Karlos II.aren Parpailola Koroneta eta Karlin Beltzak

Laburpena: Garaiko dokumentuen irakurketa desegokiak Karlos II. aren erregealdiaren azken urteetako (1377-1386) txanponketen egituraketa desegoki bat eragin du. Karlin txuriaren inguruan emandako akatsak argitzen sahiatuko gara honakoan eta sistemaren balore desberdinen balio eta zilar edukiaren azterketa egingo dugu. Balio hauek, karlin beltz (prieto), diru hirukoitz txuri (edo berdina dena, sueldo laurdena), eta sueldo eta honen multiploaren inguruan egituratzen zirela argituko dugu.

Nafar erresumaren txanponketa garairik oparoena Karlos II.arenaren erregealdia da zalantzarik gabe. Kontuen ganbara sortu zuenetik, hau da 1364. urtetik aurrera, dokumentu ugari ditugu eskuragai. Dokumentu hauekin eta azken berrogeitamar urteetan egindako ikerketei esker, ezagutza nahiko sakona egituratu da Karlos erregearen txanponketei buruz.

Erregealdiaren lehen txanponketa dokumentuak, Donapaleun landutako aleen ingurukoak dira. Txanponketa hauek 1352. urtean hasi ziren eta dagoeneko idatzi genuen hauei buruz. Baina gaurkoan, erregealdi honen azken hamar urteetako txanponketei buruz egingo dugu hitz.

Azken garaialdi honetako txanponketak 1377. urteko abenduak 2.go agintearen ondoren dokumentatu ziren eta urrezko eta zilarrezko koroaren garaitzat izendatuak izan ohi dira. Hauen aurretik, txanponketarik gabeko denboraldi bat eman zela dirudi, hamar bat urteetako geldialdia. Geldialdi hori 1376. urtean amaitu zen, erregeak Pelegrin de Auxerre (Pelegrin del Serre dokumentu askoetan) txanponetxeburuaren zerbitzuak alokatu zituenean.

Nafar moneta sistemaren oinarria karlin beltza zen 1352. urtetik aurrera. Karlin beltza sortu zenean, 1352. urtean, 2 diru eta 6 granotako zilar edukia (%18.75 edo 187,5 milesima) eta 20 sueldotako taila nominala zituen (240 ale lanketa marko bakoitzean, 1,019gr pisu nominala). Honek, karlin txanpon bakoitzak 0,1910 gramotako zilar eduki nominala zuela emango liguke.

Karlin txanponen lehen jaulkipen honen ondoren, bigarren jaulkipen bat eman zen 1355. urtean. Bigarren jaulkipen honetako karlinek, karlin txuriaren (Carlin blanc) izena jaso zuten. Lehenik landutako karlin beltzek agian ez zuten zilar eduki egokirik izan edo karlin txuriei zilar eduki are handiagoa eman nahi izan zitzaien; zena zela, karlin txuri hauek 1.83 karlin beltzetako baliokidetasuna izan zuten hasiera batean. Hala ere, denboraren igaroan karlin txuriak desagertzen joan ziren eta baliokidetasuna 1.25-era jaitsi zen, berriz ere karlin beltza kontu erregistro guztietan nagusitzen joan zen arte. Momentu honetatik aurrera, 1360. hamarkadaren bukaeran, karlin txuria erregistrotako kontu unitatea izatera pasa zen, lehen aipatutako 1.25 karlin beltzetako balioarekin.

Dirudienez, karlin beltz bateratu honek zilar edukiera nahiko egonkorra izan zuen 1360 eta 1370. hamarkaden zehar. Zilar edukiera hori 2 diru eta bost grano (18.36%) ingurokoa izan zela esan dezakegu, hori adierazten bait digu 1387/6. urtean Burgoseko merkatari bati saldutako biloi zaharraren erregistroak. „Billon bendido, el XX dia de febrero, anno LXXXVI fueron vendidoz en Pamplona, a Johann Alffonso mercadero de Burgoz, XXXIX marcos de carlinos negros, a ley de II d(ineros) V g(ranos), monta la ley VII sueldos III dineros V granos e medio…“ (7 sueldo hauek, 7 marko zilar garbi izango lirakete).

AGN – Reg 186 , 1387/6 otsailak 20 – 100. Orrialdea (pdf 185. Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

Dokumentu honen dataren aurretik, sei urte lehenago, karlin beltzaren lehen eraldaketa sakona eman zen, 1380. urteko maiatzak batean (A.G.N. Caj. 42 N35 dokumentuak ematen du honen berri). Dokumentu honen irakurketak arazoak ekarri dizkigu historikoki. “La Moneda en Navarra”, 2001. urtean eman zen nafar txanponen erakusketaren inguruan argitaratutako lanean, Juan Carrasco Perez katedradun adituak karlin jaulkipen honen ezaugarriak deskribatu zituen. Juan Carrascoren arabera, agindu honek kaleratutako karlinek 7 diru eta 8 granotako (% 61.11) zilar edukia eta 25 sueldotako taila (0,8158 gr pisu nominala) omen zuten. Karlin txuri izena eman zien.

La Moneda en Navarra – 2001. urtean emandako txanpon erakusketaren barne argitaratutako lan bikainak jasotzen duen Karlos II.aren txaponketen laburpen taula (155. Orrialdia – Ikusi Bibliografia)

Irakurketa hau onartua eta berretsia izan da XXI. mende honetako lanetan zehar eta karlin ale hauen zilar edukiera aberatsa justifikatu nahiean, karlin txurien jaulkipen berri baten aurrean ginela adierazi izan ohi da. Baina Juan Carrascok, laburpen taula berean, dagoeneko isladatzen zuen diru bat eta zortzi granotako zilar edukiera zuten karlin beltzen erreferentzia bat, 1379 urte ingurukoa. Nik gaur egun ez dut erreferentzia hori aurkitzerik izan, Yanguas-en “Diccionario de Antigüedades” lanetik hartu zuela susmatzen dudan arren.

Carrascok adierazitako ezaugarriekin, 0,4985 gramotako zilar edukiera izango lukete karlin berriek, lehen txanponketan ikusitakoek baino bi t’erdi zilar edukiera handiagoa. Horrek, moneta sistemaren birbalioztatzea eman zela esan nahiko luke.

Izan ere, behin eta berriz aztertu behar dira dokumentuak, arretaz, eta A.G.N. Caj. 42 N35 dokumentuak argi adierazten du diru bateko balioa zuten karlin arrunten jaulkipen bat izan zela 1380. urtekoa (“ordene que bous fascies karlins dun denier piece”).

Egiazki, nafar moneta sistemak beherapenezko garapen sakona izan zuen eta lehen aipatutako adituek ederki deskribatu izan ohi dute garapen hori; 1380. urtetik aurrera eta hurrengo sei urteetan zehar, urrezko txanponen eta txanponketetarako erositako zilarraren prezioek erabateko gorakada azkarra izan zuten, inflazio fenomeno bezala izendatua.

Miguel Ibañez Artica adituaren lanek deskribatzen duten Karlin beltzaren inflazio prozesua – Prozesu hau 1380 urtetik aurrera azkartzen da erabat

Baina inflazioa moneta sistemaren unitateak balioa galtzen duenean ematen da eta honakoan, lehen begirada batean, karlina bi t’erdi aldiz birbalioztatu zela dirudi. Numismatika arloa, oso arlo egituratu eta arrazoizkoa izan ohi da. Moneta sistemen oinarriek balioa galdu izan ohi zuten, oinarria ezartzen zuen txanponak zilar edukia galtzen zuen einean, arik eta sistemaren birregituraketa bat ematen zen arte. Orainarte ikusi ditugun azalpenak arrazoizko garapen horren kontra doaz eta ondorioz sakonago eta arretaz aztertu behar dugu A.G.N. Caj. 42 N35 dokumentua.

