Zilarrezko Ezkutuak

Bertrand de la Lande, Baionatar Txanponetxeburuaren Nafar Lanketak

Gaurkoan Bertrand de la Lande txanponetxeburuaz, baiondar hiritar eta Gayon Biarnoko herrixkaren jaunaz arituko gara ikerketan. Bertrand, Nafarroako eta Biarnoko txanponetxeen txanponetxeburu izendatu zuten 1589. urtearen azaroak 30.ean, hau da, Nafarroako Henrike III. erregea era berean Frantziako Henrike IV. errege izatera pasa eta hilabete gutxitara. Gure Bertrand-ek sei urtetako mailegu hitzarmena lortu zuen Morlaas, Pau […]

Bertrand de la Lande, Baionatar Txanponetxeburuaren Nafar Lanketak Read More »

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak

Donapaleun landutako aleen artean ospe eta ohore gutxien pilatzen dituztenak, Luis II.aren (Frantziako Luis XIII.aren) zilarrezko ezkutu laurden eta zortzirenak dira. Bere aita Henrike III. aren txanpongintzaren inguruan lan dexente aurki daitezkeen bitartean, Biarnoko eta Nafarroako txanponetxeetan landutako Luis II.aren txanpongintzari buruz ezer gutxi aurkitu daiteke. Erakargarritasun falta hori azaldu dezakeen arrazoietako bat, Luis-en agintealdian

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak Read More »

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Lehengo astean, „Nueve Reinas“ deritzon filme argentinarra ikusi genuen etxean gure haurrekin. Filme honetan, Weimar errepublikako bederatzi zigilu apartekoen inguruko historioa kontatzen dute. Pentsatzen gelditu nintzen, ba al ditu euskal txanpongintzak bere bederatzi erreginak? Ba bai jauna, baina kasu honetan, bederatzi erregeak izendatu beharko genituzke! Jean Warin, zizelkatzaile eta grabatzaile herbeheretarraren izena ospe eta ohoretsu

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak Read More »

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak

Garaialdia: Luis II. Nafarroako erregea, Luis XIII. Frantziako erregea Mota: Zilarrezko Ezkutu Laurdena Urtea: 1620 Txanpon-etxea: Donapaleuko txanponetxea Ertza: Irregularra Ertzaren Grabatua: ————– Metala: Zilarra, 917 milesima edo 11 dirutako zilegitasuna Diametroa: 29 mm Pisua: Ale honek 9,43 gr Kopurua: Ezezaguna 1620 urtean, 1619. urtean 50.707 ale landu ziren Txanpongintza: Mailu bidez Txanponetxeburua: Jean Pierre

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak Read More »