Nafarroako Erresuma

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa

Duela aste batzu, Munitx-eko Staatliche Münzsammlung txanpon museoaren bisitan begiztatutako nafar txanpon bilduma aurkeztu nuen. Museoko ale guztien artean bereziena, ziurrenik munduan ezagutzen den ale bakarra, Adrien Blanchet-ek aipatutako Joana III. eta Henrike III.aren medaila bateratua izango litzateke. Adrien Blanchet-ek bere „Histoire monétaire du Béarn“, 1893. urtean argitaratutako liburuan, honako marrazki hau erabili zuen medaila […]

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa Gehiago irakurri »

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma

Aspaldidanik, duela zortzi urte pasatxo dira dagoeneko, Munitx inguruetan bizi den euskalduna naiz. Orain dela urtebeterarte hiriburu bavariarretik urrutixeago bizi nintzen, baina orain Munitx kanpokaldera aldatu naiz eta pandemia ere bukatu dela profitatuz, hiri erdialdera bueltatxoak ematera adoretzen gara. 2022. urteko azaroaren hirugarren igandean, Marienplatz-eko geltokian trena utzi eta Odeonplatz inguruetara abiatu ginen oinez familia

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma Gehiago irakurri »

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak

Donapaleun landutako aleen artean ospe eta ohore gutxien pilatzen dituztenak, Luis II.aren (Frantziako Luis XIII.aren) zilarrezko ezkutu laurden eta zortzirenak dira. Bere aita Henrike III. aren txanpongintzaren inguruan lan dexente aurki daitezkeen bitartean, Biarnoko eta Nafarroako txanponetxeetan landutako Luis II.aren txanpongintzari buruz ezer gutxi aurkitu daiteke. Erakargarritasun falta hori azaldu dezakeen arrazoietako bat, Luis-en agintealdian

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak Gehiago irakurri »

1589, Hiru Erregeen Urtea

Henrike III.aren Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuenez, 1584. urtea Nafarroako liberen azken lanketa urtea izan zen. Era berean, urte berbera izan zen Donapaleun landutako ezkutu laurdenen lehen lanketa urtea; libera eta libera erdien lanketa amaitzen zen garaiean, ezkutu laurdenen lanketa hasi zuen Donapaleuko txanponetxeak. Frantziako Henrike III.a erregearen 1577. urteko azaroak 28-ko aginduaren bidez

1589, Hiru Erregeen Urtea Gehiago irakurri »

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak

Euskal txanpongintzari eskeinitako blog honetan ez dugu oraindik Henrike III.ari buruz hitz egin. Gaurkoan, Henrikeren txapongintzari buruz hitz egingo dugu, edo hobe esanda haren txanpongintzaren garai motz bati buruz. Bada Henrike-ren bizitzari buruz zer hitz eginik; 1572tik 1589-ra Nafarroako errege izan ondoren, urte honetatik aurrera Frantzia eta Nafarroako errege izatera pasa zen. Baina higanota izanik,

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak Gehiago irakurri »

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum

Blog sarrera bat argitaratzen dudanean atzera begiratzen dut eta azken begirada bat ematen diot argitaratutako gaiari. Honakoan, Sancho Iturbide eta bere karlinei buruz hitz egin nuenean, Bernart Lonjuhac alde batera utzi nuela penatu zitzaidan. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bidalitako bigarren eskuizkriboari begira gelditu nintzen, Bernart eta erregetxearen arteko akordioa erakusten diguna. Honako honek oraindik ere

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum Gehiago irakurri »

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana. Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak Gehiago irakurri »

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan

1640. hamarkadaren bukaeran izugarrizko iskanbila hedatu zen Espainietako erresumen eta baita hein handi batean Europako lurralde guztietan zehar. Peru-ko lurraldeetatik, Indietako ontziteriak urtero ekarritako 8 eta 4 errealetako txanponek ez zituzten beharrezko zilar pisu eta legeak betetzen. Errealek 931 milesima inguruko zilar zilegitasuna zuten garai hartan (11 diru eta 4 grano) eta legediaren arabera, erreal

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan Gehiago irakurri »

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Lehengo astean, „Nueve Reinas“ deritzon filme argentinarra ikusi genuen etxean gure haurrekin. Filme honetan, Weimar errepublikako bederatzi zigilu apartekoen inguruko historioa kontatzen dute. Pentsatzen gelditu nintzen, ba al ditu euskal txanpongintzak bere bederatzi erreginak? Ba bai jauna, baina kasu honetan, bederatzi erregeak izendatu beharko genituzke! Jean Warin, zizelkatzaile eta grabatzaile herbeheretarraren izena ospe eta ohoretsu

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak Gehiago irakurri »

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 2. Atala

Lehen atalean, Pernando Faltsutzailearen eraso eta konkistak sortutako erresumaren zatiketa aztertu genuen eta nola bai Iparraldean, Labrit familiak eta hauen borboi ondorengoek, bai hegoaldean Pernando Trastamaratarrak eta bere austriatar ondorengoek, botere zilegitasun mezuak, landutako txanponen bidez indartzen sahiatu ziren. Pirineotako bake hitzarmenak (1659) beste ondorio ustekabeko bat izan zuen, Luis XIV.aren eta Felipe IV.aren alaba

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 2. Atala Gehiago irakurri »