A.G.N. Caj. 42 N35 dokumentua, 1380. maiatzak 1 – Karlin beltzen lege beheraketa – Nafarroako artxibategi orokorraren adeitasuna

1380. urteko maiatzaren 1.ean datatuko dokumentua frantsesez dago idatzia eta gorriz azpimarratu ditut arretaz begiratu beharko xehetasunak.

karlins dun denier piece de XXV Sous pour marc de Taille y a hun (vun) (VII ematen du) denier VIII grans de loi chascun Marc de argent d’ouvrez, et boulons q bous ayes de remedie sur la Taille pour chascun Marc de ouvre VI diners fors ou febles et fins la loi IIII grains”.

Karlin beltzen zilar eduki nominala diru bat eta zortzi granotan ezarri zela adierazten du dokumentuak eta eta ez zazpi diru eta zortzi granotan, orainarte uste izan ohi den bezala.

Erromatar VII zenbakiaren eta „hun-vun“ bat zenbakiaren arteko nahasmenak ez dira soilik dokumentu honetan ematen. Juan Pasquier, idazkari berdinak, hilabete bat lehenago idatzitako urrezko eta zilarrezko koroen bigarren jaulkipen dokumentuak, “hun-vun”, hau da “bat” hitzaren agerpen ugari ditu. Bat zenbakiaren agerpen hauek VII erromatar zenbakiarekin nahas ditezke hemen ere, baina kontextuarengatik bat zenbakiari dagozkiela bermatu daiteke.

A.G.N. Caj. 42 N29 dokumentua, 1380. martxoak 29 – Urrezko eta zilarrezko Koroen bigarren jaulkipenaren lege beherapena – Nafarroako artxibategi orokorraren adeitasuna

Horrenbestez eta aurrekoa bermatu ondoren, zera esan dezakegu; 1379 eta 1380 urteen artean karlin beltzaren zilar legea beheratu zen (ziuraski pisua ere bai). Karlin beltza, %18,5 inguruko zilar edukiera izatetik %11,11 inguru izatera pasa zen; 0,1910 zilar gramotako edukia izatetik 0,0906 gramotako zilar edukia izatera pasa zen. Hona hemen inflazioaren jatorria, karlin beltza bait zen moneta sistemaren oinarria.

Baina dokumentuen irakurketa nahasmenek, beste kapitulu txiki bat izan dute. Juan Carrasco eta Ibañez Artica maisuen arabera, 1382/1 urteko martxoak 10.ean karlin beltz eta karlin txurien lanketa berria agintzen zuen errege manamendua eman zen (A.G.N. Caj. 43 N19, IV).

Maisu hauek Jose Ramón Castro, Nafarroako Artxibategiko adituak, 1956. urtean argitaratutako komptoen sailkapen eta katalogoaren XIV. liburukiaren argibideak jarraitzen dituzte. Baina Jose Ramón Castro-k diru txuriak aipatzen ditu eta ez karlin txuriak.

AGN14-171 Jose Ramón Castro – Catálogo del Archivo General – Sección de Comptos, Documentos – Tomo XIV – 1956

Jose Ramón Castro-ren sarrera hau irakurri ondoren, zera nabaritu nuen: “Data en Pomplona X° dia de Março, l’aynno de gracia de mil CCC III(XX) e un”. Data berez, 1381koa azaltzen du dokumentuak baina 1382.ean lekutu zuen Jose Ramón-ek. Honen atzean, erdiaroan ospatzen zen urteberri egunaren desberdinasuna dago. Urteberri eguna martxoak 25.ean izan ohi zen erdiaroako Nafarroako erresuman (Europako beste erresuma askotan bezala). Horregatik, gaur egungo egutegiaren arabera, urtarrilak bat eta martxoak 24 artean urte berri batean izango ginatekeen arren, garai hartako hau bezalako dokumentuak aurreko urtean ziren oraindik datatuak. Kontuz ibili behar da jazoera honekin, batzuetan eremu tenporalak nahasten bait ditu. Gaur egunera egokitutako egutegi data erabili izan ohi dut sarrera honetan eta dokumentuaren data originala / zehar-marra atzean jarri dut.

A.G.N. Caj. 43 N19, IV (AGN14-171) agiriaren data aztertu ondoren, “hun-vun” bat zenbakiaren eta erromatar VII zenbakiaren arteko beste nahasmen baten aurrean nintzela pentsatu nuen lehenbizi. Kasu honetan, “hun-vun” bat zenbaki bezala interpretatua izan zena, VII erromatar zenbakia izan zitekela susmatu nuen. Dokumentuari begiratzen badiogu, data zenbaki erromatarrez idatzia dagoela nabarmenduko dugu eta beraz, ez al litzateke azken zenbakia VII bat izan beharko eta ez letraz idatzitako “hun-bun” bat?

A.G.N. Caj. 43 N19 IV dokumentua, 1382/1 martxoak 10 – Karlin beltzen eta diru txurien jaulkipen berria – Nafarroako artxibategi orokorraren adeitasuna

Dokumentua gaizki datatua eta 1388/7. urtekoa izan zitekeela pentsatu banuen ere, Pierres Magdalena idazkariaren zinadurak eta gero azalduko dudan kontextu orokorrak, 1382.koa dela eta ondo datatua dagoela pentsatzera eraman nau ( Nafarroako Artxibategiko teknikoek ere ezin dute erabat bermatu datazio zuzena, baina 1382 da aukera gehien dituena). Beraz, karlin beltzaren beste pisu eta lege beherapen baten aurrean gara hemen; “Nos havemos hordenado facer moneda de carlines negros q valdra la pieza 1 dineros y que son a 1 diner de ley et de XXV sueldos VI diners de tailla et auredem de remedio sobre la ley III granos et sobre la talla VI diners carlines fuertes o febles”. Era berean, hiru diru edo karlin beltzetako balioa zuten diru txurien (eta ez karlin txurien) aipamena egiten da; “Idem queremos que vos fagares dineros blancos de III dineros la pieza Como aquellos de III dineros q a present corren…

Ondoren, 1385/4.ko urtarrilak 24an agindu zuen Karlos II.ak karlin beltzaren azkenengo beherapena. Beherapen hau A.G.N. Caj 48 N11 dokumentuak jasotzen du. Karlin beltzek aurreko pisu nominala berreskuratu zuten arren, zilar edukiera 12 granotaraino (%4,16) jaitsi zen. Horrenbestez, 0,034gr zilar garbitako edukiera nominala zuen orain karlin beltz batek. Inflazioa are gehiago azkartu zen 1385. urte honetatik aurrera, lehen ikusitako grafikak berriro bermatzen duen moduan.

