Kornadoa

Katalina eta Juan Nafar Erregeen Lehen Txanponketa Garaialdia (1487-1495)

Katalina eta Juan erregeen txanpongintzari begiratu ezkero, Nafar erresuma bateratu eta burujabeak izandako azken txanpongintzari buruz hitz egingo dugunaren aipua egin behar dugu. Txanpongintza anitz, aberats eta zabala da, 1487. eta 1512. urteen artean eman zena. Errege hauen agintaldia 1483 eta 1517. urteean artean eman bazen ere, 1487. urterarte Frantzisko Feboren izenean landu zituzten nafar […]

Katalina eta Juan Nafar Erregeen Lehen Txanponketa Garaialdia (1487-1495) Read More »

Frantzisko Febo Erregearen Nafar Txanpon eta Kontuak

Frantzisko Febo erregea ez da errege ezaguna gaur egungo Nafarrentzat, hamalau urte eskasekin hil bait zen, Trastamaratar Eleonor amonenaregandik erregetza jaso ondoren. Foix familiaren kidea, bere aitona eta aitaren oinordekotzari esker Biarnoko jaun sobiranoa, lau urtez atseki zuen koroa, 1479 eta 1483-ko urtarrilen artean, bere arreba Katalinaren buruan utzi aurretik. Batzuen ustez tuberkulosiak hil zuen,

Frantzisko Febo Erregearen Nafar Txanpon eta Kontuak Read More »

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum

Blog sarrera bat argitaratzen dudanean atzera begiratzen dut eta azken begirada bat ematen diot argitaratutako gaiari. Honakoan, Sancho Iturbide eta bere karlinei buruz hitz egin nuenean, Bernart Lonjuhac alde batera utzi nuela penatu zitzaidan. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bidalitako bigarren eskuizkriboari begira gelditu nintzen, Bernart eta erregetxearen arteko akordioa erakusten diguna. Honako honek oraindik ere

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum Read More »

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana. Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak Read More »