Henrike III

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa

Duela aste batzu, Munitx-eko Staatliche Münzsammlung txanpon museoaren bisitan begiztatutako nafar txanpon bilduma aurkeztu nuen. Museoko ale guztien artean bereziena, ziurrenik munduan ezagutzen den ale bakarra, Adrien Blanchet-ek aipatutako Joana III. eta Henrike III.aren medaila bateratua izango litzateke. Adrien Blanchet-ek bere „Histoire monétaire du Béarn“, 1893. urtean argitaratutako liburuan, honako marrazki hau erabili zuen medaila …

Munitxeko Nafar Medailari Azterketa Read More »

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma

Aspaldidanik, duela zortzi urte pasatxo dira dagoeneko, Munitx inguruetan bizi den euskalduna naiz. Orain dela urtebeterarte hiriburu bavariarretik urrutixeago bizi nintzen, baina orain Munitx kanpokaldera aldatu naiz eta pandemia ere bukatu dela profitatuz, hiri erdialdera bueltatxoak ematera adoretzen gara. 2022. urteko azaroaren hirugarren igandean, Marienplatz-eko geltokian trena utzi eta Odeonplatz inguruetara abiatu ginen oinez familia …

Munitxeko Txanpon Museoaren Nafar Bilduma Read More »

1589, Hiru Erregeen Urtea

Henrike III.aren Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuenez, 1584. urtea Nafarroako liberen azken lanketa urtea izan zen. Era berean, urte berbera izan zen Donapaleun landutako ezkutu laurdenen lehen lanketa urtea; libera eta libera erdien lanketa amaitzen zen garaiean, ezkutu laurdenen lanketa hasi zuen Donapaleuko txanponetxeak. Frantziako Henrike III.a erregearen 1577. urteko azaroak 28-ko aginduaren bidez …

1589, Hiru Erregeen Urtea Read More »

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak

Euskal txanpongintzari eskeinitako blog honetan ez dugu oraindik Henrike III.ari buruz hitz egin. Gaurkoan, Henrikeren txapongintzari buruz hitz egingo dugu, edo hobe esanda haren txanpongintzaren garai motz bati buruz. Bada Henrike-ren bizitzari buruz zer hitz eginik; 1572tik 1589-ra Nafarroako errege izan ondoren, urte honetatik aurrera Frantzia eta Nafarroako errege izatera pasa zen. Baina higanota izanik, …

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak Read More »

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 1. Atala

Dagoeneko gauza jakina izan beharko luke Pernando katoliko deitutako Aragoiko erregeak Nafarroako erresuma erasotu eta konkistatu zuela 1512.garren uztailean. Erasoa, Gaztelako erresumako tropekin egin zuen hala ere, Pernando usurpatzaile deitu beharko genuena, bere alaba Juana erreginaren erregeorde bait zen aldi berean Gaztelako erresuman. Hasiera batean, Pernandok aita santuaren bulda bat faltsutu zuen bere erasoa justifikatu …

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 1. Atala Read More »