Karlin Beltzak                  
  Taila Pisu Nominala Metal Garbi Edukia (gr)/ Unitate Edukia (gr) Erremedioa Zilegitasun Nominala Erremedioa Balioa Urre/Zilar Markoaren Ordaina Dokumentazioa
1352 240 ale (20 Sueldo) 1,019gr 0,1910gr   2 Diru eta 6 Grano (18,75%)   1 Diru 4 Libera 09 Sueldo A.G.N. Caj 184 N15
01MAI1380 300 ale (25 sueldo) 0,81583gr 0,07931gr 6 Ale fuerte edo feble 1 Diru eta 8 Grano (11,11%) 4 grano 1 Diru 9 Libra 10 Sueldo A.G.N. Caj. 42 N35
10MAR1382/1 306 ale (25 Sueldo+6Diru) 0,7998gr 0,05831gr 6 Ale fuerte edo feble 1 Diru (8,33%) 3 grano 1 Diru 11 libra 10 sueldo A.G.N. Caj. 43 N19, IV
24URT1385/4 300 ale (25 Sueldo) 0,81583gr 0,02549gr 6 Ale fuerte edo feble 12 Grano (4,16%) 3 grano 1 Diru 15 libra 10 sueldo A.G.N. Caj 48 N11

Karlin beltzaren garapena Karlos II.aren erregetzan zehar

Horrenbeste beherapenen ondoren, moneta sistemaren birregituraketa Karlos II.aren erregetzaren barnean hasi zen, 1386. urteko ekainak 10.ean. Berriro ere, Joana dukesaren ezkonsariaren erregistroa dugu lagungarri kasu honetan, nafar artxibategiko 186. erregistroa.

AGN – Reg 186 , 1386. ekainak 10 – 69. Orrialdea (pdf 122. Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

El dezeno dia de Junyo, Anno LXXXVI, por fecho q la moneda fue Baixada por el seynor rey, es esta manera q el groz primerament obrado balliez XX diners. Et el groz caguerament obrado balliez XV diners, la parpailola del cag(uero) cyno baliez VII diners et las otras monedas al aiujnent…

Birregituraketa egin ondoren, sueldo eta libra sendo eta febleen arteko bereizketa egiten hasi ziren Nafarroako komptoak eta hauen arteko baliokidetasuna batetik bikoa zen, hau da sueldo edo libra sendo batek bi sueldo edo libra feble balio zituen. Baliokidetasun hau 1385/4. eta 1382/1. urteetako karlinen artean ematen den zilar edukiaren proportzioa zen. Sueldo eta libra febleak 1385. urteko karlinekin osatuak ziren eta sendoak 1382. urtekoekin.

Monreal eta Donibane Garaziko txanponetxeetan 1383. urtetik aurrera lantzen hasi ziren Nafarroako gros eta gros erdiei buruz hitz egiteko denborarik ez dugu izango gaurkoan. Ale eta garai honek azterketa berezia merezi dute, baina gros oso hauen balioa 4 sueldo (feble) edo berdina dena, 48 diru karlinetakoa izan ohi zela aurreratu dezakegu; 1386. urteko ekainak 10ean emandako birregituraketaren ondoren, 2 sueldo sendo balio izatera pasa ziren.

Karlos II.aren erregetzan, 1383. urtetik aurrera landutako Nafarroako Grosa – 3,26 gr

Aurkia: + DNS : M : AIVTOR : N : TIMEBO : G : EAC : MICHI : HOMO / + KAROLVS ·.· DE ·.· GRA. “Jainkoa nire laguntzailea da, ez dut gizonak egiten didanari beldurrik”

Ifentzua: + NAVAR-RE: REX

Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1197 24.06.2024

Karlos II.aren erregetzan, 1383. urtetik aurrera landutako Nafarroako Gros erdia – 1,54 gr 21mm diametroa

Aurkia: + KAROLVS ·.· DEI ·.· GRA

Ifentzua: + NAVAR-RE: REX

Javier Bergua Bilduma Ricardo Ros argazkia

Aurpegidun gros hauek Monrealen landu ziren hasieran batean, 1383. urtean hasi eta 1384. urterarte ziur aski. Hori bermatzen diguten erreferentzia dokumentalak ditugu:

AGN14-686 Jose Ramón Castro – Catálogo del Archivo General – Sección de Comptos, Documentos – Tomo XIV – 1956

Hala ere, hurrengo urtean, 1385. urtean zehar, Donibane Garaziko Sancho Lopez de Uriz agintariaren dorretxean landu ziren eta hemen ere baditugu baieztapen dokumentalak:

AGN16-4 Jose Ramón Castro – Catálogo del Archivo General – Sección de Comptos, Documentos – Tomo XVI – 1956

Sancho Lopez de Uriz honen Donibaneko dorretxearen kokapena jakitea erabat interesgarria suertatuko litzateke.

Nafarroako Artxibategiko 184. erregistroak isladatzen ditu Donibane Garazin landutako txanponketen irabaziak: “Del dcho Pelegryn Maestro dla dcha moneda por el provecho daquella moneda de grosses et karlines batida en Sant John de pie del puerto despues de X dia de Marzo Ano LXXXIIII asta el XVIII dia doctobre enseguent Ano LXXXV. Por el compto que enel tendra el dcho Maestro en la cambra dlos comptos, presentes los seynnores dla dcha cambra. Et Garcia dIvarrolla goarda dla dcha moneda,et a nos Gilles de Quesnel Abbat de Sant Martin contragorada. Et Ayonta el dcho provecho dla moneda todas deductiones recibidas. XXXMil XII Libras XII sueldos XI Diners Ob.” Gogoratu beharra de pasarte honek 1385/4. urteko martxoak 10 eta urriak 18aren arteko irabaziak isladatzen dituela (Aipatutako 1384. urtea gaur eguneko 1385. litzateke).

Aurpegidun grosaren txanponketa garaiaren ikuspegi orokor bat izatearren, hona hemen lanketa hauen bilakaera 1383 eta 1385. urteetan zehar. Zilar edukiaren kalkuloak egitean, erremedioa kontutan hartuz egin dut eta txanpon unitate baten edukia jarri dut aldamenean. Era berean, parekatutako karlin beltzen jaulkipenak sartu ditut erreferentzia bezala:

Gros Osoak                  
  Taila Pisu Nominala Metal Garbi Edukia (gr)/ Unitate Edukia (gr) Erremedioa Zilegitasun Nominala Erremedioa Balioa Urre/Zilar Markoaren Ordaina Dokumentazioa
06ABU1383 72 3,40gr 2,7979gr/0,5828gr 1 Moneda Fuerte o Feble 10 Diru (83,33%) 3 grano 4 sueldo 14 Libra A.G.N. Caj 47 N53
08IRA1383 72 3,40gr 2,7979gr/0,5828gr 1 Moneda Fuerte o Feble 10 Diru (83,33%) 3 grano 4 sueldo 14 Libra 10 Sueldo A.G.N. Caj 47 N61
10MAR1382 306 ale (25 Sueldo+6Diru) 0,7998gr 0,05831gr 6 Ale fuerte edo feble 1 Diru (8,33%) 3 grano 1 Diru 11 libra 10 sueldo A.G.N. Caj. 43 N19, IV
28AZA1383 72 3,40gr 2,2312gr/0,046gr 1 Moneda Fuerte o Feble 8 Diru (66,66%) 3 grano 4 sueldo 15 Libra 10 Sueldo A.G.N. Caj 47 N87, IV,V Lerin
24URT1385/4 72 3,40gr 2,2312gr/0,046gr 1 Moneda Fuerte o Feble 8 Diru (66,66%) 3 grano 4 sueldo 16 Libra (80 gros) A.G.N. Caj 48 N11
24URT1385/4 300 ale (25 Sueldo) 0,81583gr 0,02549gr 6 Ale fuerte edo feble 12 Grano (4,16%) 3 grano 1 Diru 15 libra 10 sueldo A.G.N. Caj 48 N11
08MAI1385 72 3,40gr 1,6645gr/0,034gr 1 Moneda Fuerte o Feble 6 Diru (50%) 3 grano 4 sueldo 16 Libra A.G.N. Caj 49 N26
10EKA1386 72 3,40gr 1,6645gr/0,068gr 1 Moneda Fuerte o Feble 6 Diru (50%) 3 grano 2 sueldo   Beherapena, Reg186
                   
