin eta Juan III (1484-1516) erregearen izenean 1495. urtetik aurrera landutako urrezko erreala – 3,30 gr – 23mm Diametroa – 933 milesimatako urre eduki nominala

Aurkia: +IOHANES:ET:KATHERINA:R

Ifrentzua: +SIT:NOMEN:DOMINI:BENEDICTV

NAFARROAKO MUSEOA N004846 bilduma ale zenbakia

Zilarrezko errealetara itzuli ezkero, kontuek azaldutako 8 sueldotako balio honek zera argituko liguke. Zilarrezko erreal batek zilarrezko hiru grosen baliokidetasuna izango luke. Baina zeintzuk ziren zilarrezko erreal hauek eta zer itxura zuten? Ba al ziren horrelako txanpon fisikoak Nafarroan?

Zilarrezko errealak 1495. urtean hasi ziren lantzen Katalina eta Juan erregearen agindupean, kontu hauek agertzen duten garaitik hamar bat urte beranduago. Errealen pisua, Frantziskoren grosen pisuaren inguruan zen, zertxobait azpitik, baina zilar edukian grosena baino hiru aldiz handiagoaren inguruan zen aitzitik. Beraz, kontu hauek agentzen duten erreal baten eta hiru grosen arteko baliokidetasunak erabat zentzuduna zen.

Nafarroako Katalina (1483-1517) erregin eta Juan III (1484-1516) erregearen izenean 1495. urtetik aurrera landutako zilarrezko erreala – 2,40 gr – 26mm Diametroa – 926,66 milesimatako zilar eduki nominala

Aurkia: +IOHANES:Z:KATHERINA:REGES:NAV

Ifrentzua: +SIT:NOMEN:DOMINI:BENEDICTVM

NAFARROAKO MUSEOA N004856 bilduma ale zenbakia

Kaparroso-ko Pedro Marzilla-k 1493-1494. urte aldera utzi zuen bere goarda postua eta kontuetan sumatzen den moduan, goarda erantzunkizuna utzi eta gerora pasa zituen garbira kontuak, kontu ganbararen aurrean aurkezteko prest. Honek, 1495. urtean lehenengoz landutako txanpon baten kontuetako aipua argituko luke. Edo agian atzerriko erreal bati buruz ari da, baina momentuz ez nuke aukera hori aintzakotzat hartuko. Tarja txanponaren izena era aipatzen dira diru irteeratan, eta hauek ere mendearen azken hamarkadaren bigarren erdian hasi ziren lantzen.

Kontuen idazkera berantiar honek, agerian geratu den beste jazoera bat azalduko luke. Ikusi dugun moduan, txanponketa kontuen pasarte ugaritan Katalina erregina bezala azaltzen da 1482. urte hasieratik aurrera. Baina Frantzisko Febo erregea 1483. urtearen urtarrila bukaeran hil zen Pau-ko jauregian. Nola azaldu denbora parekotasun akats hau? Ba aditu pare bati galdetu ondoren, Pedro-k edo eta bere kopistaren batek, erregearen hil urtea buruan erratuta zutela uste dugu, eta akats hori kontuetan zehar barreiatzen joan zen. Halere, akats honek ez dio batere baliorik kentzen dokumentu benetan bikain honi!

Bukatu aurretik begira diezaiogun erabilitako trokel eta pila kantitateari.

Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 21. Dokumentuaren azpisarrera

Item assinto contado con Peton de Sant Johan puynalero por una talla se fallaron aber fecho IIII dozenas de trosseles a II Sueldos y VI dineros pagados a, et VIIII pillas pa tarjas et cornados a V sueldos que montan VIII libras V sueldos las quales le pague en tres bezes al dcho Peton – > VIII libra V sueldo

Lehen azaldutako pila eta trokel berri bakoitzaren ordainetan jasotakoa argi agertzen da pasarte honetan. Kasu batzuetan trokel berrien ordaina jaso ohi zuen Peton “Punyalero-ak”, baina besteetan trokel zaharrak berritu eta altzairuztatu ondoren, diru sari txikiagoa jasotzen zuen. Pilek antzeko birziklapena izango zuten, baina ez da kontuetan isladatzen.

Ondorengo taula honetan, txanponketa kontuek argitzen diguten erabilitako pila eta trokelen kopurua laburtzen da, bai berriak edo bai zaharberrituak. Pila eta trokelen kopuru hau, landutako txanpon kopuruarekin alderatu dut, ikuspegi hobea izan ahal dezagun.

  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Orotara
Urrezkoen Kopurua _ 2.246 _ 1.111 310 1.131 4.798
Gros/Gros erdi Kopurua 4.425 12.136 39.190 2.920 _ _ 58.671
Kornado Kopurua _ 8.160 71.720 69.370 38.488 _ 187.738
Kornado erdi Kopurua _ _ 38.432 38.364 26.400 _ 103.196
Orotara 4.425 22.542 149.342 111.765 65.198 1.131 354.403
               
  1481 1482 1483 1484 1485 1486 Orotara
Pilak 8   26 8     42
Trokelak 16   130 36     182
               

Txanponketa kontuek azaltzen duten pila eta trokel kopuruaren laburpena

Batazbeste, pila bakoitzak 8.438 txanpon ale landu zituen eta trokel bakoitzak 1.947 ale. Har ditzagun zenbaki hauek kontuan, oso esanguratsuak bait dira!

Bibliografia:

Monedas de FRancisco Febo, efímero rey de Navarra (1479-1483) – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 2017 – link

Senoreaje Y Produccion Monetaria En El Reino De Navarra A Fines del Siglo XV – Juan Carrasco – 2003 –  link

Moneda medieval navarra –Manual de Numismatica – Miguel IBAÑEZ ARTICA – 2021

Monedas navarras inéditas de Francisco Febus (1479-1483) y de Catalina y Juan de Labrit (1483-1512) – MIQUEL CRUSSAFONT i SABATER – ACTA NUMISMATICA N°12 -1982 – link

LA MONEDA EN NAVARRA – MUSEO DE NAVARRA – EXPOSICION DEL 31 DE MAYO AL 25 DE NOV 2001. Miguel Ibáñez Artica – link

CATÁLOGO GENERAL DE LA MONEDA DE NAVARRA – Ricardo Ros Arrogante – 2013 – Altaffaylla argitaretxea

Txanponketa Kontuen Excel Orria  – Monakotik – Link

NUMISMÁTICA MEDIEVAL DE NAVARRA III: ACUÑACIONES DE BLANCA Y JUAN (1425-1441), CARLOS, PRÍNCIPE DE VIANA (1441-1461), JUAN II (1441-1479) Y FRANCISCO FEBO (1479-1483) – GACETA NUMISMATICA 199 Junio 2020- Miguel IBAÑEZ ARTICA – 2020

ALGUNAS CONSIDERACIONES SOBRE LA MONEDA NAZARÍ – Dr. D. Alberto Canto García -2004

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude