Gure Emakumeen Islada Txanpongintzan

Emakumeek erabateko garrantzia dute gure bizitzetan, gure amek, maiteek, familiarteko eta lagunek, euskaraz mundua erakutsi ziguten ikastolako andereñoek…hauek denek eta besteek garrantzi berbera izan dute euskal historian, baina edonon gertatutako moduan garrantzi horrek ez du islada egokia izan ez gordetako dokumentuetan, ez egiten dugun historiaren kontakizunean. Txanpon zaharrak, gure egunetaraino iritsitako dokumentu ofizialak dira. Metalaren […]

Gure Emakumeen Islada Txanpongintzan Read More »

Irulegiko Eskua eta Signario Baskonikoa Txanponetan

2022. urteko azaroak 14.a egun historikoa suertatu zen euskaldunontzat, baita euskara maitatzen duen ororentzat ere. Egun hartan, Aranzadi Zientzia Taldeak, Arangurengo Udalak, Nafarroako Gobernuak eta hizkuntzalaritza arloko adituek, Irulegiko aztarnategian (Nafarroako Arangurengo udalerrian kokatutako aztarnategia) aurkitutako brontzezko esku baten eta esku horretan aurkitutako idatziaren berri eman zuten. K.a. I. mendean, Sertorioren gerrateen (k.a.82-k.a.72) garaian datakotzat

Irulegiko Eskua eta Signario Baskonikoa Txanponetan Read More »

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak

Donapaleun landutako aleen artean ospe eta ohore gutxien pilatzen dituztenak, Luis II.aren (Frantziako Luis XIII.aren) zilarrezko ezkutu laurden eta zortzirenak dira. Bere aita Henrike III. aren txanpongintzaren inguruan lan dexente aurki daitezkeen bitartean, Biarnoko eta Nafarroako txanponetxeetan landutako Luis II.aren txanpongintzari buruz ezer gutxi aurkitu daiteke. Erakargarritasun falta hori azaldu dezakeen arrazoietako bat, Luis-en agintealdian

Luis II.aren Zilarrezko Ezkutuak Read More »

1589, Hiru Erregeen Urtea

Henrike III.aren Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuenez, 1584. urtea Nafarroako liberen azken lanketa urtea izan zen. Era berean, urte berbera izan zen Donapaleun landutako ezkutu laurdenen lehen lanketa urtea; libera eta libera erdien lanketa amaitzen zen garaiean, ezkutu laurdenen lanketa hasi zuen Donapaleuko txanponetxeak. Frantziako Henrike III.a erregearen 1577. urteko azaroak 28-ko aginduaren bidez

1589, Hiru Erregeen Urtea Read More »

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak

Euskal txanpongintzari eskeinitako blog honetan ez dugu oraindik Henrike III.ari buruz hitz egin. Gaurkoan, Henrikeren txapongintzari buruz hitz egingo dugu, edo hobe esanda haren txanpongintzaren garai motz bati buruz. Bada Henrike-ren bizitzari buruz zer hitz eginik; 1572tik 1589-ra Nafarroako errege izan ondoren, urte honetatik aurrera Frantzia eta Nafarroako errege izatera pasa zen. Baina higanota izanik,

Henrike III. Errege Onaren Nafarroako Liberak Read More »

Pirinioetako Bake Hitzarmenaren Txanpona

1659. urteko uztailak 22.an Jules Mazarin kardinala, Frantziar errege Luis XIV., eta ondorioz Nafar errege Luis III. aren lehen ministroa, Bidaxuneko Printzerri sobiranora iritsi zen. Han, egunaren bukaeran antolatutako afarian, Antoine III. Bidaxuneko Printze subirano, Agaramonteko konte, Frantziako marexal, Biarno eta Nafarroako erregeorde eta Baionako alkateak ohoretu eta lausengatu zuen bere Bidaxuneko gazteluan… Agaramonteko kontea,

Pirinioetako Bake Hitzarmenaren Txanpona Read More »

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum

Blog sarrera bat argitaratzen dudanean atzera begiratzen dut eta azken begirada bat ematen diot argitaratutako gaiari. Honakoan, Sancho Iturbide eta bere karlinei buruz hitz egin nuenean, Bernart Lonjuhac alde batera utzi nuela penatu zitzaidan. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bidalitako bigarren eskuizkriboari begira gelditu nintzen, Bernart eta erregetxearen arteko akordioa erakusten diguna. Honako honek oraindik ere

Beguinat-eko Bernart Lonjuhac delakoaren karlin eta kornadoak. Addendum Read More »

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak

Azken aldian ez dut sarrera berririk argitaratu, alper xamar nabil edo alper baino gehiago arazo eta buruhauste ugariren inguruan, lanpean dudan materia ugaria bideratzea kostatu zait. Egia esan, Viana-ko Printzearen txanponketen inguruan ibili naiz ikerketan, baina hortan nenbilela beste pasadizo batek bideratu du nire lana. Don Johan por la gra de Dios Rey de Navarra

Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinak Read More »

Euskararen Lehen Aztarnen Bila…Txanponetan

Garona ibaiaren hegoaldean aurkitzen diren Akitaniako lurraldeek eta Ebro ibaiaren erdialdearen iparraldean eta inguru urbilean aurkitzen diren lurraldeek, berezitasun komun ugari aurkezten dituzte erromaterren iritsieraren aurreko eta ondorengo mendeetan. Sarrera honen aurretik akitaniarren txanpongintzari buruz hitz egin genuen, abiapuntu aparta gaurko lehen sarreraren aurretik. Aipatutako berezitasun komun hauen artean euskara aintzindariaren lehen aztarnen erakusleku izatearena

Euskararen Lehen Aztarnen Bila…Txanponetan Read More »

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan

1640. hamarkadaren bukaeran izugarrizko iskanbila hedatu zen Espainietako erresumen eta baita hein handi batean Europako lurralde guztietan zehar. Peru-ko lurraldeetatik, Indietako ontziteriak urtero ekarritako 8 eta 4 errealetako txanponek ez zituzten beharrezko zilar pisu eta legeak betetzen. Errealek 931 milesima inguruko zilar zilegitasuna zuten garai hartan (11 diru eta 4 grano) eta legediaren arabera, erreal

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan Read More »