Gros Erdiak                  
06ABU1383 144 1,70gr 1,3989gr/0,5828gr 2 Moneda Fuerte o Feble 10 Diru (83,33%) 3 grano 2 Sueldo 14 Libra A.G.N. Caj 47 N53
10MAR1382 306 ale (25 Sueldo+6Diru) 0,7998gr 0,05831gr 6 Ale fuerte edo feble 1 Diru (8,33%) 3 grano 1 Diru 11 libra 10 sueldo A.G.N. Caj. 43 N19, IV
28AZA1383 144 1,70gr 1,1156gr/0,046gr 2 Moneda Fuerte o Feble 8 Diru (66,66%) 3 grano 2 Sueldo 15 Libra 10 Sueldo A.G.N. Caj 47 N87, IV,V Lerin
24URT1385 300 ale (25 Sueldo) 0,81583gr 0,02549gr 6 Ale fuerte edo feble 12 Grano (4,16%) 3 grano 1 Diru 15 libra 10 sueldo A.G.N. Caj 48 N11

Nafarroako gros eta gros erdien garapena Karlos II.aren azken erregetza urteetan zehar – Parekatutako karlin beltzen jaulkipenak

Baina bueltatu gaitezen karlin beltzetara; 1380. urteko beherapenaren ondoren landutako karlinak, gaztelu tournaitarraren alboetan bi lirio lore agertzen dituztenak izango lirateke. Ziurrenik karlin beltz eredu berdina landu zen 1382. urteko beherapenaren ondoren eta 1389. urtearen ondoren Karlos III.ak egindako txanponketeta laburrean.

1380. urtetik aurrera landutako biloizko karlin beltzaren itxura – 0,80 gr – Lirio lore bikoitza – % 7,29(1382) eta % 11,11(1380) arteko zilar edukia, 0,8158(1380) edo 0,7998(1382) gramotako pisu nominala

Aurkia: KAROLVS:REX

Ifrentzua: NAVARRE

Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1235 24.06.2024

1385/4. urteko beherapenaren ondoren landutako karlinak, gaztelu tournaitarraren erdian lirio lore bakarra aurkezten dutenak izango lirateke.

1385. urtetik aurrera landutako biloizko karlin beltzen itxura – lirio lore bakarra – 0,78gr 16mm diametroa – % 4,16 Zilar Edukia, 0,8156 gr pisu nominala

Aurkia: KAROLVS:REX

Ifrentzua: NAVARRE

David Navarre bilduma

Karlin beltz aldaki desberdinen sahilkapen hau Miguel Ibañez Artica adituaren lanei esker egin ahal izan dut, nork bere “Catálogo numismático de Navarra II” lanean txanpon hauen analisi metalografikoen emaitzak eman zizkigun. Guzti honi esker XIV. mendeko azken laurdenean landutako karlin beltzen itxura eta ezaugarriak erlazionatu ahal izan ditugu. Era berean, karlin beltzen pisu eta lege garapena ikusi dugu eta Nafarroako grosak izan zuen zilar beherapenekin nola lerrokatu zen ere bai.

Baina joan gaitetzen orain moneta sistemaren hurrengo baliora. “A.G.N. Caj. 43 N19, IV” dokumentuak (10MAR1382/1) honako hau dio hiru karlinetako balioa zuten diru txurien lanketari buruz; “Idem queremos que vos fagares dineros blancos de III dineros la pieza como aquellos de III dineros q a present corren q sean a II dineros de ley et de XVIII de tailla et semblat auredes de remedio sobre la ley III granos et sobre la talla VI diners et daquellos daredes a los mercaderes por cadaun Marco de plata XI libras X sueldos.”

Joana Bretainiako dukesaren eskonsariaren dokumentuan (Reg 186) agertzen diren hiru diru karlinetako nafar txanpon nagusiak aurkeztuko ditugu orain. Aurreko pasarte batean, 1387/6. urtean Burgosko merkatari bati saldutako karlin zaharrei buruz hitz egin dugu. Merkatari horri ez zitzaizkion karlin beltzak soilik saldu, hiru diru eta hamabi grano zilar edukiko “pellats” izeneko txanpon batzuekin batera, marko bat eta 5 ontza “koronetas de Navarra” deitutakoak saldu zitzaizkion; “…maz hun marco V onzas de coronetas de navarra de III diners la pieza aley de II diners XXII granos/ Monta la ley…”

AGN – Reg 186 , 1387/6. otsailak 20 – 100. Orrialdea (pdf 185. Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

Koroneta txanpon ale hauen lanketa agindu edo ezaugarrien dokumenturik ez zaigu iritsi gure egunetaraino, baina 1382. urtean indarrean zirenak dira zalantzarik gabe. Kasu honetan, 1382/1 urteko martxoak 10.eko aginduak koroneta hauen legea beheratu zuen. Egin dezagun ikerketa teorikoa aurreko datuak oinarri bezala hartuz.

Esan bezala, hiru dirutako balioa zuten koroneta txanpon hauek zeintzuk ziren nahiko argi dugu, eta Burgosko merkatariaren pasarte horri esker koroneta ale hauen zilar edukia ikasi ahal izan dugu. Hiru dirutako balioa zuten txanponen agerpena 1377. urteko moneta erreformaren ondoren eman zen eta koroneta hauek gaur egunean sueldo erdi edo zilarrezko koroa erdi bezala izendatzen baditugu ere, izen hori ez da zuzena. Koronetaz gain, beste izenen bat eman behar izan ezkero, sueldo laurden bezala izendatu beharko genituzke. Sueldo edo zilarrezko koroek 12 diru balio bait zituzten eta koroneta hauek berriz 3 diru.

Honako hauek dira orainarte aipatutako koronetak:

Karlos II Nafarroako erregearen (1349-1387) biloizko Koroneta – 1,17gr – Lehen Lanketa garaia

Aurkia: ✠ K(Gurutze bikoitza) DI (Gurutze bikoitza) GA (Gurutze bikoitza) NAVARRE (Gurutze bikoitza) REX

Ifrentzua: ✠ COM-ES (Gurutze bikoitza) E-BRO-ICEN

Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1213 24.06.2024

Karlos II Nafarroako erregearen (1349-1387) biloizko Koroneta – 0,92gr – Bigarren (edo hirugarren) lanketa garaia

Aurkia: ✠ K (punttu bikoitza) DI (punttu bikoitza) GA (punttu bikoitza) NAVARRA (punttu bikoitza) REX

Ifrentzua: ✠ COM-ES (punttu bikoitza) E-BRO-ICEN

Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1211 24.06.2024

Bi koroneta lanketa garaien edo aldakien arteko desberdinketa txanponen textu-hitzen arteko bereizketa elementuak finkatzen du. Lehen lanketa posible batetako aleek bi gurutze aurkezten dituzte textu-hitzen bereizketa elementutzat, bigarren lanketa batekoek berriz bi punttu aurkezten dituzte. Lehen aldakiko aleak bigarrengoak baino dexente urriagoak dira.

Ziurrenik, lehen lanketako koronetek bigarren lanketakoek baino zilar eduki handiagoa zuten. Burgosko merkatariaren pasarteak erakutsitako zilar edukia 1380. urteko martxoan agindutako zilarrezko koroa oso eta hurrengo maiatzean agindutako karlin beltzaren beherapenarekin lerrokatuko litzateke. Pasarte horrek, bigarren lanketa garaiko koroneta aleen ezaugarriak emango lizkiguke.

Karlin beltzaren hurrengo beherapenaren ondoren, 1382/1 urtekoaren ondoren, berriro ere jaitsi zen koroneten zilar edukia, txanponaren pisua jaitsi gabe. Dirudienez, hirugarren txanponketa horrek ez zuen lanketa oparorik izan eta texto hitzen arteko bereizketa elementu bezala bi punttuek jarraitu zuten.

Textu-hitzen bereizketa elementuaren arteko desberdintasuna berriro ere errepikatzen da zilarrezko koroan osoekin. Baina zilarrezko koroa osoen kasuan, txanpon ale hauen lanketa aginduak oso osorik iritsi dira gure egunetaraino.

Hemen ere, lehen lanketa garaiko koroa osoek bi gurutze dituzte textu-bereizgarri elementu bezala eta 1377. urteko lanketa aginduari dagozkienak dira. Bigarren lanketa garaiko koroa osoek bi punttu dituzte bereizgarri elementu bezala eta 1380. urteko martxoaren 29.ko lanketa aginduari dagozkie. Zilarrezko koroa osoen kasuan, eta gordetako lanketa agindu dokumentuei esker, zehazki dakizkigu bi aldaki hauen ezaugarriak.

Karlos II Nafarroako erregearen (1349-1387) zilarrezko Koroa edo Nafarroako Parpailola – 1,90gr, 23 mm Diametroa, 0,60mm lodiera – Lehen Lanketa Garaia

Aurkia: ✠ K(Gurutze bikoitza) DI (Gurutze bikoitza) GA (Gurutze bikoitza) NAVARRE (Gurutze bikoitza) REX

Ifrentzua: ✠ COM-ES (Gurutze bikoitza) E-BRO-ICN

Nafarroako Museoa – N004715 Alea

Karlos II Nafarroako erregearen (1349-1387) zilarrezko Koroa edo Nafarroako Parpailola – 1,54gr – Bigarren Lanketa Garaia

Aurkia: ✠ K(Punttu bikoitza) DI (Punttu bakarra) GA (Punttu bikoitza) NAVARRA (Punttu bakarra) REX

Ifrentzua: ✠ COM-ES (Punttu bikoitza) E-BRO-ICEN

Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1207 24.06.2024 1,54g

Guzti honen ondoren, 1377 eta 1382.urteen arteko moneta sistemaren laburpen taula hau osatu dezakegu:

  Taila Pisu Nominala Metal Garbi Edukia (gr)/ Unitate Edukia (gr) Erremedioa Zilegitasun Nominala Erremedioa Balioa Urre/Zilar Markoaren Ordaina Dokumentazioa
Urrezko Koroak                  
02ABE1377 65 ale (5Sueldo+5ale) 3,7653gr 3,61 23 kilate 1/4 Kilate 64 Koroa A.G.N. Caj 33 N114
29MAR1380 65 ale (5Sueldo+5ale) 3,7653gr 3,45 Ale erdi bat “fort o feble” 22 Kilate 1/4 Kilate 30 sueldo 65 Koroa A.G.N. Caj. 42 N29
                   
Zilarrezko Koroak Parpailolak                
02ABE1377 126 ale (10Sueldo+6ale) 1,9424gr 1,51gr/0,1265gr 2 diners febles 9 Diru 12 grano (79,16666%) 3 grano 12 diru 7 Libra 4 sueldo A.G.N. Caj 33 N114
29MAR1380 126 ale (10Sueldo+6ale) 1,9424gr 0,9442gr/0,0786gr 3 diners febles o fuertes 6 Diru (50%) 4 grano 12 diru 9 Libra 4 sueldo A.G.N. Caj. 42 N29
                   
Koronetak                  
1377 inguruan??? ? ? ? ? ? ? ? ? ?
1380 inguruan 216 Ale (18 Sueldo)?? 1,1331gr?? 0,2753gr/0,091gr?? ??? (2 Diru 22 Grano) (24,30%) 2 Grano?? 3 Diru ??? Reg 186
10MAR1382 216 ale (18 Sueldo) 1,1331gr 0,1770gr/0,059gr 6 Ale fuerte edo feble 2 Diru (16,66%) 3 grano 3 Diru 11 libra 10 sueldo A.G.N. Caj. 43 N19, IV
                   
Karlin Beltzak                  
1352 240 ale (20 Sueldo) 1,019gr 0,1910gr   2 Diru eta 6 Grano (18,75%)   1 Diru 4 Libera 09 Sueldo A.G.N. Caj 184 N15
01MAI1380 300 ale (25 sueldo) 0,81583gr 0,07931gr 6 Ale fuerte edo feble 1 Diru eta 8 Grano (11,11%) 4 grano 1 Diru 9 Libra 10 Sueldo A.G.N. Caj. 42 N35
10MAR1382 306 ale (25 Sueldo+6Diru) 0,7998gr 0,05831gr 6 Ale fuerte edo feble 1 Diru (8,33%) 3 grano 1 Diru 11 libra 10 sueldo A.G.N. Caj. 43 N19, IV
24URT1385 300 ale (25 Sueldo) 0,81583gr 0,02549gr 6 Ale fuerte edo feble 12 Grano (4,16%) 3 grano 1 Diru 15 libra 10 sueldo A.G.N. Caj 48 N11
                   
Bustodun Karlin Txuriak?? Trosalers??                
03API1386 216 Ale (18 Sueldo)?? 1,1331gr?? ?? ?? (2 Diru 14 Grano) (21%)?? ?? 3 Diru   Reg186

Urrezko eta zilarrezko koroa eta koroneten garapena Karlos II.aren erregetza urteetan zehar (1377-1382)

Zilarrezko koroa edo parpailola hauek 12 dirutako balioa jaso zuten argitaratutako bi aginduetan zehar, baina 1380. urteko bigarrengo aginduaren ondoren %33 inguruko zilar edukia galdu zuten. Sei urte geroago, 1386. urte hasieran, 24 dirutako balioa zuten lehen lanketakoek eta 16 dirutakoa bigarrengoek. Urte horretako ekainak 10.ean erregeak agindutako truke balio beherapenaren ondoren, bigarren lanketa garaiko koroek 7 diru karlinotako (sendotako) balioa izatera pasa ziren.

Zilarrezko koroa oso hauek Nafarroako parpailola bezala dira izendatuak garaiko dokumentu askoetan zehar. Izen hori, Proventza aldetik eta kopuru oso handietan Nafarroako erresumara bideratutako parpailola txanpon aleetatik zetorren. Nafarroako parpaiola ale hauen itxura Proventza konterrikoenen erabateko ispilua zen eta dudarik gabe Karlos II.aren 1377. urteko nafar txanponketa berrien eredu bezala hartu ziren Proventzako txanponak.

Tarentoko Luis eta Napoleseko Joana (1347-1362) konteen Proventzako parpailola edo sueldoa

Aurkia: +L.ET.I.IHR.SICL.REX

Ifrentzua: COM.E.COMTS.PVICE

Heidelberger Münzhandlung Herbert Grün, Auction 73, Lot 894 14.11.2017

Jatorria Proventzako lurraldeetan zuten arren, Lombardiako parpaiola izenpean agertzen dira ale hauek Joana Dukesaren ezkonsariaren 186. erregistroan, ziurrenik Lombardiako merkatariek ekarri bait zituzten Nafarroara. Hain ziren ugariak, non dukesaren ezkonsaria biltzean eginiko ahaleginetan, Nafarroa bertako parpaiolak eta Lombardiako parpaiolak kopuru antzekoetan bildu zituzten.

Nafarroako Parpailolen edo koroa osoen kasuan ere, lehen lanketa garaiko aleak bigarrengoak baino askoz urritzagoak dira. Joana dukesaren ezkonsari dokumentuan lehen lanketa garaikoak “del primer cuño” bezala izendatzen dira, bigarrengoak “del zaguero cuño” izendatzen diren bitartean.

Ezkonsariaren 186. Dokumentuak lehen eta bigarren aldian landutako Nafarroako parpailolen ezaugarriak bermatzen dizkigute: “Et mas V marcos II onzas de parpaiololas de navarra del primer cuyno a ley de IX d(ineros) IX g(ranos)”.

AGN – Reg 186 – 55. Orrialdea (pdf 95. Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

Edo bigarren lanketaren kasuan: “Las quales ditas de parpailolas fueron traburadas et salieron de fortaleza LX marcos I onzas en que suma VII (mil) VII (cientos) XV Piezas…(…)…los quales fueron deliverados al duc de Bretania en la ciudad de Guerande a la ley de VI d(ineros) I g(ranos) y medio…” Hirurogei marko eta ontza batetako pisua 7715 aleen artean zatikatu ezkero, 1,91 gramo inguru aterako ditugu, txanpongintza aginduak erakusten duen 1,9424 gramoen parean.

AGN – Reg 186 – 94. Orrialdea (pdf 172. Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

Garai honetako moneta egitura borobildu nahiean, azken zilarrezko koroa mota baten ezagutza dugu. Aurreko parpaiolak zilarrezko koroa bezala izendatuak izan baziren, honako ale hau zilarrezko koroa bikoitz bezala izendatu daiteke, parpailolen pisu bikoitzaren inguruan bait da. Hau izen teorikoa litzateke, ale honen inguruko inongo dokumentu edo erreferentziarik ez bait dut aurkitu. Beraz, ez dakigu koroa bikoitz hauen izen, pisu edo zilar eduki nominalik.

Zilarrezko koroa bikoitz honen bi ale ezagutzen ditut, bata Nafarroako Museoan gordetzen da eta bestea, Huntington bildumaren barne izandakoa, enkantean saldu zen Madrilen 2012. urtean. Hona hemen Nafarroako museoaren alea:

Karlos II Nafarroako erregearen (1349-1387) zilarrezko Koroa bikoitza – 3,80gr, 27 mm Diametroa, 0,85mm lodiera

Aurkia: ✠ KAROLVS (Gurutze bikoitza) DEI (Gurutze bikoitza) GRA (Gurutze bikoitza) NAVAR-RE (Gurutze bikoitza) REX

Ifrentzua: ✠ DOMINVS (Gurutze bikoitza) MICh (Gurutze bikoitza) ATIVTOR (Gurutze bikoitza) ETEGO – “Jainkoa nire laguntzailea da eta ni…”

Nafarroako Museoa – N004714 Alea

Ale honen argazkia aztertzen badugu, textu hitzen bereizketa bi gurutze txikien bidez egiten dela nabarituko dugu, lehen txanponaldiko parpailola eta koroneta aleen moduan. Pisu, itxura eta diametroaz gain, koroa bikoitz hau parpailola eta koroneta aleetatik bereizten duena, textu hitzetako Evreux-ko konte tituloaren gabezia da. Hori dela eta, koroa bikoitz hau Pelegrin de Auxerre txanponetxeburuaren lehen txanponketa lana izan zela uste da, 1376. edo 1377. urte erdi ingurukoa, Karlos II.aren lan eskaintza onartu eta Nafarroara etorri zen ondorengoa.

Koroa bikoitz hauek kaleratu eta indarrean jarri oten ziren edo errege eta agintari kontseiluarentzat eginiko proba hutsak izan ote ziren jakiterik ez dugu, aurrean esan bezala ez bait dugu txanpon hauek aipatzen dituen inongo erreferentzia dokumentalik. Argi dena zera da, 1377. urtetik aurrera, Karlos II.ak kaleratutako urrezko edo zilarrezko koroa txanpon guztiek Evreux-ko konte izatearen aldarrikapena egingo dute.

Azken adibide bezala, ikus dezagun koroadun seriearen azken alea, urrezko koroa. Urrezko koroaren ale ezagun bakar bat iritsi zaigu gure egunetaraino eta ale hori Javier Bergua bildumaren parte da. Hona hemen ale liluragarri hau:

Karlos II Nafarroako erregearen (1349-1387) Urrezko Koroa – 3,72 gr, 28 mm diametroa

Aurkia: ✠ K(Gurutze bikoitza) DEI (Gurutze bikoitza) GRA (Gurutze bikoitza) NAVARRE (Gurutze bikoitza) REX (Gurutze bikoitza) COMES (Gurutze bikoitza) EBRICENCIS (Gurutze bikoitza) (??) (Gurutze bikoitza)

Ifrentzua: ✠ P (Gurutze bikoitza) S (Gurutze bikoitza) CRVCIS (Gurutze bikoitza) DIMICIS (Gurutze bikoitza) NRIS (Gurutze bikoitza) LIBERANOS (Gurutze bikoitza) DEVS (Gurutze bikoitza) NOST – “Gurutzearen zeinuaren bidez, Jainko gurea, libratu gaitzazu gure etsaietatik”

Javier Bergua Bilduma – Ricardo Ros argazkia

Urrezko koroaren bi txanponketa agindu desberdin gordetzen dira gaur egunean, 1377. urtekoa lehena eta 1380. koa bigarrena. Urrezko koroa aleen pisua iraunkor mantendu zen bi agindu hauen artean, baina urre eduki edo zilegitasuna 23 kilatetatik 22 kilatetara jeitsi zen.

Parpailolen kasuan ikusi dugun lehen eta bigarren txanponketa garaien arteko elementu bereizgarriari begiratzen badiogu, hau da bi gurutze edo bi borobiltxoen agerrerari, Javier Berguaren ale hau 1377. urteko aginduarena izango litzateke, 23 kilatetakoa, bi gurutze aurkezten bait ditu textu hitzen bereizgarri bezala.

Non landu ote ziren urrezko eta zilarrezko koroa bezala ezagunak diren garai honetako aleak? Erantzuna A.G.N. Caj 47 N°54, III dokumentuak ematen digu; 1377 eta 1382 urteen arteko txanpongintzak, Santa Katalina kofradiak San Zernin burgoan zuen etxean landu ziren.

AGN14-729 Jose Ramón Castro – Catálogo del Archivo General – Sección de Comptos, Documentos – Tomo XIV – 1956

Garai honetako azken txanpon bat aztertuko dugu bukatu aurretik, ziurrenik karlin txuriaren izena eman deizaiokegun bakarra, karlin txuri aurpegidun dirua.

Karlin txuri hauek Karlos II.aren agintearen azken urteetan lantzen hasi ziren agian, 1383 urtetik aurrera, aurki aldean aurkezten duten busto aurpegia aztertzen badugu behintzat. Aurpegi hau, urte honetan lantzen hasitako Nafarroako grosek aurkezten duten aurpegi berdina da. Miguel Ibañez Artica adituak bere “Catálogo numismático de Navarra II” lanean txanpon hauei neurtutako %21.4-ko zilar edukia kontutan hartuta, zentzuzkoa izango litzateke aurreko koronetei emandako hiru dirutako balio berbera ematea. Baina hipotesi honen bermaketa dokumentalik ez dugu momentuz.

Karlos III. (1387-1425) eta again Karlos II.aren (1350-1387) Nafarroako erregeen garaian landutako biloiezko karlin txuria – 1,00 gr, 19,5 mm Diametroa

Aurkia: ✠ DE (punttu bat) NAVARRE (hiru punttu) REX

Ifrentzua: ✠ KAROLVS (hiru punttu) DEI (punttu bat) GRA

Ricardo Ros bilduma eta argazkia

Dokumentatua duguna zera da; Karlos III. erregeak diru karlin txuriak landu zituen eta hori 1389. urteko ekainak 27 eta 1390. urteko abuztuak 13.aren artean jazo zen.

Honako hau, 1390. urteko altxortegi kontuek bermatzen dute; Pelegrin de Auxerrek zilarrezko erreal oso eta erdiak eta karlin txuri eta beltzak landu zituen bere errege Karlos III.arentzat eta honek 1418 libra, 6 sueldo eta 9 dirutako irabaziak sortu zituen. “…Present Garcia Arnay dIvarrola guarda de la dicha moneda, es saber de los reales medios reales carlines blancos et carlines negros a ell mandados obrar en Pomploa del XXVII dia de Junio LXXXIX asta el XIII dia del mes de agosto Ano LXXXX….”. Karlos III.ak, zilarrezko erreal eta erreal erdiak eta biloizko karlin beltz eta txuriak landu zituen. Lanketa hauek Iruñean gauzatu ziren berriro ere, Santa Katalina kofradiaren etxean agian? Edonorrek etxe honek San zernin burgoan zuen kokapenaren berririk jasoko balu, erabat interesgarria izango litzateke hau ere.

AGN – Reg 207 – 1389. urteko ekainak 27 eta 1390. urteko abuztuak 13.aren arteko txanponketa irabaziak (pdf 27 Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

Karlos II.ak mota honetako txanponik landu ote zituenaren galderari erantzuten sahiatzeko, lehen aipatutako Joana Bretainako dukesaren ezkonsariaren bilketa kontuak jasotzen dituen 186. Erregistroari begiratu behar diogu berriro ere. Dokumentu honen 7. Orrialdean (pdf digitalizatuan 13. orrialdean), 1386. urteko apirilak 3.an, mendietako merindadearen arduradunak entregatutako diruen zerrenda ematen da. Gaztelako errealen eta Aragoiko jakesen artean zera agertzen da: “Dellivero en este dia XXXVI trosalers de navarra pieza en III dineros Ballen – > IX sueldos

AGN – Reg 186 , 1386. Apirilak 3 – 7. Orrialdea (pdf 13. Orrialdea) – Nafarroako artxibategiaren adeitasuna

Honek zera bermatzen digu, 1386. urteko apirilean dagoeneko ba ziren trosalers izeneko hiru diru karlinetako baliodun txanponak indarrean. Bildutako trosaler kopurua txikia izan zen, 36 aleetakoa baino ez, eta behin bakarrik aipatzen dira kontu hauen dokumentuan zehar. Trosalers txanpon hauek lehen erakutsitako karlin txuri aurpegidunak izatea erabat posible da.

Bibliografia:

Catálogo numismático de Navarra II – Monetarios del Museo de Navarra, Gabinete de monedas y medallas de París, Museo Arqueológico Nacional, Gabinete Numismático de Cataluña, Museo de la Casa de la Moneda, American Numismatic Society y Colección “Bergua” – Miguel Ibáñez Artica – 1995-1996 – link

La moneda en Navarra – Museo de Navarra – Exposición del 31 de mayo al 25 de Noviembre 2001 – Juan Carrasco, Miguel Ibáñez Artica – link

Numismática medieval de Navarra II: Acuñaciones de Carlos II (1349-1387) Y Carlos III (1387-1425) – Miguel Ibáñez Artica – Gaceta Numismatica 197, Junio 2019 – link

Moneda medieval navarra –Manual de Numismática – Miguel Ibáñez Artica – 2021

Archivo General de Navarra, Comptos, registro nº186 (Reg 186) – link

Recursos fiscales mercados monetarios, valor de las cosas en el reino de Navarra. La Dote de la infanta Juana, Duquesa de Bretana (1385-1386) – 2021- Juan Carrasco – link

Fiscalidad y circulación monetaria en el reino de Navarra: La dote de la infanta Juana, Duquesa de Bretaña. (1385-1387) – 1992 – Juan Carrasco – link

Algunos aspectos de los mercaderes en la Navarra del siglo XIV – Ramon Ferrer Navarro – 1971 – link

Monedas que circulaban en Navarra en el siglo XIV y sus valores – Antonio Ubieto Arteta – 1967 – link

Eranskinak:

A.G.N. Caj 33 N114 – 1377. abenduak 2

Karlos por la gra de dios Rey de Navarra y Conte devreux. A todos quantos las presentes Lineas beran y oyran Salut.

Nos avemos ordenado en ntro consseyllo fazer moneda tal y semerable Como aquel de Agora fazemos fazer por ntro amado Pelegrin dausserra Maestro de ntras monedas. Es assaber Coronas de plata a IX dineros y XII granos fino. Et de X Sueldos VI dineros de tailla la quoal nos queremos que aya Corso semerable XII dineros Como la otras Coronas Antes fechas dela dcha tailla y ley. Et que el dcho Maestro aya de remedio sobre la ley por marco obrado tres granos. Et de tailla II diners febles. Et que daqueilla moneda eyll de los mercaderes por cada marco de plata VII Libras IIII sueldos. Et que Eyll aya por obrar y monedar et todos costages dela dcha moneda fazer Buena y sufficient por cada marco de plata fina obrada y monedada X sueldos. Otrossi avemos ordenado en ntro conseyllo y por el provecho de ntro regno fazer moneda doro. Es assaber coronas de V sueldos 5 dineros de talla a XXIII carats de ley contando estas buenas doblas de castiella y otras monedas semerables doro por fino. Et que eyll haya de remedio por cada marco obrado de mes quart de carat.

Et que daqueyllas coronas eyll de a los mercaderes por cada marco de oro fino LXIIII coronas. Et que eyll aya por obrar monedar y costages de la dcha moneda fazet de bueno oro y sufficient de la ley y tailla como de suso es dcho una corona y media. Et pa esto de assi fazer la dcha moneda li avemos dado y damos por las presents poder y ayundamiento principal. Y mandamos por tenor de las presentes a todos los monederos y qualesquiere otros meos subditos que al dcho Pelegrin guarden y ayan por maestro de meas monedas y le obedezcan en todas las cosas que pretenescen al dcho officio. Et a todos y cadascunos de ntros officiales que al dcho maestro toda que requeridos fueren por eyll por causa y fecho tocant ala dcha moneda le den confort favor y aiuda porque aquell pueda fazer y complir loque por nos es ordenado y ayudado. Et ayundamos ameos amados y fieles las gentes des meos comptos y thestos que al dcho Pelegrin requieran y fagan benir ante eyllos astender compto deloque ayva obrado y monedado. Requerido Menester fara y acyellos bien bisto sa le ….y …. en compto segunt por esta mea ley y por otra ntra ordenanza fecha beredes segun? tenydo y al teus officio pertenece. Dado en Pamplona II dia de desembre de layno de gra a myl CCC setanta y Siet.

AGN Caj42N29 1380. martxoak 29

Karlos por la gra de dios Rey de Navarra Conte devroux. Antro bien amado Pelegrin del Serr Maestro de ntras monedas. Salut nos avemos ordenado en ntro gran Consseyllo Agora de prnt de fazet monneda tal y semblable a la moneda que Agora carament vos obravades, es assaber Coronas de plata a seis dinerosde ley de plata fina y de diez sueldos VI dineros de tailla. los qualeles nos queremos y mandamos que Ayan Corso por doze dineros la pieza semblablement como las otras coronas por bos fechas enel tiempo passado dela dcha ley y taylla. Et vis auredes de remedio por cada bun (VII ematen du) marco dobra quatro granos de ley et de taylla por cadaun marco dobra tres dineros febles y tres dineros de fort. Et queremos q de la dita monneda vos dedes alos marchantes por cada bun marco de plata fina que a vos sea librado en la dita ntra moneda nueve libras III sueldos la pieza por doze dineros segunt dicho es. Et que vos ayades dan por btros costages de obrar y monnedar la dcha monneda o brazandola bien y diligentemnte por cada bun (VII ematen du) marco de plata obrada y monedada beynte Sueldos. Et eso mismo avemos ordenado semblablement de fazer moneda doro, es assaber coronas doro a beynte dos cayrats doro y de cinquo sueldos V diners de taylla contando por oro florins doblas castellanas escudos biejos viejos nobles guayaneses y otros semerables monnedadas doro. Et q bos ayades de Remedio por cada bun marco dobra bun quart de cayrat sobre la ley et sobre la taylla medio dinero fort o feble. Et daqsta monneda de coronas doro obradas y devidament bos daredes a los marchantes por marquo doro fino abos sea librado en la dicha ntra monneda sexanta y cinquo coronas. Et queremos y mandamus q balga cada buna pieza delas ditas coronas doro trenta sueldos. Et q bos avedes por ovrar monnedar y todos costages dela dca monneda doro, obrado bien y diligent dela ley y taylla sobre dca por cada bun marquo doro fino obrado y monnedado buna corona doro a XXVII Sueldos III diners, Ya bos mandamus q las dchas monnedas doro y de plata en la forma sobre dcha vos fagades obrar y monnedar assi y por la manera de suso dicha. Et de fazer las cosas sobre dchas bos damos poder autoridad autoridad y mandamiento prpal. Et por las presents mandamus dtodos ntros officiales a subditos dchos quallesquiere q sean q en fazer las cosas sobredchas bos obedezcan et bos den confort favor y ayuda si menester quieren. Datado en Pamplona so nos senllo senero en absencia del or enel XXIX dia de Marzo lanyo de gra Myl CCC LXXX Por el Seynor Rey J(uan) Pasquier

AGN Caj42N35 1380. maiatzak 1

Charles par la grace de Deu Roy de Navarre Conte d’Evreus. A ntre bien ame Pelegryn dacer maestre de nos monoyes Salut; Y el est necesarie por le Profit comun de ntre Royamme danostre monoye menut pour ce que dicelle ya apsent grant faute et su ce Amons ordene que bous fascies karlins dun denier piece de XXV Sous pour marc de Taille y a bun (VII ematen du) denier VIII grans de loi chascun Marc de argent douvrez et boulons q bous ayes de remedie sur la Taille pour chascun Marc de ouvre VI diners fors ou febles et fins la loi IIII grains. Et que dicelle momoye bous dones aus marchants pour chascun Marc de argent IX libr X Sous. Et que vous ayes XXVII s pour chascun Marc de argent ouvret et monmoye a la dte loy pour tous coustages, ouvrage y monnage. De ce fines bous domnons povour y Mandament espcal,mandans a tous nous officials y subjets q ente faiss Bons obess. Donne a Pompl Soul ntre seel le premier jour de mai lan Myl CCC IIIIXX. Par le roy en son Concell J(uan) pasquer

A.G.N. Caj. 43 N19, IV 1382/1 martxoak 10

Karlos por la gra de dios rey de Navarra Conte devreux A Pelegrin dauserr Maestro de ntras monedas Salut. Como por la gran necessidad que es a present en

ntro dcho regno de menuda moneda et por q el ßmas de dios sea recreado y que los que puedan ofrecer y dar por dios a los pobres Como es de razon et assin que el Pueblo pueda asi de q comprar et cambiar la moneda grosa q a present corra adonde menudos de quales ay muy gran falta segun dcho es. Nos havemos hordenado facer moneda de carlines negros q valdra la pieza 1 dineros y que son a 1 diner de ley et de XXV sueldos VI diners de tailla et auredem de remedio sobre la ley III granos et sobre la talla VI diners carlines fuertes o febles e daredes a los mercaderes por cadaun Marco de plata q nos livraran XI libras X sueldos. Et auredes por todos costages dla dcha moneda fecha por cobr por cadaun Marco de plata LXXIIII Sueldos. Idem queremos que vos fagares dineros Blancos de III dineros la pieza Como aquellos de III dineros q a present corren q sean a II dineros de ley et de XVIII de tailla et semblat auredes de remedio sobre la ley III granos et sobre la talla VI diners et daquellos daredes a los mercaderes por cadaun Marco de plata XI libras X sueldos. Et aurades por vtro salario et costages recibir por la dcha por la dca moneda bien suficientemente XLIIII sueldos por cadaun Marco de plata que va obrado. Si vos mandamos q las dchas monedas fagades bien y complidame Como dcho es sin contradicho alguno. Et daquesta faz vos damos poder y mandamiento especial. Cuydanse por las prtes a todos ntros oficiales y subditos q en las Cosas sobre dchas faz vos obedezcan y fagan por vos en todo lo que vos les requeredes prenesement y necessario fazer por el provecho de ntra dcha moneda car asi lo queremos y nos place dar en Pamplona X dia de Marzo del anyo de gra mil CCC IIIIXX vun Pierres Magdalena

A.G.N. Caj. 48 N11 1385/4 urtarrilak 24

Karlos por la gra de Dios Rey de Navarra Comte devreux, antro bien amado Pelegrin del Serr maestro de ntras monedas salut. Necessario es por provecho comun de ntro reyno de hacer moneda menuda porque de aquella moneda a present ha gran falta et sus aquesto avemos ordenado que bos fagades fazer carlines prietos de bun dinero la pieza y beynte y cinquo sueldos por marco de taila y aXII granos deley cascun marco de obra. Et por aquesta como saldran de marco d’argent fino treynta libras. Et queremos que bos ayades de remedio sus la tailla por cadabun marco de obra VI dineros Fuertes o febles sus la ley por marco dobra tres granos. Et daquesta moneda bos dares merchantes por marco dargent fino quince libras y diez sueldos. Et aobreros por marco dobra II sueldos VI dineros. Amonederos por marco de obra XII dineros. Gravador y ensay por marco de obra VI diners. Dla goarda por marco dobra IIII diners. YRM por lo cobre Setanta Sueldos. YRL al maestre por dechays fondiro oli piedras y todas otras despensas treynta y seys Sueldos. Assin de movan de provecho al sennyor Rey por marco d’argent fino quatro libras.

Asyn avemos ordenado que bos fagades grossos dargent que sean por marco setanta y dos de tailla y a VIII diners de ley y saldran de marco dargent fino cient y ocho grosos y aures de remedio bun dinero fort y feble por marco de obra y sea la ley por marco de obra III granos. Et daqueila moneda dares a merchantes byuytanta groses por marco de argent fin et bos maestre aures por todos costages de marco dargent fino bien obrado y monedado seys groses y bun quart. Et assin devuoran al sennyor rey beynte y bun gros y tres quarts de gros dargent por cadabun marco dargent fino. Et por fazer las desuis dichas cosas por tenor delas prnts bos damos poder y mandamiento especial mandando por las presents a todos los officials y subditos de ntro Regno que en las sobredichas cosas bos den favor y ayuda sumenester bos sea. Data en Pamplona XXIIII dia de Jener Ano Mil CCC LXXX Quatro

Chan, Charles Por el rey J Ceilludo

Utzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Euskara